sábado, 9 de enero de 2010

Kanadako ekonomiaren gune neuralgikoa eta gertaeran politikoen lekuko pribilegiatua

Torontori buruz ezagun dugun historia, Amerikako gainontzeko eskualdeena bezalaxe, europar gizarteekin dago erlazionatuta hein handi batean. Gaur egun Toronto kokatuta dagoen eskualdea aztertu zuten lehenak frantsesak izan ziren; are gehiago, eurek sortu zuten Fort Rouille 1750ean, 9 urte geroago bertan behera utzi bazuten ere. Estatu Batuetako Independentzia Gerrak iraun bitartean, Inperio Britainiarrari leial mantendu ziren kolono britainiar ugari joan ziren bertara, Ontario lakutik iparraldera zeuden kolonizatu gabeko lurretara ihes egin baitzuten. Bere babesturiko portu naturalari esker, asentamendu hark britainiarren itsas-euskarri bezala balio izan zuen. 1787an, britainiarren Toronton negoziatu zuten Mississauga erostea kreditu berri bat erabiliz, hala hiriaren inguruko gunea lur azalera zabala ziurtatzen zutelarik.

Fort Rouille

1793an, John Graves Simcoek York hirian ezarri zuen asentamendua, Federiko printzeak (York eta Albanyko duke zenak) gobernadore izendatu ondoren. Simcoek hiri hauxe aukeratu zuen Kanada Garaiko hiriburu berri bezala, Newark ordezkatuz, honek estatubatuarren erasoak jasateko kokapen zailagoa zuela uste baitzuen. Fort York hiriko portu naturalaren sarreran eraiki zen eta area zerrenda luze batek babesten zuen.

John Graves Simcoe jenerala



Fort Yorken irudiak, lehen eta gaur egun

1813an, 1812ko Gerraren zati bezala, Yorkeko Bataila gertatu zen. Bertan, estatubatuarrek hiria hartu zuten, baita arpilatu ere. Hiriaren entregatzea John Strachanek negoziatu zuen. EE.BBetako soldaduek Fort Yorken zati handi bat suntsitu zuten eta, okupazioak iraun zuen 5 egun haietan, parlamentua osatzen zuten eraikinei su eman zieten.

Yorkek 1834ko martxoaren 6an egin zuen bat Torontorekin, eta bere berezko izenarekin izendatu zuten. Orduko biztanleria 9000 pertsonetakoa zen eta, esklabutza Kanada Garaian 1834an ezeztatu bazen ere, ez ziren esklabo afroamerikarrak kontuan hartu zentsu hura egiterako garaian. William Lyon Mackenzie politikari erreformista izan zen Torontoko lehen alkatea. Hiria oso azkar hazi zen XIX. mendeko gainontzeko urteetan zehar, Kanadara iristen ziren etorkinen norako garrantzitsu bat zelako, besteak beste. Populazioaren lehen etorrera handia Irlandako Gosete Handiak iraun bitartean gertatu zen, hau da, 1846 eta 1849 urteen artean. Orduan, Irlandako diasporako jende ugari bertaratu zen Torontora; haietako batzuk iragankorra ziren eta gehiengo handi bat katolikoa. 1851 urterako jatorri irlandarra zeukan populazio hiriko talde etniko handiena bihurtu zen. Bertaratutako etorkin irlandar baina protestanteen kopurua askoz ere txikiagoa izan zen eta Eskozia eta Ingalaterrako biztanleriak egin zieten harrera. Azken hauei esker sortu zen Torontoko Orden de Orange deiturikoa, gizartean eragin nabarmena izan zuena.

William Lyon Mackenzie, Torontoko lehen alkatea


Orden Orange taldearen desfile bat; etorkin irlandarrek sortutako taldea izan zen

Toronto Kanadako Probintziako hiriburua izan zen bi epealdi laburretan zehar: lehenik, 1849 eta 1852 bitartean, Montrealeko istiluek iraun bitartean; bigarren epealdia, berriz, 1856 eta 1859 bitartekoa izan zen. Quebecek ordezkatu zuen 1866 arte, Konfederazioa gertatu baino urtebete lehenagorarte, hain zuzen ere; handik hasi eta gaur egunerarte, Ottawa da Kanadako hiriburua. Kanada Garaian 1793tik zen bezala, Toronto Ontario probintziako hiriburu bihurtu zen 1867an ofizialki sortu zenaz geroztik. Hala izanik, bertan kokatu ziren Gobernuaren Etxea eta erregeordearen egoitza; azken hau zen Koroak Kanadan zeukan errepresentazioa.

XIX. mendean estolderia-sistema zabala eraiki zen eta kaleak gas zerbitzu erregular bat erabiliz argitu ziren. Horrez gain, distantzia handiko trenbide ugari eraiki ziren; haietako bat 1854an amaitu zen eta Toronto eta Laku Handiak konektatu zituen. Hori guztia zela eta, geltoki bat eraiki nahi izan zuten eta lehena egiterako garaian, Grand Trunk Railway eta Great Northern Railway konpainiek batera egin zuten lan. Trena hirira iristeak merkataritzaren eta etorkinen kopurua asko handitu zuen eta, Ontario lakuaren ertzean egonik, kontinente amerikarraren barnean garaturiko merkataritzaren gune neuralgiko bat bihurtu zen. Baina trena ez zen mende hartan bertaraturiko garraio bakarra izan; 1891an tranbia elektrikoek zalgurdiak ordezkatu zituzten. Garraio publiko-sistema Toronto Transit Commisionen esku geratu zen 1921ean, eta halaxe da gaur egun ere; gainera, sistema honi autobus, tranbia eta metro ibilbide guztiak gehitu beharko genizkioke. Hiriko garraio publiko-sistema Iparramerikako handienen artean hirugarrena dugu, New Yorkekoak eta Mexiko D.F.-koak gainditzen diotelarik soilik.

Torontoren ikuspegia, Front Streetetik begiratuta - 1854


1894ko mapa

1904an, ordea, zorigaitzeko gertakizun bat gertatu zen eta hiriguneko zati handi bat suntsitu zuen: Torontoko Sute Handia gertatu zen. Hala ere, hiria azkar berreraiki zuten. Suteak 10 milioi dolar baina gehiagoko galerak sortu zituen eta, hori zela eta, hiriko suhiltzaileen saila ere handitu egin zen.





Hiriak etorkin talde berriak jaso zituen XIX. mende bukaeran hasi eta XX. mende hasierara arte; alemaniarrak, italiarrak eta Europako ekialdeko hainbat lekutatik etorritako judutarrak ziren batez ere. Hauen ondoren, txinatarrak, errusiarrak, poloniarrak eta Ekialdeko Europako beste nazio batzuetako biztanleak ere iritsi ziren. Hasiera batean iritsitako etorkin irlandarrek egin zuten bezala, etorkin berri hauen arteko kopuru handi bat txabola edo zuloak eraikiriko guneetan pilatu ziren; gune haietako bat “Ward” zen, Bay Street kalean kokatua zegoena. Harritzekoa bada ere, kale hori gaur egun Kanadako finantza-gunea da. Baina, 1920ko hamarkadan azkar hazi bazen ere, Torontoko populazioa eta Kanadan zeukan garrantzia ekonomikoa bigarren mailan geratu zen urte askotan zehar, Montreal garaile gertatzen zelarik. Hala ere, aldaketa garrantzitsu bat gertatu zen 1934an: Toronto Stock Exchange, Torontoko burtsa, herrialdeko handiena bihurtu zen.

Bay Street, Kanadako gaur egungo finantza-gunea


Toronto Stock Exchange

II. Mundu Gerraren ostean, Europa eta Txinako errefuxiatu ugari iritsi ziren eta berauek ez zuten inolako baliabide ekonomikorik. Baina, hauetaz gain, eraikuntzarekin erlazionaturiko langile italiar eta portugaldar ugari ere iritsi ziren. 1960ko hamarkada amaieraz geroztik, munduko leku guztietako etorkinak hasi ziren iristen, garai hartan deuseztatu baitzituzten arrazarekin erlazionaturiko inmigrazio politikak. Populazioa milioi bat biztanle baino gehiagotan handitu zen 1951an, hiri-ingurutasuna eskala handi batetan hasi zenean eta 1971rako 2 milioietara bikoiztuta zegoen. 1980ko hamarkadan, Montreal garaitu zuen eta Kanadako hiri biztanletsuena bihurtu zen, baita gune ekonomikoa ere. Garai hartan, Quebec-en subiranotasuna berragertzeak planteatu zuen zalantza politikoa zela eta, nazio eta nazioarteko enpresa askok Montrealetik Torontora eta mendebaldeko beste zenbait hirietara eraman zituzten euren egoitza sozialak.

Metroaren eraikuntza Yong Streeten - 1949

Alde ekonomikoa oso garrantzitsua izan ere hiriaren garapenean, baina politikaren inguruan ere mintzatu beharko ginateke. 1954an, Toronto eskualde gobernu bezala federatu zuten, “Torontoko Gune Metropolitarra” bezala ezagutu zutelarik. Gerra ondorengo hazkundea zela eta, aldiriko hazkunde azkarra gertatu zen. Arrazoia honako hau zen: lurraldearen eta erdibanatutako zerbitzuen erabileraren inguruan koordinatutako estrategia bat eraikiz gero, eskualdeak eraginkortasun maila handiago bat jasoko zuela uste zuten. Hala, gobernu metropolitarrak hiri-mugak zeharkatzen zituzten zerbitzuak kudeatzen hasi ziren; errepideak, ura eta garraio publikoa, besteak beste. 1967an, eskualdeko zazpi udalerri txikienek bat egin zuten euren bizilagun handiagoekin eta, hala, 6 udalerri berri eratu ziren: antzinako Toronto hiria eta inguruko East York, Etobicoke, North York, Scarborough eta York. 1998an, gobernu metropolitarra desegin zuten eta 6 udalerriak bakar baten barnean berrindartu ziren; halaxe sortu zen gaur egungo Toronto, David Miller bertako alkate delarik.

Antzinako Toronto Hiriaren kokapenetako bat


East York


Etobicoke


North York


Scarborough


York

Horixe da Torontoren historiari buruz esan dezakeguna. Berebiziko garrantzia izan du Kanadako garapenean ekonomiari dagokionez, eta politikaren inguruko ika-mikak bizitzeko aukera ere izan du.

Hurrengoan, bertako biztanleen nondik norakoak aztertzeko aukera izango dugu.

Beste bat arte!

Cesar eta Uxue

miércoles, 6 de enero de 2010

Nazioartekoa, globala, kosmopolita eta aberatsa den hiria: Toronto

Urte berriarekin ongi hasteko bidai luzea eta ezin hobea aukeratu dugu. Aste honetan, Amerikara abiatuko gara bidaia birtualaz gosatzeko. Iparraldeko Amerikara goaz, Kanadako hiria dugu aztergai eta. Kanadako hegoaldean kokatzen da. Eta Torontoz ari gara. Aste honetako hiria Kanadako hiririk populatuena da eta gainera, ekonomiari dagokionez, garrantzitsuena eta indartsuena herrialde berean.


Toronto Ontario probintziako hiriburua da eta Kanadako hiririk handiena bihurtu da. Kokapenari dagokionez, Ontario aintziraren bazterren ipar-mendebaldean aurkitzen da eta dagoeneko, Ipar Amerikatik bostgarren hiri handiena da. Gainera, mundu mailan 21. postuan dago. Kokapena alde batera utzita, Kanadako hiriburu ekonomikoa ere bada eta hiri global eta finantziero bezala ulertzen da Toronto. Geroago hobeago aztertuko dugu, baina aipatzekoa da Toronton, finantzak, telekomunikazioak, garraiobideak, arteak, zinemak, telebistak, publizitateak, hezkuntzak, turismoak eta industria erabat garatuta daudela eta aitzindaria dela beste hiri batzuen aldean. Toronto hiria Kanadako kulturaren gune eta ardatza da.

Guzti hau jakinda, 2005an Kanadako gobernuak Toronto hiria herrialdearen gune kultural bezala aitortu eta saritu zuen. Gainera, Ipar Amerikako bizi kalitate onena daukan hiria da eta askoren iritziz, mundu guztiko metropoli zoragarriena da.


Torontoren jatorri etimologikoa gaur egun ere liskar asko sortzen duen gaia da. Batzuen ustez, Toronto hitza toran-ten hitzetik datorrela diote. Honek, topagunea esanahiari egiten dio erreferentzia. Baina, beste batzuen aburuz, ordea, Tkronto hitzatik dator. Honen esanahia hurrengoa da: uraren gainean dauden zuhaitzen lekua.

Astero bezala, klima eta ekonomiari ere gaineko errepasu bat emango diogu. Toronton klima lehuna da. Hau da, kokapenari erreparatuz gero, esan beharra daukagu, klima estandarra dela. Izan ere, klima heze kontinentala ematen da bertan eta udako tenperaturak epelak eta hezeak izaten dira orokorrean 35º tenperaturetara helduz. Eta neguan, aldiz, tenperaturek behera egiten dute nabarmen gradu baxuetara iritsiz. Tenperaturak neguan, askotan -10ºC-koak izaten dira. Baina hotza haize boladengatik pairatzen da gehienbat.

Torontoko ekonomia, Ipar Amerikako gogorrena eta aniztasun handien duena da. Kanadako gune komertzial, finantziero eta industriala da, hortaz, poderioa. 2004ko datu batzuk erreparatuz, Torontoko Barne Produktu Gordina 129.000 kanadiar dolarrekoa da eta errenta per kapita 43.000 dolarrekoa da. Toronto herrialde independiente bat izango balitz munduko BPG altuena izango luke. Izan ere, Torontoko gune metropoliarrak munduko 9. BPG altuena dauka gaur egun, New York, Londres, Tokio, Osaka, Paris, Los Angeles, Txikago, eta Mexiko Hiriaren ostean.


Hainbat gauza interesgarri ezagutu ostean, bidaia birtuala egitera goaz. Lehenik eta behin hiri honen sinbolo nagusia bisitatu beharko genuke: CN dorrea. Hau munduko bigarren eraikin altuena da, 553,33 metro dituena. Behatoki bat dauka 447. metroan eta behatoki hau munduko altuena bihurtu da. Gaur egun, munduko zazpi mirari modernoen artean aurkitzen da Amerikako Ingeniero zibilen sozietaten artean. Dorrea Torontoko hiriburuaren erdigunean kokatzen da eta hiriaren lehentasunezko postala bihurtu da. Honekin batera, Skydome ere erakarpen handia dauka baina ez dorrearen bezalakoa, 2 milioi bisitari baitauka urtero.

Skydome edo gaur egun Rogers Centre estadio multikirol bat da eta Toronton aurkitzen da CN dorrearen alboan. Nahiz eta kirolarako erabili izan, hainbat ekitaldi burutzen dira bertan, esate baterako: azokak, kontzertuak, konbentzioak... Arinago, skydome deitzen zen baina Rogers Centre du gaurn egun izena 2005. urtean Rogers Communicationsek estadioa erosi zuelako. Lehenengoa izan zen sabai atzeragarria izaten eta hotel bat dauka bere baitan, 348 logelez beterikoa.

Estadio desberdinekin jarraitzeko, Air Kanada Centre aurkezten zaigu, askotan ACC deiturikoa. Pabelioi multifuntzionala da eta Toronto Maple Leafsek jokatzen dute bertan. Bere izena hegazkin konpainia bateri dagokio Air Canada deiturikoa. Bere diseinua hockey zein saskibaloi jokatzeko pentsatu zen. Azkenik, 1999ko otsailaren 19an inauguratu zen.

Kirolen eraikinak alde batera utzita, beste motatako eraikinak aztertzera abiatuko gara. Oraingoan, Toronto City Hall da. Gaur egun, Toronto hiriko udala kokatzen da bertan eta hiriko gune finantzieroan aurkitzen da. Bere sorrera, 1960ko hamarkadan izan zen, eta Chinatown kokatzen zen orduan. Old City Hall eraikinaren lekua hartuz eta ordezkatuz. Egun, hiriko gunerik bisitatuenetarikoa eta ezagutuenetarikoa da.

Eleizak eta erlijioa bere presentzia dauka hirian. Beraz, eleizak eta katedralak bisitatzera abiatuko gara. Garrantzitsuenak St. Michael's Katedrala eta St. James katedralak dira. Hauek, Torontoko artxidiozesiko katedrala eta Torontoko diozesi anglikanako katedralak dira.

St´ Michael Cathedral


St´James Cathedral

Hezkuntza garrantzitsua da haientzat. Beraz, Torontoko unibertsitatea ezinbesteko geldialdia da turistentzako. Kandako unibertsitate handiena da eta Kanadako leku guztietatik erakartzen du jendea. Bere instalazioeta 4 ministro graduatu dira, 2 gobernari eta hainbat eta hainbat lider, bai negozioetakoak zein akademikoak. Gainera, Torontoko unibertsitateak Nobel Sari gehien dituen unibertstitatea da Kanada mailan.

Eraikinak atarian aipatu dudan bezala era askotakoak daude. Baina batzuk beste batzuek baino zoragarriagoak dira, esate baterako: Casa Loma gaztelua. Hau oso handia den egoitza edo gaztelua da eta gaur egun turistentzako atrakzio ezin hobea bihurtu da. Henry Mill Pellattek sortu zuen eta bere helburua Frontenac gaztelua imitatzea izan zen. 17.000 metro karratuko azalera du eta 98 logelaz osaturik dago. Momentu horietan, Ipar Amerikako etxerik handiena izan zen, aitzitik, mantenimentu kostu altuek sortzailea xahutu zuten, beraz, Torontoko udala etxea berea egin zuen. Izan ere, 1937an museoa bihurtu zen etaHezkuntza garrantzitsua da haientzat. Beraz, Torontoko unibertsitatea ezinbesteko geldialdia da turistentzako. Kandako unibertsitate handiena da eta Kanadako leku guztietatik erakartzen du jendea. Bere instalazioeta 4 ministro graduatu dira, 2 gobernari eta hainbat eta hainbat lider, bai negozioetakoak zein akademikoak. Gainera, Torontoko unibertsitateak Nobel Sari gehien dituen unibertsitatea da Kanada mailan publikoarentzat zabaldu zen.


Astero bezala ingurugiroaren aldeko apustua egiten dugu eta hiri handietan parkeak aurkitzen saiatzen gara. Jakin badakigu Toronto munduko hiririk garbienen artean dagoela, beraz, parke bat topatzea ez da arazo bat azaldu. Hiriko parkerik handiena High park deiturikoa da.

Auzotasun politenen artean, Torontoko Distillery district dago. Bertan, aurkitzen da inon baino hobeto mantendu izan den arkitektura viktoriano industriala. Gainera, National Geographic aldizkariak leku hau bisitatu behar den tokia dela esan zuen eta interes nazional moduan aitortu zuen. Honekin konpara dezakegu: Scarborough eta Etobicoke baina ez daude hain ondo kontserbatuta.


Orain, hiri guztiek bezalaxe, kale luzeak dituzte baina Toronto beste guztietaz desberdintzen da munduko kale luzeena bertan dagoelako. Young street deitzen da eta 1. 896 metroko luzeera dauka. Kale hau guinness recordsen liburuan aurkitzen da, beraz, jende asko erakartzen du.

Hiri kosmopolita guztietan etnia desberdinak aurkitzen dira. Toronton New Yorken ospetsua den bezela, ChinaTown, Litle Italy, Caribean... eta bestelakoak aurkitzen dira. Hauek atzerritarrentzako ezinbesteko gune sozialak dira. Jendez beteriko auzoak dira eta gero eta jende gehiago erakartzen dute.



Gauza gehiago bisitatzeko aukera dugu, beraz, argazki batzuk jartzera goaz, zuei gauzak errazteko eta toki gomendagarrietaz disfrutatzeko. Orain, argazki solteak jarriko ditugu, bestela ez genuke inoiz amaituko. Toki interesgarri franko aurkezten duen hiria da eta. Hortaz, hona hemen argazki gehiago:

Nathan Phillips Square

Dundas Square




Eaton Centre



Downtown

Hockey Hall of Fame
Eskerrik asko
Cesar eta Uxue

domingo, 3 de enero de 2010

Moda, industria eta finantzen inguruan diharduen gizartea

Milaneko bisita guneak eta historia jakin ostean, kultura desberdinak, etniak, erlijioak, eta hizkuntza desberdinak, ohiturak, bitxikeriak eta tradizioak ezagutzera abiatuko gara. Milaneko hiria Italiar errepublikako bigarren hiririk populatuena da eta Italia septentrionaleko hiri garrantzitsuenetarikoa da. Gainera, Milan probintziako eta Lombardia eskualdeko hiriburua da. Horretaz gain, Italiako hiririk garatuenen artean aurkitzen da.




Milanen 1.308.735 biztanle aurkitzen dira. Izan ere, hiri askok bezala gune metropoli bat dauka eta bertan 7.400.000 biztanle daude. Beraz, Italiako hiriburu ekonomiko legez aurkezten zaigu. Halaber, Milan, Europar Batasuneko hiri aberatsenetarikoa da eta zentru komertzial gehien dituen hiria ere bada. Milanen Italiako Burtsa dago eta Milaneko azoka munduko ekitaldirik garrantzitsuenetarikoen artean dago. Guzti hau ikusi ondoren, aski ezaguna da Milanen kultura, ekonomia eta ohiturak indartsuak direla erabat. Hortaz, goazen ba milanetarren eguneroko bizitza ezagutzera!

Astero bezala, aztergai den hiriburuko migrazio maila, erlijioa, ohiturak eta tradizioak aztertuko ditugu. Oraingoan, migrazio maila ikusiko dugu eta horren eraginez, historian zehar eta hiriaren kulturan eman diren etnia desberdinak aztertuz. Milanen 153 herrialdeko pertsonak aurkitzen dira 2007. urtean egindako zentzuaren arabera. Etorkinak batez ere, Filipinasetik datoz, baina Txina, Albania, Frantzia, Brasil, Alemania eta Erresuma Batuatik ere badaude migratzaile askok. Gainera, ikerketa desberdinekin jarraituz, hizkuntzak mota askotakoan daude, italiarra garrantzitsuena izanik. Honen ostean, ingelesa, frantzesa eta espainiarra daude.

Beste gai batzuek jorratuz, Milanen erlijioarekin zer ikusi duen guztiari gehiegizko garrantzia eskaintzen diote. Oso kristaua den herrialdeaz ari gara. Milanen nagusi den erlijioa katolikoa da. Populazioaren gehiengoa mugimendu honetan sinesten duelako. Baina honi aurre eginez, gero eta sinesmen gehiago sortzen ari dira. XIX eta XX. mendeen bitartean Italian eta Milanen, budismoak, hinduismoak eta sikhismoak garrantzia hartu zuten. Gaur egun, budismoak 110.000 jarraitzaile dauzka, hinduismoak 75.000 jarraitzaile eta azkenik, sikhismoak 70.000.

Milan Italiako hiriburu finantzieroa da, gauzak horrela, diru gehien mugitzen den lekua da. Milanen modak, finantzak, editoriak eta industriak diru gehien mugitzen dituen sektoreak dira. Gainera, baloreen burtsa da eta Italiako Burtsagatik kudeatuta dago. Bestalde, Europa mailan, Milan, telebista, unibertsitate eta administrazioen gune orokorra da. Halaber, Milanen munduko garraiobide hobeenak aurkitzen dira, 140 autobus eta tranbia edukiz hain zuzen ere.



Bestalde, artea ere izugarri gustoko dute eta izugarrizko obrak esakiniz, gotiko, erromaniko, errenazentista zein barrokoa izanik. Elizak era guztietakoak eta gusto guztikoak dira.





Datu orokor batzuek azaldu ostean, ohiturak, bitxikeriak eta tradizioak azaltzera abiatuko gara. Azken finean, kulturarekin erlazionaturik dagoen guztia.

Italiarrak mundu guztian ezagunak dira, moda, janaria, arte aeta euren jarrera propioagatik. Beraien erraztasuna harremanekiko eta zintzotasunarekiko. Beraz, aztertzeko momentua heldu da.

Milanen ematen den eskaintza kulturala zabala da. Hiru unibertsitatez osatuta dago eta instituto politekniko batekin. Hainbat editorialen sedea da eta munduko antzeztoki liriko garrantzitsuena bertan dago, La Scala deiturikoa.


Gastronomiari dagokionez, oso berezia da. Lombarda sukaldea deiturikoa oso ezaguna bere arintasunarengatik, Milanesek ez dute denborarik galtzeko eta. Gainera ezaguna da, arratsaldeko 17:00tatik tabernak zabalik daudelako. Sukalde probintziala ere gaurkotasuna du gizartean; Polenta eta risoteo platerak dira ezagunenak. Hauetaz gain, Italiako pasta erabat ezaguna da mundu mailan, spaguettiak, pizzak eta bestelakoak mundu osoan baitaude.



Milanesen izaera aztertuz, esan behar dugu, hauek ohitura bereziak eta bereizgarriak dauzkatela. Eta hauetarikoen artean gure ohituren aldean asko desberdintzen direla. Gabonen garaian gaudenez, beraien afariak ez dira koipetsuak eta saiatzen dira erabat osasuntsu afaltzen. Oso bereziak dira euren tenperamentuarekin, lehiatsuak eta adierazgarriak. Pertsona oso zuzenak moduan ezagutzen zaie eta keinu oso ahozabalekin manifestatzen dira. Gainera, Milanen moda dela eta, oso finak dira. Gainera, oso anfitrio onak direla esaten dute. Turistenganako jarrera ezin hobea azalduz.

Ohitura da ere, karma txarrak dituzten altzairuek leihotik behera jaurtitzea. Aurreko garaietan zer edo zer txarra gertatuz gero, gertakizun txar horiek ezabatzeko. Baina horretarako, ordu bat akordatu behar dute kalea ixteko akzio hori betetzea posible izateko.


Gainera, milanesak eta italiarrak ere, ospetsuak dira emakumearekiko duten amorearekiko eta gogoarekiko. Oso ezagunak dira beraien “piropoak” eta mutilen elegantzia.


Azkenik, Italian ospetsuenetariko den gauza moda da. Mutilak erabat preparatzen dira kalera ondo irtetzeko. Askotan esaten da, mutilek neskek baino hobeago janzten direla, eta hau bitxikeri bat da. Mundu mailan kontrakoa gertatzen delako.







Cesar eta Uxue


Zorionak eta urte barri on!