sábado, 9 de enero de 2010

Kanadako ekonomiaren gune neuralgikoa eta gertaeran politikoen lekuko pribilegiatua

Torontori buruz ezagun dugun historia, Amerikako gainontzeko eskualdeena bezalaxe, europar gizarteekin dago erlazionatuta hein handi batean. Gaur egun Toronto kokatuta dagoen eskualdea aztertu zuten lehenak frantsesak izan ziren; are gehiago, eurek sortu zuten Fort Rouille 1750ean, 9 urte geroago bertan behera utzi bazuten ere. Estatu Batuetako Independentzia Gerrak iraun bitartean, Inperio Britainiarrari leial mantendu ziren kolono britainiar ugari joan ziren bertara, Ontario lakutik iparraldera zeuden kolonizatu gabeko lurretara ihes egin baitzuten. Bere babesturiko portu naturalari esker, asentamendu hark britainiarren itsas-euskarri bezala balio izan zuen. 1787an, britainiarren Toronton negoziatu zuten Mississauga erostea kreditu berri bat erabiliz, hala hiriaren inguruko gunea lur azalera zabala ziurtatzen zutelarik.

Fort Rouille

1793an, John Graves Simcoek York hirian ezarri zuen asentamendua, Federiko printzeak (York eta Albanyko duke zenak) gobernadore izendatu ondoren. Simcoek hiri hauxe aukeratu zuen Kanada Garaiko hiriburu berri bezala, Newark ordezkatuz, honek estatubatuarren erasoak jasateko kokapen zailagoa zuela uste baitzuen. Fort York hiriko portu naturalaren sarreran eraiki zen eta area zerrenda luze batek babesten zuen.

John Graves Simcoe jenerala



Fort Yorken irudiak, lehen eta gaur egun

1813an, 1812ko Gerraren zati bezala, Yorkeko Bataila gertatu zen. Bertan, estatubatuarrek hiria hartu zuten, baita arpilatu ere. Hiriaren entregatzea John Strachanek negoziatu zuen. EE.BBetako soldaduek Fort Yorken zati handi bat suntsitu zuten eta, okupazioak iraun zuen 5 egun haietan, parlamentua osatzen zuten eraikinei su eman zieten.

Yorkek 1834ko martxoaren 6an egin zuen bat Torontorekin, eta bere berezko izenarekin izendatu zuten. Orduko biztanleria 9000 pertsonetakoa zen eta, esklabutza Kanada Garaian 1834an ezeztatu bazen ere, ez ziren esklabo afroamerikarrak kontuan hartu zentsu hura egiterako garaian. William Lyon Mackenzie politikari erreformista izan zen Torontoko lehen alkatea. Hiria oso azkar hazi zen XIX. mendeko gainontzeko urteetan zehar, Kanadara iristen ziren etorkinen norako garrantzitsu bat zelako, besteak beste. Populazioaren lehen etorrera handia Irlandako Gosete Handiak iraun bitartean gertatu zen, hau da, 1846 eta 1849 urteen artean. Orduan, Irlandako diasporako jende ugari bertaratu zen Torontora; haietako batzuk iragankorra ziren eta gehiengo handi bat katolikoa. 1851 urterako jatorri irlandarra zeukan populazio hiriko talde etniko handiena bihurtu zen. Bertaratutako etorkin irlandar baina protestanteen kopurua askoz ere txikiagoa izan zen eta Eskozia eta Ingalaterrako biztanleriak egin zieten harrera. Azken hauei esker sortu zen Torontoko Orden de Orange deiturikoa, gizartean eragin nabarmena izan zuena.

William Lyon Mackenzie, Torontoko lehen alkatea


Orden Orange taldearen desfile bat; etorkin irlandarrek sortutako taldea izan zen

Toronto Kanadako Probintziako hiriburua izan zen bi epealdi laburretan zehar: lehenik, 1849 eta 1852 bitartean, Montrealeko istiluek iraun bitartean; bigarren epealdia, berriz, 1856 eta 1859 bitartekoa izan zen. Quebecek ordezkatu zuen 1866 arte, Konfederazioa gertatu baino urtebete lehenagorarte, hain zuzen ere; handik hasi eta gaur egunerarte, Ottawa da Kanadako hiriburua. Kanada Garaian 1793tik zen bezala, Toronto Ontario probintziako hiriburu bihurtu zen 1867an ofizialki sortu zenaz geroztik. Hala izanik, bertan kokatu ziren Gobernuaren Etxea eta erregeordearen egoitza; azken hau zen Koroak Kanadan zeukan errepresentazioa.

XIX. mendean estolderia-sistema zabala eraiki zen eta kaleak gas zerbitzu erregular bat erabiliz argitu ziren. Horrez gain, distantzia handiko trenbide ugari eraiki ziren; haietako bat 1854an amaitu zen eta Toronto eta Laku Handiak konektatu zituen. Hori guztia zela eta, geltoki bat eraiki nahi izan zuten eta lehena egiterako garaian, Grand Trunk Railway eta Great Northern Railway konpainiek batera egin zuten lan. Trena hirira iristeak merkataritzaren eta etorkinen kopurua asko handitu zuen eta, Ontario lakuaren ertzean egonik, kontinente amerikarraren barnean garaturiko merkataritzaren gune neuralgiko bat bihurtu zen. Baina trena ez zen mende hartan bertaraturiko garraio bakarra izan; 1891an tranbia elektrikoek zalgurdiak ordezkatu zituzten. Garraio publiko-sistema Toronto Transit Commisionen esku geratu zen 1921ean, eta halaxe da gaur egun ere; gainera, sistema honi autobus, tranbia eta metro ibilbide guztiak gehitu beharko genizkioke. Hiriko garraio publiko-sistema Iparramerikako handienen artean hirugarrena dugu, New Yorkekoak eta Mexiko D.F.-koak gainditzen diotelarik soilik.

Torontoren ikuspegia, Front Streetetik begiratuta - 1854


1894ko mapa

1904an, ordea, zorigaitzeko gertakizun bat gertatu zen eta hiriguneko zati handi bat suntsitu zuen: Torontoko Sute Handia gertatu zen. Hala ere, hiria azkar berreraiki zuten. Suteak 10 milioi dolar baina gehiagoko galerak sortu zituen eta, hori zela eta, hiriko suhiltzaileen saila ere handitu egin zen.





Hiriak etorkin talde berriak jaso zituen XIX. mende bukaeran hasi eta XX. mende hasierara arte; alemaniarrak, italiarrak eta Europako ekialdeko hainbat lekutatik etorritako judutarrak ziren batez ere. Hauen ondoren, txinatarrak, errusiarrak, poloniarrak eta Ekialdeko Europako beste nazio batzuetako biztanleak ere iritsi ziren. Hasiera batean iritsitako etorkin irlandarrek egin zuten bezala, etorkin berri hauen arteko kopuru handi bat txabola edo zuloak eraikiriko guneetan pilatu ziren; gune haietako bat “Ward” zen, Bay Street kalean kokatua zegoena. Harritzekoa bada ere, kale hori gaur egun Kanadako finantza-gunea da. Baina, 1920ko hamarkadan azkar hazi bazen ere, Torontoko populazioa eta Kanadan zeukan garrantzia ekonomikoa bigarren mailan geratu zen urte askotan zehar, Montreal garaile gertatzen zelarik. Hala ere, aldaketa garrantzitsu bat gertatu zen 1934an: Toronto Stock Exchange, Torontoko burtsa, herrialdeko handiena bihurtu zen.

Bay Street, Kanadako gaur egungo finantza-gunea


Toronto Stock Exchange

II. Mundu Gerraren ostean, Europa eta Txinako errefuxiatu ugari iritsi ziren eta berauek ez zuten inolako baliabide ekonomikorik. Baina, hauetaz gain, eraikuntzarekin erlazionaturiko langile italiar eta portugaldar ugari ere iritsi ziren. 1960ko hamarkada amaieraz geroztik, munduko leku guztietako etorkinak hasi ziren iristen, garai hartan deuseztatu baitzituzten arrazarekin erlazionaturiko inmigrazio politikak. Populazioa milioi bat biztanle baino gehiagotan handitu zen 1951an, hiri-ingurutasuna eskala handi batetan hasi zenean eta 1971rako 2 milioietara bikoiztuta zegoen. 1980ko hamarkadan, Montreal garaitu zuen eta Kanadako hiri biztanletsuena bihurtu zen, baita gune ekonomikoa ere. Garai hartan, Quebec-en subiranotasuna berragertzeak planteatu zuen zalantza politikoa zela eta, nazio eta nazioarteko enpresa askok Montrealetik Torontora eta mendebaldeko beste zenbait hirietara eraman zituzten euren egoitza sozialak.

Metroaren eraikuntza Yong Streeten - 1949

Alde ekonomikoa oso garrantzitsua izan ere hiriaren garapenean, baina politikaren inguruan ere mintzatu beharko ginateke. 1954an, Toronto eskualde gobernu bezala federatu zuten, “Torontoko Gune Metropolitarra” bezala ezagutu zutelarik. Gerra ondorengo hazkundea zela eta, aldiriko hazkunde azkarra gertatu zen. Arrazoia honako hau zen: lurraldearen eta erdibanatutako zerbitzuen erabileraren inguruan koordinatutako estrategia bat eraikiz gero, eskualdeak eraginkortasun maila handiago bat jasoko zuela uste zuten. Hala, gobernu metropolitarrak hiri-mugak zeharkatzen zituzten zerbitzuak kudeatzen hasi ziren; errepideak, ura eta garraio publikoa, besteak beste. 1967an, eskualdeko zazpi udalerri txikienek bat egin zuten euren bizilagun handiagoekin eta, hala, 6 udalerri berri eratu ziren: antzinako Toronto hiria eta inguruko East York, Etobicoke, North York, Scarborough eta York. 1998an, gobernu metropolitarra desegin zuten eta 6 udalerriak bakar baten barnean berrindartu ziren; halaxe sortu zen gaur egungo Toronto, David Miller bertako alkate delarik.

Antzinako Toronto Hiriaren kokapenetako bat


East York


Etobicoke


North York


Scarborough


York

Horixe da Torontoren historiari buruz esan dezakeguna. Berebiziko garrantzia izan du Kanadako garapenean ekonomiari dagokionez, eta politikaren inguruko ika-mikak bizitzeko aukera ere izan du.

Hurrengoan, bertako biztanleen nondik norakoak aztertzeko aukera izango dugu.

Beste bat arte!

Cesar eta Uxue

No hay comentarios:

Publicar un comentario