domingo, 10 de enero de 2010

Migrazio maila oso altuarekin bizi den hiriaren errealitatea

Torontoko bisita guneak eta historia jakin ostean, kultura desberdinak, etniak, erlijioak, eta hizkuntza desberdinak, ohiturak, bitxikeriak eta tradizioak ezagutzera abiatuko gara. Toronto Kanadako gune metropoliar handien duena da eta batez ere, Ontario antzirako erdi hegoaldean aurkitzen da populazio guztia, Golden Horseshoen hain zuzen ere. Bertan, 8 milioi biztanlek egiten dute topo egunero. Gainera, mundu mailan Toronto 21. postuan kokatzen da populazioari dagokionez.

Gainera, Toronto Kanadako kultura anglofonaren gune bezala ezagutzen da eta askotan hainbat ekitaldi nazionalak burutzen dira. Toronto mundu osoan ezagutzen da migrazio mailagatik eta bertan finkatzen diren etnia desberdinengatik. Horretaz gain, oso indartsua den hiria ere bada, Torontoko ekonomiak superhabit bat biziz. Laburpentxo bat egin ondoren, Torontoko biztanleria ezagutzera goaz.

Datu batzuk aztertu ondoren, Kanadako Estatitiskako Bulego Nazioanalak egindako azkenengo zentzuan adierazi du Kanadako hiri honetan, 5.360.000 torontoriano bizi direla. Hiriko populazioa 1996 eta 2001. urteen artean %4 bat hazi zen. Datu hauek argi huzten dute hiriko Jaiotza-Tasa altua dela; 14 urtetik beherako haurrek populazioaren %17,5a errepresentatzen dute eta 65 urtetik gorakoek %13,6a suposatzen dute. Laburbilduz, Torontoko adin medioa 36,9 urtekoa da.

Halaber, Toronto munduko kriminaltasun tasa txikien duen hiria da ingurugiro eta bizi kalitate altuaren eragina dela eta. Izan ere, Toronto munduko hiri hobeena dela pentsatzen dute askok eta 2006. urtean Kanadako hiri garestien titulua irabazi zuen. Datuekin jarraituz, 2005ean Gobernuaren eskutik, Toronto Kanadako hiri kultural bezala hartu zuten eta Ipar Amerikatik bizi kalitate altuen duen hiria da. Horretaz gain, bizitzeko munduko hiririk hobeena bezala dela diote eta Amerikako hiririk seguruenen artean kokatzen da.

Guzti hau ikusi ondoren, aski ezaguna da Torontoko kultura, ekonomia eta ohiturak indartsuak behar direla izan. Hortaz, goazen ba torontorianoen eguneroko bizitza ezagutzera!


Astero bezala, aztergai den hiriburuko migrazio maila, erlijioa, ohiturak eta tradizioak aztertuko ditugu. Oraingoan, migrazio maila ikusiko dugu eta horren eraginez, historian zehar eta hiriaren kulturan eman diren etnia desberdinak aztertuz. Etnia eta migrazio mailari dagokionez, Toronto munduko etnia desberdin gehien duen hiri bezala ulertzen da. Guztira, Toronton 150 etnia ezberdin konzentratzen dira eta bertan, 100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Etnia garrantzitsuenak hirian, ingelesa, eskoziarra eta irlandarra dira, hau da, Britania Handia. Geroago, italiarrak eta portugesak euren lekua hartu zuten Toronton. Beste talde etniko desberdinak eta eragin handikoak alemaniarrak, indiarrak, pakistaniarrak eta Sri Lankakoak. Beste komunitate handi bat eta hiri guztietan aurkitzen dena: txinatarra da. Hauetaz gain, gero eta garrantzitsuagoak direnak eta hazkunde baten barnean sartuta daudenak: karibiarrak, brasildarrak, afrikarrak eta amerika ertainekoak. Azken finean, komunitate guzti honek Toronto hiri ezagun eta kosmopolita bat bihurtzeko lagundu du.

Toronto munduko bigarren hiri populatuena da bertan ez jaiotakoen tasagatik. Etorkinek Toronton %49.9 suposatzen dute, hau da, populazioaren erdia bertan ez-jaiotakoak dira. Lehenego postuan, Miami Floridako hiriburua kokatzen da baina gaur egun askok esaten dute Torontok gainditu diola. Laburbilduz, esan beharra daukagu Toronton etnia garrantzitsuena eta handiena europarra dela.

Erlijioari dagokionez, torontianoak kristautarrak dira. 2001ean egindako zentzuan sinesgarri gehien dituen erlijioak katolikoa dela %31,1 fededun izanik. Hurrengoa, %21,1 jarraitzailerekin protestanteak aurkitzen dira, %4,8ak jarraituz, kristau ortodoxoak daude eta %3.9arekin kristau kredoak aurkitzen dira. Beste ehuneko guztiak islamistak (%6.7), hinduistak (%4,8), judioak (%4,2), budistak (%2,7), Sikhs (%0,9) eta erlijio orientalak (%0.2). Populazioaren %18,7ak teista eza legez aitortzen du bere burua.

Hizuntzari dagokionez, ingelesa da nagusitzen den hizkuntza. Baina badaude hiztun ez ingelesak direnak, esate baterako: frantzesa, italiarra, gaztelera, mandarinoa, portugesa... eta abarrekoak. Finantzen eta lanen inguruan gehien hitz egiten den hizkuntza italiarra da eta bitxikeri bezala 911 larrialdietara zenbakiak 150 hizkuntzatan interaktuatu ahal du.

Datu orokor batzuek azaldu ostean, ohiturak, bitxikeriak eta tradizioak azaltzera abiatuko gara. Azken finean, kulturarekin erlazionaturik dagoen guztia.

Torontorianoak ezagunak dira mundu mailan, euren jarrera bizitzarekiko, alaitasun izugarria eta lasaitasunarekiko. Gainera, hezkuntza handiko jendeaz ezaguntze zaie eta kirola gustokoa duten biztanleekiko. Toronto eta Kanadan garrantzi handia ematen diote eta hezkuntzari eta hezkuntza maila altua dutela esaten da, ez ordea, beraien parean duten estatuan, AEB hain zuzen ere. Toronton lehen eta bigarren hezkuntzan lau ikasletik hiruk eskola publikoetara jotzen du. Beste guztiak erakunde katoliko pribatuetara joaten dira. Toronton, hiru unibetsitate publiko daude: Torontoko unibertsitatea, Yorkeko unibertsitatea eta Rversoneko unibertsitatea. Hezkuntzarekin jarraituz, Toronton Kanadako liburutegi publiko gehien dagoen lekua da eta bigarrena da bisita gehien jasotzen duenen artean, Hong Kongen atzetik hain zuzen ere. 99 dira hirian zehar aurkitzen diren liburutegiak, izan ere, 9 milioi artikulo baino gehiago aurkitu dezakeguz eta hizkuntza desberdinetan aurkitzeko posibilitatea dugu, ohikoena ingelesa izanik.


Torontorianoek gustoko dute arkitektura eta arte modernoa, eta asko antzematen da hirian zehar. Gaur egun, Toronto mendebaldeko hemisferiotik etxorratz gehien sortzen ari den hiria da. Beraz, argi ikus dezakegu eragina. Bere arkitektura nagusiena kontemporaneoa da eta Arte Decoak ere indarra dauka.

Arteari erreferentzia eginez, museoak anitzak dira hirian. Royal Ontario Museun, Art Gallery of Ontario, Ontario Science Centre, Anglofono antzeztokia, National Ballet of Canada, Canadian Opera Company... besteak beste. Bestalde, filmak berebiziko indarra dauka Toronton ere, urtero, Toronto International Film Festival ospatuz. Mundu mailan konparatuz, Cannesekoaren aldean dago. Guztiara, hiriak 50 ballet, dantza, sei opera eta bi orkestra konpainiaz osatuta dago.


Izan ere, torontorianoa ingurugiroarekin erabat konprometitutako pertsona da, asko interatzen zaio munduko natura eta Greenpeace taldearik harremanetan jarraitzen du. Askok esaten dute kultura honetako jendea era desberdinean penstatzen duela eta Torontoko ezaugarri garrantzitsuena bertako jendearena da, ez eraikin izugarriak ezta kalerik luzeenak ere; multikulturaltasuna da bitxiena bertan.

Torontorianoei asko gustatzen zaie erosketak egitea edo eurek deitzen dioten moduan, “shopping” egitea. Kanadan asko esaten dute egiten duen hotzagatik dela baina zentru komertzial anitz daude. Toronton kultura legez ezagutzen da erosketak egitea, baina kapitalismoa sakondurik aurkitzen dugu hirian. Garrantzitsuenetarikoa Eaton Centre dugu.

Atarian aipatu dugun moduan, Toroto hiriak ingurugiroa kulturatzat hartzen du eta horren seinale parkeak dira, hirian zehar asko dira aurkitzen direnak, adibidez: 6 parke: Ontario aintzira, Toronto irlak, Leslie Street Spit, High Park, Sunnybrook Park, Rouge Park eta Christie Park.

Kultura indartsuena eta tradizio handiena Toronton kirola da. Gizon zein emakume gogo handiz bizi ohi du kirola. Bere biziko garrantzia dauka hiri honetan eta gainera, diru asko ematen duen entretenimendua bihurtu zen orain dela urte asko. Gainera, Toronto Kanadako hiri bakarra da, non sei kirol liga profesional dituen, National Hockey League, Major League Baseball, National Lacrosse League... eta besteekin kontutaz gero. Bidaia birtual honetako lehenengo atalean Rogers Centrek duen garrantzia hiriarekiko eta kulturarekiko, eta honek eskaini dio garapena hiriari kontatu genuen. Hockeyak indar gehien duen kirola da Toronton. Gainera, Joku Olinpikoetan hautagai izan da 1996 eta 2008. urtean, azkenan, Atlantak eta Beigningek irabaziz baina gaur egun Kanadako Batzorde Olinpikoa pentsatzen ari da 2020 eta 2024 urteko Joku Olinpikoetako hautagai berriz ere izateko.



Gastronomiak ere bere pisua dauka Toronton. Bertan, bereizten dira izokina eta oreina. Torontoko gastronomia tipikoa St. Lawrence Marketen aurkitzen da eta honetan, Toronto eta Kanadako gastronomia tipikoa eskaintzen dute. Bertan, aurrean aipaturikoez gain, kabiarraz ere gosatzeko aurkera dugu eta plater garrantzitsuena American Candy deiturikoa da (izokinaz, piperragaz eta astigar jarabeagaz eginda). Ardo tipikoa Ice Wine deiturikoa da.

Hain daude kontzentziaturik torontorianoak ingurugiroarekin zein garrantzi handia ematen diote garraiobide publikoari. Indar gehien duena tran via da. Torontoko garraiobide publikoena Ipar Amerikako buruaskiena da. Hala ere, presupuesto ez-nahikoak izan ditu. Izan ere, 400 autobus-linea eta 12 tranvia-linea aurkitzen dira. Torontoko garraiobide sistema gizartean bereganatuta dago eta egunero 1,3 milioi pertsonak erabiltzen dute hauetariko askok.


Azkenik, Torontoko biztanleria patxada handiakoak dira: oso atseginak dira eta denek astiro doaz, inolako prisarik gabe. Hautariko askok beti paseatzen dute zer edo zerrekin, izan liteke, txakurra zein Starbuckseko kafearekin. Gainera, bizikletaren erabilera zabala da hirian. Beste lekuatean ez bezala, adibidez: New York; Torontoko Downtown-a oso lasaia da inolako zoroalditik gabe. Neguko hotzak direla eta negoziari askok PATH deiturik lurpeko tuneletara egiten dute honi aurre egiteko. Beraz, jende gutxiago bilakatzen da hirian.

Torontoko usaina janari gazi-gozo baten antzerakoa dela esaten dute eta oso normala da kaletik hainbat sándwich dendarekin topo egitea.

Beraz, migrazioaren eraginez ohitura desberdinak ikustea normaltzat hartu da urte askoren buruan. Arraza zein koloreak ez dute gaur egun inolako eraginik eta jendeak ez dio inolako garrantzirik ematen azalaren koloreari begien koloreari baizik.
Hurrengo astera arte!
Cesar eta Uxue

sábado, 9 de enero de 2010

Kanadako ekonomiaren gune neuralgikoa eta gertaeran politikoen lekuko pribilegiatua

Torontori buruz ezagun dugun historia, Amerikako gainontzeko eskualdeena bezalaxe, europar gizarteekin dago erlazionatuta hein handi batean. Gaur egun Toronto kokatuta dagoen eskualdea aztertu zuten lehenak frantsesak izan ziren; are gehiago, eurek sortu zuten Fort Rouille 1750ean, 9 urte geroago bertan behera utzi bazuten ere. Estatu Batuetako Independentzia Gerrak iraun bitartean, Inperio Britainiarrari leial mantendu ziren kolono britainiar ugari joan ziren bertara, Ontario lakutik iparraldera zeuden kolonizatu gabeko lurretara ihes egin baitzuten. Bere babesturiko portu naturalari esker, asentamendu hark britainiarren itsas-euskarri bezala balio izan zuen. 1787an, britainiarren Toronton negoziatu zuten Mississauga erostea kreditu berri bat erabiliz, hala hiriaren inguruko gunea lur azalera zabala ziurtatzen zutelarik.

Fort Rouille

1793an, John Graves Simcoek York hirian ezarri zuen asentamendua, Federiko printzeak (York eta Albanyko duke zenak) gobernadore izendatu ondoren. Simcoek hiri hauxe aukeratu zuen Kanada Garaiko hiriburu berri bezala, Newark ordezkatuz, honek estatubatuarren erasoak jasateko kokapen zailagoa zuela uste baitzuen. Fort York hiriko portu naturalaren sarreran eraiki zen eta area zerrenda luze batek babesten zuen.

John Graves Simcoe jenerala



Fort Yorken irudiak, lehen eta gaur egun

1813an, 1812ko Gerraren zati bezala, Yorkeko Bataila gertatu zen. Bertan, estatubatuarrek hiria hartu zuten, baita arpilatu ere. Hiriaren entregatzea John Strachanek negoziatu zuen. EE.BBetako soldaduek Fort Yorken zati handi bat suntsitu zuten eta, okupazioak iraun zuen 5 egun haietan, parlamentua osatzen zuten eraikinei su eman zieten.

Yorkek 1834ko martxoaren 6an egin zuen bat Torontorekin, eta bere berezko izenarekin izendatu zuten. Orduko biztanleria 9000 pertsonetakoa zen eta, esklabutza Kanada Garaian 1834an ezeztatu bazen ere, ez ziren esklabo afroamerikarrak kontuan hartu zentsu hura egiterako garaian. William Lyon Mackenzie politikari erreformista izan zen Torontoko lehen alkatea. Hiria oso azkar hazi zen XIX. mendeko gainontzeko urteetan zehar, Kanadara iristen ziren etorkinen norako garrantzitsu bat zelako, besteak beste. Populazioaren lehen etorrera handia Irlandako Gosete Handiak iraun bitartean gertatu zen, hau da, 1846 eta 1849 urteen artean. Orduan, Irlandako diasporako jende ugari bertaratu zen Torontora; haietako batzuk iragankorra ziren eta gehiengo handi bat katolikoa. 1851 urterako jatorri irlandarra zeukan populazio hiriko talde etniko handiena bihurtu zen. Bertaratutako etorkin irlandar baina protestanteen kopurua askoz ere txikiagoa izan zen eta Eskozia eta Ingalaterrako biztanleriak egin zieten harrera. Azken hauei esker sortu zen Torontoko Orden de Orange deiturikoa, gizartean eragin nabarmena izan zuena.

William Lyon Mackenzie, Torontoko lehen alkatea


Orden Orange taldearen desfile bat; etorkin irlandarrek sortutako taldea izan zen

Toronto Kanadako Probintziako hiriburua izan zen bi epealdi laburretan zehar: lehenik, 1849 eta 1852 bitartean, Montrealeko istiluek iraun bitartean; bigarren epealdia, berriz, 1856 eta 1859 bitartekoa izan zen. Quebecek ordezkatu zuen 1866 arte, Konfederazioa gertatu baino urtebete lehenagorarte, hain zuzen ere; handik hasi eta gaur egunerarte, Ottawa da Kanadako hiriburua. Kanada Garaian 1793tik zen bezala, Toronto Ontario probintziako hiriburu bihurtu zen 1867an ofizialki sortu zenaz geroztik. Hala izanik, bertan kokatu ziren Gobernuaren Etxea eta erregeordearen egoitza; azken hau zen Koroak Kanadan zeukan errepresentazioa.

XIX. mendean estolderia-sistema zabala eraiki zen eta kaleak gas zerbitzu erregular bat erabiliz argitu ziren. Horrez gain, distantzia handiko trenbide ugari eraiki ziren; haietako bat 1854an amaitu zen eta Toronto eta Laku Handiak konektatu zituen. Hori guztia zela eta, geltoki bat eraiki nahi izan zuten eta lehena egiterako garaian, Grand Trunk Railway eta Great Northern Railway konpainiek batera egin zuten lan. Trena hirira iristeak merkataritzaren eta etorkinen kopurua asko handitu zuen eta, Ontario lakuaren ertzean egonik, kontinente amerikarraren barnean garaturiko merkataritzaren gune neuralgiko bat bihurtu zen. Baina trena ez zen mende hartan bertaraturiko garraio bakarra izan; 1891an tranbia elektrikoek zalgurdiak ordezkatu zituzten. Garraio publiko-sistema Toronto Transit Commisionen esku geratu zen 1921ean, eta halaxe da gaur egun ere; gainera, sistema honi autobus, tranbia eta metro ibilbide guztiak gehitu beharko genizkioke. Hiriko garraio publiko-sistema Iparramerikako handienen artean hirugarrena dugu, New Yorkekoak eta Mexiko D.F.-koak gainditzen diotelarik soilik.

Torontoren ikuspegia, Front Streetetik begiratuta - 1854


1894ko mapa

1904an, ordea, zorigaitzeko gertakizun bat gertatu zen eta hiriguneko zati handi bat suntsitu zuen: Torontoko Sute Handia gertatu zen. Hala ere, hiria azkar berreraiki zuten. Suteak 10 milioi dolar baina gehiagoko galerak sortu zituen eta, hori zela eta, hiriko suhiltzaileen saila ere handitu egin zen.





Hiriak etorkin talde berriak jaso zituen XIX. mende bukaeran hasi eta XX. mende hasierara arte; alemaniarrak, italiarrak eta Europako ekialdeko hainbat lekutatik etorritako judutarrak ziren batez ere. Hauen ondoren, txinatarrak, errusiarrak, poloniarrak eta Ekialdeko Europako beste nazio batzuetako biztanleak ere iritsi ziren. Hasiera batean iritsitako etorkin irlandarrek egin zuten bezala, etorkin berri hauen arteko kopuru handi bat txabola edo zuloak eraikiriko guneetan pilatu ziren; gune haietako bat “Ward” zen, Bay Street kalean kokatua zegoena. Harritzekoa bada ere, kale hori gaur egun Kanadako finantza-gunea da. Baina, 1920ko hamarkadan azkar hazi bazen ere, Torontoko populazioa eta Kanadan zeukan garrantzia ekonomikoa bigarren mailan geratu zen urte askotan zehar, Montreal garaile gertatzen zelarik. Hala ere, aldaketa garrantzitsu bat gertatu zen 1934an: Toronto Stock Exchange, Torontoko burtsa, herrialdeko handiena bihurtu zen.

Bay Street, Kanadako gaur egungo finantza-gunea


Toronto Stock Exchange

II. Mundu Gerraren ostean, Europa eta Txinako errefuxiatu ugari iritsi ziren eta berauek ez zuten inolako baliabide ekonomikorik. Baina, hauetaz gain, eraikuntzarekin erlazionaturiko langile italiar eta portugaldar ugari ere iritsi ziren. 1960ko hamarkada amaieraz geroztik, munduko leku guztietako etorkinak hasi ziren iristen, garai hartan deuseztatu baitzituzten arrazarekin erlazionaturiko inmigrazio politikak. Populazioa milioi bat biztanle baino gehiagotan handitu zen 1951an, hiri-ingurutasuna eskala handi batetan hasi zenean eta 1971rako 2 milioietara bikoiztuta zegoen. 1980ko hamarkadan, Montreal garaitu zuen eta Kanadako hiri biztanletsuena bihurtu zen, baita gune ekonomikoa ere. Garai hartan, Quebec-en subiranotasuna berragertzeak planteatu zuen zalantza politikoa zela eta, nazio eta nazioarteko enpresa askok Montrealetik Torontora eta mendebaldeko beste zenbait hirietara eraman zituzten euren egoitza sozialak.

Metroaren eraikuntza Yong Streeten - 1949

Alde ekonomikoa oso garrantzitsua izan ere hiriaren garapenean, baina politikaren inguruan ere mintzatu beharko ginateke. 1954an, Toronto eskualde gobernu bezala federatu zuten, “Torontoko Gune Metropolitarra” bezala ezagutu zutelarik. Gerra ondorengo hazkundea zela eta, aldiriko hazkunde azkarra gertatu zen. Arrazoia honako hau zen: lurraldearen eta erdibanatutako zerbitzuen erabileraren inguruan koordinatutako estrategia bat eraikiz gero, eskualdeak eraginkortasun maila handiago bat jasoko zuela uste zuten. Hala, gobernu metropolitarrak hiri-mugak zeharkatzen zituzten zerbitzuak kudeatzen hasi ziren; errepideak, ura eta garraio publikoa, besteak beste. 1967an, eskualdeko zazpi udalerri txikienek bat egin zuten euren bizilagun handiagoekin eta, hala, 6 udalerri berri eratu ziren: antzinako Toronto hiria eta inguruko East York, Etobicoke, North York, Scarborough eta York. 1998an, gobernu metropolitarra desegin zuten eta 6 udalerriak bakar baten barnean berrindartu ziren; halaxe sortu zen gaur egungo Toronto, David Miller bertako alkate delarik.

Antzinako Toronto Hiriaren kokapenetako bat


East York


Etobicoke


North York


Scarborough


York

Horixe da Torontoren historiari buruz esan dezakeguna. Berebiziko garrantzia izan du Kanadako garapenean ekonomiari dagokionez, eta politikaren inguruko ika-mikak bizitzeko aukera ere izan du.

Hurrengoan, bertako biztanleen nondik norakoak aztertzeko aukera izango dugu.

Beste bat arte!

Cesar eta Uxue

miércoles, 6 de enero de 2010

Nazioartekoa, globala, kosmopolita eta aberatsa den hiria: Toronto

Urte berriarekin ongi hasteko bidai luzea eta ezin hobea aukeratu dugu. Aste honetan, Amerikara abiatuko gara bidaia birtualaz gosatzeko. Iparraldeko Amerikara goaz, Kanadako hiria dugu aztergai eta. Kanadako hegoaldean kokatzen da. Eta Torontoz ari gara. Aste honetako hiria Kanadako hiririk populatuena da eta gainera, ekonomiari dagokionez, garrantzitsuena eta indartsuena herrialde berean.


Toronto Ontario probintziako hiriburua da eta Kanadako hiririk handiena bihurtu da. Kokapenari dagokionez, Ontario aintziraren bazterren ipar-mendebaldean aurkitzen da eta dagoeneko, Ipar Amerikatik bostgarren hiri handiena da. Gainera, mundu mailan 21. postuan dago. Kokapena alde batera utzita, Kanadako hiriburu ekonomikoa ere bada eta hiri global eta finantziero bezala ulertzen da Toronto. Geroago hobeago aztertuko dugu, baina aipatzekoa da Toronton, finantzak, telekomunikazioak, garraiobideak, arteak, zinemak, telebistak, publizitateak, hezkuntzak, turismoak eta industria erabat garatuta daudela eta aitzindaria dela beste hiri batzuen aldean. Toronto hiria Kanadako kulturaren gune eta ardatza da.

Guzti hau jakinda, 2005an Kanadako gobernuak Toronto hiria herrialdearen gune kultural bezala aitortu eta saritu zuen. Gainera, Ipar Amerikako bizi kalitate onena daukan hiria da eta askoren iritziz, mundu guztiko metropoli zoragarriena da.


Torontoren jatorri etimologikoa gaur egun ere liskar asko sortzen duen gaia da. Batzuen ustez, Toronto hitza toran-ten hitzetik datorrela diote. Honek, topagunea esanahiari egiten dio erreferentzia. Baina, beste batzuen aburuz, ordea, Tkronto hitzatik dator. Honen esanahia hurrengoa da: uraren gainean dauden zuhaitzen lekua.

Astero bezala, klima eta ekonomiari ere gaineko errepasu bat emango diogu. Toronton klima lehuna da. Hau da, kokapenari erreparatuz gero, esan beharra daukagu, klima estandarra dela. Izan ere, klima heze kontinentala ematen da bertan eta udako tenperaturak epelak eta hezeak izaten dira orokorrean 35º tenperaturetara helduz. Eta neguan, aldiz, tenperaturek behera egiten dute nabarmen gradu baxuetara iritsiz. Tenperaturak neguan, askotan -10ºC-koak izaten dira. Baina hotza haize boladengatik pairatzen da gehienbat.

Torontoko ekonomia, Ipar Amerikako gogorrena eta aniztasun handien duena da. Kanadako gune komertzial, finantziero eta industriala da, hortaz, poderioa. 2004ko datu batzuk erreparatuz, Torontoko Barne Produktu Gordina 129.000 kanadiar dolarrekoa da eta errenta per kapita 43.000 dolarrekoa da. Toronto herrialde independiente bat izango balitz munduko BPG altuena izango luke. Izan ere, Torontoko gune metropoliarrak munduko 9. BPG altuena dauka gaur egun, New York, Londres, Tokio, Osaka, Paris, Los Angeles, Txikago, eta Mexiko Hiriaren ostean.


Hainbat gauza interesgarri ezagutu ostean, bidaia birtuala egitera goaz. Lehenik eta behin hiri honen sinbolo nagusia bisitatu beharko genuke: CN dorrea. Hau munduko bigarren eraikin altuena da, 553,33 metro dituena. Behatoki bat dauka 447. metroan eta behatoki hau munduko altuena bihurtu da. Gaur egun, munduko zazpi mirari modernoen artean aurkitzen da Amerikako Ingeniero zibilen sozietaten artean. Dorrea Torontoko hiriburuaren erdigunean kokatzen da eta hiriaren lehentasunezko postala bihurtu da. Honekin batera, Skydome ere erakarpen handia dauka baina ez dorrearen bezalakoa, 2 milioi bisitari baitauka urtero.

Skydome edo gaur egun Rogers Centre estadio multikirol bat da eta Toronton aurkitzen da CN dorrearen alboan. Nahiz eta kirolarako erabili izan, hainbat ekitaldi burutzen dira bertan, esate baterako: azokak, kontzertuak, konbentzioak... Arinago, skydome deitzen zen baina Rogers Centre du gaurn egun izena 2005. urtean Rogers Communicationsek estadioa erosi zuelako. Lehenengoa izan zen sabai atzeragarria izaten eta hotel bat dauka bere baitan, 348 logelez beterikoa.

Estadio desberdinekin jarraitzeko, Air Kanada Centre aurkezten zaigu, askotan ACC deiturikoa. Pabelioi multifuntzionala da eta Toronto Maple Leafsek jokatzen dute bertan. Bere izena hegazkin konpainia bateri dagokio Air Canada deiturikoa. Bere diseinua hockey zein saskibaloi jokatzeko pentsatu zen. Azkenik, 1999ko otsailaren 19an inauguratu zen.

Kirolen eraikinak alde batera utzita, beste motatako eraikinak aztertzera abiatuko gara. Oraingoan, Toronto City Hall da. Gaur egun, Toronto hiriko udala kokatzen da bertan eta hiriko gune finantzieroan aurkitzen da. Bere sorrera, 1960ko hamarkadan izan zen, eta Chinatown kokatzen zen orduan. Old City Hall eraikinaren lekua hartuz eta ordezkatuz. Egun, hiriko gunerik bisitatuenetarikoa eta ezagutuenetarikoa da.

Eleizak eta erlijioa bere presentzia dauka hirian. Beraz, eleizak eta katedralak bisitatzera abiatuko gara. Garrantzitsuenak St. Michael's Katedrala eta St. James katedralak dira. Hauek, Torontoko artxidiozesiko katedrala eta Torontoko diozesi anglikanako katedralak dira.

St´ Michael Cathedral


St´James Cathedral

Hezkuntza garrantzitsua da haientzat. Beraz, Torontoko unibertsitatea ezinbesteko geldialdia da turistentzako. Kandako unibertsitate handiena da eta Kanadako leku guztietatik erakartzen du jendea. Bere instalazioeta 4 ministro graduatu dira, 2 gobernari eta hainbat eta hainbat lider, bai negozioetakoak zein akademikoak. Gainera, Torontoko unibertsitateak Nobel Sari gehien dituen unibertstitatea da Kanada mailan.

Eraikinak atarian aipatu dudan bezala era askotakoak daude. Baina batzuk beste batzuek baino zoragarriagoak dira, esate baterako: Casa Loma gaztelua. Hau oso handia den egoitza edo gaztelua da eta gaur egun turistentzako atrakzio ezin hobea bihurtu da. Henry Mill Pellattek sortu zuen eta bere helburua Frontenac gaztelua imitatzea izan zen. 17.000 metro karratuko azalera du eta 98 logelaz osaturik dago. Momentu horietan, Ipar Amerikako etxerik handiena izan zen, aitzitik, mantenimentu kostu altuek sortzailea xahutu zuten, beraz, Torontoko udala etxea berea egin zuen. Izan ere, 1937an museoa bihurtu zen etaHezkuntza garrantzitsua da haientzat. Beraz, Torontoko unibertsitatea ezinbesteko geldialdia da turistentzako. Kandako unibertsitate handiena da eta Kanadako leku guztietatik erakartzen du jendea. Bere instalazioeta 4 ministro graduatu dira, 2 gobernari eta hainbat eta hainbat lider, bai negozioetakoak zein akademikoak. Gainera, Torontoko unibertsitateak Nobel Sari gehien dituen unibertsitatea da Kanada mailan publikoarentzat zabaldu zen.


Astero bezala ingurugiroaren aldeko apustua egiten dugu eta hiri handietan parkeak aurkitzen saiatzen gara. Jakin badakigu Toronto munduko hiririk garbienen artean dagoela, beraz, parke bat topatzea ez da arazo bat azaldu. Hiriko parkerik handiena High park deiturikoa da.

Auzotasun politenen artean, Torontoko Distillery district dago. Bertan, aurkitzen da inon baino hobeto mantendu izan den arkitektura viktoriano industriala. Gainera, National Geographic aldizkariak leku hau bisitatu behar den tokia dela esan zuen eta interes nazional moduan aitortu zuen. Honekin konpara dezakegu: Scarborough eta Etobicoke baina ez daude hain ondo kontserbatuta.


Orain, hiri guztiek bezalaxe, kale luzeak dituzte baina Toronto beste guztietaz desberdintzen da munduko kale luzeena bertan dagoelako. Young street deitzen da eta 1. 896 metroko luzeera dauka. Kale hau guinness recordsen liburuan aurkitzen da, beraz, jende asko erakartzen du.

Hiri kosmopolita guztietan etnia desberdinak aurkitzen dira. Toronton New Yorken ospetsua den bezela, ChinaTown, Litle Italy, Caribean... eta bestelakoak aurkitzen dira. Hauek atzerritarrentzako ezinbesteko gune sozialak dira. Jendez beteriko auzoak dira eta gero eta jende gehiago erakartzen dute.



Gauza gehiago bisitatzeko aukera dugu, beraz, argazki batzuk jartzera goaz, zuei gauzak errazteko eta toki gomendagarrietaz disfrutatzeko. Orain, argazki solteak jarriko ditugu, bestela ez genuke inoiz amaituko. Toki interesgarri franko aurkezten duen hiria da eta. Hortaz, hona hemen argazki gehiago:

Nathan Phillips Square

Dundas Square




Eaton Centre



Downtown

Hockey Hall of Fame
Eskerrik asko
Cesar eta Uxue