jueves, 19 de noviembre de 2009

Buenos Aires; eraikin eta auzoetan barrena

Tango soinua, azentu goxo baten zurrumurrua, pasioa eta abegikortasuna… Sinbolo eta topiko horiek herrialde jakin batekin identifikatzen ditugu, eta konkretuagoak izanez gero, hiri jakin batekin: Buenos Aires, Argentinako hiriburuarekin. Hauxe da gure aste honetako aukera. Beraz, has dezagun bidaia birtual hau!

Lehenbizi jakin beharra daukagun datua kokalekua da. Izan ere, Buenos Aires hego hemisferioan dago, Europa eta mendebaldeko gizartea osatzen duten ia herrialde guztiak ipar hemisferioan kokatzen diren bitartean; hemen negua denean, han uda da, eta alderantziz. Beraz, hiri izugarri hau ezagutzeko garairik hoberena hemengo udazken eta negua dira, hau da, irailetik martxora bitartean. Gabonetako oporrak, adibidez, oso egokiak izan litezke.



Honelako paisaia aurki dezakegu parkeetan otsailan


“Tour” turistikoa hasteko prest gaude, beraz. Lehengo geldiune-lekua alde historikoan egin beharko genuke, barruti honetan aurki baititzakegu hiriko sinbolo izan diren eraikin esanguratsuenak. Alde historiko hau osatzen duten auzo nagusiak Montserrat eta San Telmo dira.


Montserrat auzoko eraikin bat


San Telmo auzoa


Gune honetan dugu Plaza Nagusia, gaur egun “Plaza de Mayo” izenpean ezagutzen duguna; haren inguruan hasi ziren herria eraikitzen. Horretaz gain, diktaduraren garaian (1976-1983) oso leku garrantzitsu bihurtu zen, “desagertzen” zihoazen hiritarren amak bertan elkartzen baitziren protesta isil gisa, pertsonen elkarketa askeak debekaturik baldin bazeuden ere. Koloniako instituzio administratibo nagusien egoitzak bertan ezarri zituzten. Plaza honen ekialdean dago kokatuta Etxe Arrosa, egungo Argentinako botere betearazlearen egoitza dena. Iparraldean, berriz, Katedral Metropolitarra eta Nazio Argentinarraren Bankua ikus ditzakegu. Kolonia garaiko beste eraikin garrantzitsu bat “Cabildo” deiturikoa izan zen; plazaren mendebaldean zegoen, baina gaur egun ez dago hasiera bateko itxura berberarekin, haren egituraren zati bat bota egin baitzuten “Avenida de Mayo” eta Julio A. Roca diagonala zabaltzeko.


"Madres de la Plaza de Mayo" deiturikoen protestak diktadura garaian


Etxe Arrosa


Museo Metropolitarra


Nazio Argentinarraren Bankua


Plazaren hegoaldean, Kongresuaren eraikin zaharra ikus dezakegu, nahiz eta gaur egun Historiaren Nazio Akademia bezala aritu. Azkenik, ipar-ekialdera joz gero, Hiriko Gobernuaren Burutzarekin egingo dugu topo, eta “Avenida de Mayo” aldera joan ahal izango dugu.

“Avenida de Mayo”. Horixe da Buenos Airesen leku, enblematikoenetakoa (enblematikoena ez esatearren). Hiriaren ardatza dela diote, Etxe Arrosa eta Kongresuaren Jauregia elkartzen baititu, botere legegilea eta betearazlea sinbolikoki lotuko balitu bezala. Etorbide luze honetan zehar kultura arkitektura eta historia aldetik garrantzitsuak izan litezkeen hainbat eraikin aurkituko ditugu, hala nola, Kultur-etxea, Barolo Jauregia eta Tortoni Kafea. Bestalde, etorbide honen azpitik Buenos Aireseko metroaren A lerroa dabil. Metro hau 1913an inauguratu zen eta Ibero Amerikako lehena izan zen.


"Avenida de Mayo"


Barolo Jauregia


Tortoni Kafea


Hiri honen aorta arteriaren bukaera aldera gerturatuz goaz, beraz. Bertan, hainbat plaza daude, zenbait monumentu eta eskulturekin dekoratuak daudenak (Rodinen Pentsalariaren kopia bat da bat, esaterako). Plaza hauetatik gertu dago aurretik aipaturiko Kongresuaren Jauregia.

Alde historiko honetan bisitatu gabe utz ezin dezakeguna “Argien Sagarra” da. Bertan daude balio historiko handiko eraikin ugari: San Inazio Eliza, Buenos Aireseko Nazio-Ikastetxea, e.a.

Hasiera batean esan dugu Alde Historikoa bi auzok osatzen dutela. Orain beste auzoa ezagutzera goazenean kontuan hartu beharreko zenbait toki erakutsiko dizkizuegu: SanTelmo auzoaz ari gara hizketan, hain zuzen ere. Auzo honetan dago Dorrego Plaza eta bertan ezartzen dute igandero horren ezagun den Antzinako Objektuen Azoka. Honekin lotuta, plazatik gertu antikuari komertzio ugarirekin topatuko gara; honetaz gain, zenbait eliza eta museo bisitatzea ere posible izango dugu. Inguru honetan dago, baita ere, Lezama Parkea, hainbat monumentu eta eskulturaren kokaleku bihurtu zutena.


Plaza Dorregon egin ohi den azoka


Alde historikoa nahikoa bisitatu dugu jada. Hiriko beste hainbat lekutarantz abiatuko gara orain. Gauzak errazago egiteko, auzoz auzo mugituko gara. “Recoleta” aldera goaz oraingo honetan. Izan ere, leku turistiko ugari daude bertan, eta haietako askok balio handia daukate, gainera, kulturaren ikuspegitik. Hauexek dira balio horien jabe diren hainbat: Arte Ederren Museoa, Nazio Liburutegia, Recoleta Kulturgunea, Buenos Aireseko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatea, Palais de Grace, La Biela Taberna eta Recoletako Hilerria, Argentinako zenbait pertsonaia garrantzitsuren gorpuak dauden lekua.

Retiro auzoa ere esanguratsua da. Izen berbera duen geltokiaren ostatu da, baita hiriko beste monumentu enblematiko batzuena ere, hala nola, Malvinetako Gerran Hildakoen monumentuarena edota Kavanagh Eraikinarena.


Arte Ederren Museoa


Kavanagh eraikina


Palermo auzoa herrialdeko garrantzitsuenetako bat da, eta hara joanez gero, Palermoko Basoak, Buenos Aireseko Zooa eta Arte Latinoamerikarraren Museoa bisitatu ahal izango ditugu. Auzo hau alde batera utzita, Puerto Madero bisitatzea ere ezinbestekoa da, bertan ikusi ahal izango baititugu Etorkinen Hotela izandakoa eta Emakumearen Zubia, besteak beste.

Kultura aldetik ere Corrientes Etorbideak garrantzi handia dauka. Hauxe da antzerki nagusien lekua, baita beste hainbat leku interesgarrirena ere (La Plaza pasealekua, Luna Park Estadioa…). Etorbide honetan barrena paseatuz gero, hiriko beste enblema batekin egingo dugu topo: Obeliskoarekin, hain zuzen ere.


Obeliskoa

Geure “tourra” amaituz doa, baina honi amaiera eman aurretik, La Boca auzo koloretsura joan beharko dugu, etorkinentzat leku esanguratsua den hori. Turismoaren aldetik ere bisitatuenetako bat dugu, beste auzo batzuek duten azpiegitura eta segurtasuna ez baditu ere. Baina bertan daude “Caminito” pasealekua eta “Boca Juniors” futbol taldearen “La Bombonera” estadioa, esaterako, eta ezinbestekoa da hauek ezagutzea Buenos Airesen egonez gero.


"Bombonera", Boca Juniors taldearen estadioa


Bisita kultural honen ondoren nekatuta egon gintezke, baina askok beti daukagu lekua erlaxatu, erosketak egin eta ongi pasatzera irteteko. Erosketei dagokienez, San Telmoko Azoka eta Palermo Soho dira ezinbesteko lekuak. Gauean ateratzearen aldekoak bagara, aldiz, honako aukera hauek ditugu:

  • Diskotekak: dantza eta dantza egin nahi izanez gero egokienak. Esanguratsuenak Pacha, Caix eta Museum dira.
Pacha
  • Tabernak: inguru lasaiago baten zaleak bagara, hauxe da geure aukera. Hauetan musika entzuteko aukera izango dugu, baina eserita eta lasai.lasai zerbait hartzen dugun bitartean. Ikusgarrienetako bat Niceto Club da inongo dudarik gabe. Inguru Funtzio ugari dituen gune bat da, girotze newyorktarra duen lokal honetan afaldu, jazza entzun, zerbait edan eta dantza egin baitaiteke.

Aukera gastronomiari buruzko datuak ematen ere has gaitezke, baina gaurko honetan asko luzatu da sarrera eta bertako kultura eta biztanleei zuzendutako sarrerarako utziko dugu zati hau.

Hurrenarte!

Cesar eta Uxue

domingo, 15 de noviembre de 2009

Berlin: multikulturaltasunaren isla

Berlin hiri oso handia da, horretaz gain, hiri oso eragingarria da Europa eta Mundu mailan. Bere indarrak gune eta fronte asko gainditzen ditu eta gaur egun Berlin, Paris eta Londresekin bat Europako hiririk importanteenetarikoa bihurtu da. Bai biztanleriaren gaitasunengatik, bai beraien kulturagatik eta baita beraien azkartasunagatik ere.

Berlin hiria 3.400.000 biztanlek osatzen dute. Horietatik askok inmigranteak dira, II.mundu gerraren ostean talde askok bertara eginagatik. Beraz, gune migratoria ere bada Berlin.




Migrazioak Berinen paper handia jokatu du urte askoren buruan. Betidanik eta Hitlerrekin ere bai, migrazioak biztanleriaren foku bihurtu da. Berlineren kasua izugarria da, biztanleriaren %10 inmigrantea da. Horietatik askok, langile legez heldu ziren hirira. Migrazio mugimendu honetako talderik garrantzitsuena Turkoak dira. Hauek Berlin hiriaren historian ere parte hartu dute, judutarren eta alemanen arteko liskarrak zirela eta. Alabaina, Euroaren aldetik, italiarrak, polakoak, errusiarrak, yugoslabiarrak aurkitzen ditugu, bestalde: asiarrak eta afrikarrak daude.



Erlijioak ez du garrantzi handirik suposatzen Berlinen. Hiri eta estatu laiko bezala aurkezten baita. Biztanleriaren %59k aitortzen du ez duela inolako erlijiorekin bat egiten. Bestalde, %41a talde txiki desberdinetan sailka genezake. Multikulturaltasunaren eraginez, erlijioak indarra hartu du estatu laiko batean. Biztanleriaren %23 protestantea da. Modu berean, katolikoak biztanleriaren %9a osatzen du eta beste talde kristau batzuk %3 bihurtu dira. Halaber, badaude beste zenbait erlijio indar gutxiagorekin, esate baterako: islamiarra, biztanleriaren %6a dena.



Berlinen gainera, bizi maila altua dute. Hori dela eta, soldatek ere bider bi egiten dute Euskal Herriko soldatekin konparatuz. Hala ere, nahiz eta, soldata altuak izan Berlin hiria oso merkea da askoren ustez. Hainbat tasa desberdin erreparatuz, ohartzen gara bizi itxaropena altua dela ere. Gizonezkoetan %73.2koa da eta emakumezkoetan, aldiz, %79.2koa. Beraz, EHn bezala, emakumezkoen bizi itxaropena altuagoa da.



Izan ere, oso bizitza sozial aktiboa dute Berlinen. Hirian oso zabala da eskaintza eta antzerki, jatetxe, klub eta tabernetara joatea erraza da haientzat. Horregatik, aspertzeko aukerarik ez dute.

Ohiturak eta tradizioak anitzak dira Berlinen. Alde batetik, hormaren erokerta eta gero berlindarrak garatzeko prozesu batean sartzeko nahian zeuden eta horren ondorioz, mundu moderno eta kapitalista batean erori dira. Guztiek, helduek zein gazteak, euskaldunek baino aurreratuago bizi dira, beraien egunerkotasuna mundu teknologiko, kapitalista eta independientean diharduelako, alegia. Tradizioen artean esate baterako: Aste Santua, Amaren Eguna, Gurutzearen Eguna... besteak beste daude. Gabonei ere garrantzi handia ematen diote.





Alemanian eta Berlinen ohiturak antzekoak dira. Izan ere, asko daude eta bizitzako alor guztiei buruzkoak aurkitzeko aukera ditugu, hala nola: janaria, festak, gizartea... besteak beste.

  • Janariari dagokionez, gozaltzeko orduan, janari oso koipetsuak jaten dituzte. Era ingelesan jaten baitute. Adibide gisa: saltxitxak, gazta, eztia, hestebetea edo luzkartxoak.. eta abar. Janarien artean garrantzitsuena da. Otordu guztiak ere, antzekoak izaten dira, afaria izan ezik. Afaria eskasa izaten da 19:00 aldera afaltzen dute. Izan ere, "Fast food" deiturikoa oso ospetsua da berlindarren artean.



  • Festei dagokionez, ordea, ugariak dira Berlinen, jaialdi asko daude eta. Berlineko biztanleei asko gustatzen zaie gabeko espektakuloak, hori dela eta, ospetsuena, Deutsche Oper Berlin da. Alemanian aldiz, Municheko antzerki nazionala eta Hamburgische. Ihauteriek ere ohiartzun handia dituzte Berlinen eta Alemanian. Festen helburua ez da zoramen punturaino heltzea, hitz egitearekin nahikoa da berlindarrentzat.

  • Bestalde, garbitasunarekin ere oso kontuz ibiltzen dira. Esate baterako: iroletan gizonen kasuetan jesartzeko agindua ematen dute komuna ez zikintzeko, horrelako argazkiaz jarriz.


  • Agurtzeko erak erabat desberdinak dira gurearekin konparatuz. Berlinen eskua emotearekin nahikoa da. Mosu bat ematea gehiegi da. Modu berean, hizketa bat gauzatzen dugunean, ez da beharrezkoa ezta gomendagarria ere, larregi hurbiltzea. Beraien iritziz, ez da gogokoa.

  • Alemaniarrentzat oso garrantzitsua da, musikaren bolumena baxu edukitzea. Ezinbesteako da ez molestatzeko. Beste kasu batzuk aipatzeagatik: Pertsona batekin geratuz gero, 15 minutu baino gehiago ez atzeratzea.

  • Telefonoa hartzean dei bat izanez gero, izena erabili beharrean, abizena erabiltzea. Kaixo batekin erantzutea edukazio falta bezala ulertzen da.

  • Azkenik, ez dira onartzen inola ere ez, arrazismoaren aurkako txisteak. Nazismoaren garaian izandako gatazkak direla eta.

Berlinen etxebizitzak Euskal Herrian baino merkeagoak aurki genitzake, baina hala ere, berlindarrek alokairuan bizi dira. Betidanik, haien aburuz, era hobeagoa izan da. Eurek esaten dute bizimodu hori modernitatearen seinale dela. Gauzak horrela, eta beraien bizi mailarekin, etxebizitzen alokairuak oso merkeak dira. Hilebete batean, 200 €ko alokairuak aurkituz, Alemaniako hiribuan.


Berlinen hizkuntza ofiziala alemaniarra da, baina ingelesa ere erabat zabaldu da. Baita, frantzesa, islamiera eta italiarra ere. Mugimendu hau eman da inmigrazioa dela eragile.

Alemaniarren eta berlindarren izaera serioa da. Betidanik, berlindarra burugogorren pertsonalitatearekin erlazionatu dugu. Alabaina, humoregabeko pertsona direla esaten da. Beraien ezaugarri bat, garagardoarekiko amorea da. Zeharo maitatzen dute edari hura eta genio txarra ere ezaugarri horien arte jar genezake. Puntualitatea beste puntu bat da. Beraien aburuz, dena dakite. Aldi berean, jende askok esaten du oso langileak direla.

Horretaz gain, alemaniarrak ere beraien burua kritikan jartzen dute. Beraien iritziz, oso hotzak dira eta izaera negatiboa bat dutela aitortzen dute. Beraien alde eginez, esan zuten zuhurtasun handiko gizartea dela orobat eta adimen handia dutela.

Psikologo askoren ustez, jarrera hori hizkuntzaren eraginez ematen da, ahozkatzeko duten eragatik hain zuzen ere.




Beste bat arte!

Uxue eta Cesar

jueves, 12 de noviembre de 2009

Berlingo Hormatik haratago

Azaroak 9an, jada denok dakigun bezala, Berlingo Hormaren erorketaren 20. urteurrena ospatu zen mundu osoan zehar eta, batez ere, hirian bertan. Berlinen arestiko historiaren gertakaririk esanguratsuena dugu hau, baita sortu zenetik gaur egunerainoko garrantzitsuenetakoa ere. Baina ez da hau hiriak bizi izan duen gertakari bakarra. Oso bide luzea ibili izan da honaino iristeko.

Berlinen historia, beraz, Alemaniarena bera ere badela esan dezakegu (Alemania, gaur egun ezagutzen dugun mugekin, noski). 1200. urtearen inguruan Berlin eta Cölln izeneko herriak sortu ziren eta berauek elkartu egin ziren mende bat beranduago, 1307an, hain zuzen ere. Hala elkarturik, 7000 biztanleko hiri bakarra osatu zuten, zeina
Berlin izenarekin mantendu zen.





Hala ere, 1415 arte ez zuen garrantzia handiegirik izan. Urte hartan, baina, historikoki ezagun bihurtzeko gertakari baten oinarri izan zen, Bradenburgo Estatuko hiriburu aukeratu baitzuten; estatu hau, garai hartan Inperio Erromatar-Germanikoa sortzen zuten estatu askotako bat zen.

Urte eta mende batzuen ostean, lurralde haiek Prusiar Inperioaren barnean kokatu ziren. 1759an, Ekialdeko Prusia errusiarren esku zegoen, Zazpi Urtetako Gerra zela eta; beraz, Berlin ere haien boterepean ageri zen. Baina 1762an, Errusiako enperatriza hil ostean, Pedro III.ak (bere oinordekoak) bake ituna sinatu zuen Prusiako enperadorearekin eta, beraz, gerra amaitu egin zen.

Hori ez zen izan,ordea, ur haietan gertaturiko gerra bakarra. Lehenik, Prusiak Austria garaitu zuen Zazpi Astetako Gerran (1866) eta, ondoren, Frantziako II. Inperioko gudarosteari ere irabazi zion, Gerra Franko-Prusiarrean, hain zuzen ere. Ekintza guzti hauek jazo eta gero, Prusiak Alemania osoaren bategitea lortu zuen 1871an eta, horren ondorioz, Berlin Alemaniar Inperioko hiriburu bihurtu zen, aurretik esan bezala, Bradenburgo Prusiar Inperioaren zati zelako.

Bradenburgoko Atea - 1871


Handik aurrera, aldaketa demografiko izugarria izan zuen Berlinen, eta biztanle kopurua izugarri hazi zen: hasiera batean, 1871an, 824.484 biztanle bizi ziren bertan; 1900an, berriz, 1.888.313 izatera pasa ziren eta 1925erako jada 4.024.165 pertsonei ematen zien ostatu. Hori zela eta, erreferente bihurtu zen kultura eta arkitekturari dagokienez eta mundu mailan, finantza-gune izatera ere pasa zen.

1903ko irudi bat

Gertakari horien ostean, kronologikoki hurrengo aro esanguratsuena nazien kontrolpean bizi izandakoa izan zen, inolako dudarik gabe. Aro beltz eta ilun hartan zehar ere hiriburu izaten jarraitu zuen eta 1939an puntu demografiko gorenena lortu zuen, 4.338.756 biztanledun hiria bihurtu baitzen. Führer-ak (Adolf Hitlerrek) hirigintza-lan handiak planifikatu zituen eta lan haiek Albert Speer-en esku utzi zituen; horretaz gain, izena ere aldatu egin nahi izan zion eta Germania bezala izendatu. Hala ere, ekintza hauek ez ziren aurrera eraman, II. Mundu Gerra piztu baitzen: bertan, hiriaren zati handiena txikituta geratu zen Royal Air Force (Ingalaterrako Aire Armada) eta USAAFak (EE.BBetakoak) egindako bonbardaketetan eta, hori gutxi balitz, Berlingo Erasoa gertatu zen bertan ejertzito sobietarraren aurka. Guzti honen ondorioz, noski, milaka eta milaka zibil hil ziren.


Hitler Berlinen


Mitin izugarri handi bat






Gerraren ondorio izandako suntsiketa

Nazien Erregimena garaitu izan zenean, baina, Berlin lau zatitan banatu zuten aliatuek, eta zati hauetako bakoitzaren administrazioa aliatu bakoitzaren esku gertatu zen; Sobietar Batasuna, Frantzia, Britainia Handia eta EE.BBak ziren sektore haietako bakoitzaren arduradunak.

1948an, II. Mundu Gerraren ondorioak oraindik bertan ziharduten bitartean, Mendebaleko Berlin osatzen zuten hiru sektoreek (Britainia Handia, EE.BBak eta Frantziako sektoreek, hain zuzen ere) Alemaniako Errepublika Federala (AEF) izeneko herrialdearen barnean bat egin zuten. Sobietar Batasunak estrategikoki erantzun zion mugimendu horri eta, hala, Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) eratu zuen urte bat beranduago. Gainera, Ekialdeko Berlin herrialde berri horretako hiriburu izendatu zuen. Hala ere, blokeo honek ez zuen arrakastarik eduki, airezko zubi bat mantendu baitzen Alemaniako Errepublika Federaletik hara.




Eta 1961, aste honetan ospatzen aritutakoaren jatorria eratzen hasi zen; izan ere, AEDk horma bat eraiki zuen (Berlingo Horma) hiriaren bi zatiak banandu eta Mendebaldeko Berlin AEDtik isolatuta gelditzeko. Sobietarrek ez zuten ekialdeko alemaniarrek mendebaldera emigra zezaten nahi. Hormak 144km-tako luzera zuen eta Gerra Hotzeko sinbolo ezagunenetako bat izan zen, Alemania zatituta egon zela seinale. Hala ere, biztanleak ez ziren isilik gelditu eta asko Horma zeharkatzen saiatu ziren; baina alferrik izan zen haietako gehienentzat, asko hil egin baitziren AEDko mugako guardien zaintza gainditu nahian.

Baina ekialdeko biztanleak ez ziren hiria utzi nahi zuten bakarrak, Mendebaldeko Berlingo biztanle ugarik ere alde egin baitzuten. Arrazoiak segurtasunik gabe bizi zirela sentitzea eta ekonomia arazoak izan ziren: hiria isolaturik ageri zen sobietarren kontrolpean ageri zen lurralde batean eta nahiz eta diru-laguntza ugari jaso, ez zeuzkaten herrialdeko gainerako lekuetan zituen aukera berdinak. Hori dela eta, hiriko biztanle kopurua jaitsi egin zen.


Hormaren nondik norakoa


Horma eraikitzearen prozesua gogorra izan zen

Egoera jasangaitz horretan bizi zirenen zorionerako, hark ez zuen betirako iraun izan eta Berlingo Horma 1989ko azaroaren 9an erori zen, AEDko gobernuak hiriko bi guneetako pertsonak askatasun osoz zirkulatzea onartu zuenean. Hala ere, nik gehiago esango nuke: Horma erori baino gehiago, biztanleek hautsi zuten, ekintza askatasun-sinbolo argi bat bihurtu nahirik.

Urte bat beranduago, gainera, AED desagertu egin zen entitate bezala eta lurraldea AEF barruan anexionatu zen. Azken honek bere hiriburua lekuz aldatu zuen 1990an eta Bonn izatetik Berlin izatera pasa zen beste behin ere. Hala, desagertutako errepublikako biztanleek Europar batasunean sartzeko aukera izan zuten bategite berri honen ondorioz.




Horma hainbat puntutan zehar erori zen

Gaur egun, Berlin obra ugaritan murgilduta ageri da eta bertako paisaia garabiz josirik dago. Eraikin eta leku asko berritu egin dituzte eta haietako batzuk aspaldi zeukaten ospe eta dirdira berreskuratzen ari dira, Potsdamer Platz eta Reichstag-a, kasu. Lan hauek munduko arkitekto hoberenen esku utzi dituzte eta hauek, horretaz gain, erakin berriak ere egiten dituzte. Guzti honekin, Berlinek itxura moderno, kosmopolita eta eta irekia edukitzea lortu du, aspaldiko zantzu isolatu batzuk oraindik bertan baldin badaude ere (gaur egungo naziak, kasu).

Potsdamer Platz


Reichstag

Hauxe da, beraz, aste honetan guztiz entzutetsua bihurtu den hiriaren historia. Badirudi, jasandako guztia jasanda ere, Berlinek oztopo guztiak gainditzen dituela, eta beti ere bertan ageri dela. Horixe da denok hartu beharko genukeen adibide garbiena.

Beste bat arte!


Cesar eta Uxue

martes, 10 de noviembre de 2009

Berlin: kultura, arkitektura, monumentuak, ezagutza...

Kontinente guztietako herrialde batzuetan bisita birtuala egin ondoren, Europara bueltatzea tokatzen zaigu. Oraingo honetan, kontinente zaharrean egingo dugu geldialdia Alemaniako hiriburuaz gozatzeko. Berlin dugu aztergai aste honetan, bai bere historia zabalagatik, bai bere kulturagatik, bai bere biztanleegatik eta batez ere, Berlineko hormaren erorketaren 20.urteurrena delako.


Berlineko bista panoramikoa

Berlin, beraz, Europako mendebaldean kokatzen da eta 3,4 milioi biztanlek osatzen dute. Populazio mailan 5. lekua okupatzen du Europari dagokionez. Klima kontinentala dauka (uda beroekin eta negu hotzekin) Horregatik, kontutan izan behar dugu, hiria bisitatzeko momenturik aproposena turisten iritziz, maiatza eta urriaren artean izango litzatekela. Gainera, urteko bataz besteko tenperatura 11º C-koa da. Hala ere, urte guztian zehar turista anitz erakartzen dituen hiria dela aitortu beharra daukagu.

Berlinen gaude jada, beraz, gauza asko ikusteko eta ezagutzeko aukera dugu. Berlineko ezaugarri garrantzitsu eta deigarrien bat kultura eta hirian gertaturiko historia da. Gauzak horrela, gida praktiko bat erabiltzea ezinbestekoa iruditu zaigu.

Gaur egun albiste delako eta historian informazio asko zabaldu duelako, berlineko gune garrantzitsuenetariko bat bere horma bihurtu da. Mendebaldeko eta ekialdeko aldeak banatzeko erabili zuten, hala ere, gaur hiri bakar bat denez ohiartzun handia dauka. Orain dela, 20 urte erorketa gertatu zenetik baina egun ere, gaurkotasun handia dauka hedabideetan.


Berlineko horma

Berlineko hormak 18 ate zituen eta horietako batean, gaur egun, Parisko plaza deitzen den tokian, Brandenburgoko atea eraiki zuten. Gauzak horrela, Berlineko zentrua bihurtu da eta jendea elkartzeko gune ezinbestekoa da. Ate honen historia anitza da eta arkitektura ezin hobea da kritikalarien ustez. Bidai asko antolatzen dira ate honen inguruan.


Brandenburgoko atea

Nahiz eta, erakutsitako taki hauek liluragarriak iruditu Berlin monumento historiko, eskultura eta ezagupenez beterik dagoen hiria da. Horregatik, leku asko bisitatzeko prest gaude:

Parlamentuan gertakariak anitzak dira. Hitlerrek diktaduran zegoen garaian erretzeko agindua eman zuen. beraz, barruko eraikin guztia kiskalita gertatu zen eta kupulako zati handi bat ere. 1933. urtean gertatu zen. Ondoren, Berlineko beste toki batera joateko agindua eman eta kupula kristalez osatu zen.


Parlamentua: Reichstag

Leku asko daude ikusteko, horien artean Memorial eleiza daukagu. II. mundu gerraren ostean eleiza ia deseginda geratu zen, beraz, berriz ez konpotzea erabaki zen, baina urteak aurrera egin ahala, eta iritzi askoren kontra joanez, gutxinaka-gutxinaka konpontzen joan da. Eleiza oso arkitektonikoa da eta historikoki baliogarria erabat.



Museoak ere asko dira Berlinen. Laburbilduz, esan beharra daukagu, Alemaniako hiriburan Pergamoneko museoa dela garrantzitsuena. Baina, hala ere, badaudela zenbait gehiago hirian interesa dutenak: esate baterako: Juduen museoa, Egiptiar museoa, besteak beste.


Judutar museoa

Bode museoa

Museoetaz gain, ingurune naturalei ere importantzi handia jartzen diote. Berlinen aurkitzeko diren parkeak, Londreseko Hyde Parkekin edo New Yorkeko Central Parkekin konpara dezakegu. Hori esanda, argi ikusten da Tiergarten parkearen neurriak. Era berean, jardin botaniko bat ere badago, liburutegi ospetsu batekin bere baitan.


Tiergarten parkea

Horretaz gain, Berlin gune artistiko ere bihurtu zen orain dela urte batzuk. Zinemaldi ospetsuak izateaz gain, badaude hedabide garrantzitsuak ere. Horien artean, hiriko dorrerik altuena. 368 metroko altuera du eta hiriko alde ekialdean aurkitzen da. Halaber, Telecomek du jabegoa egun eta dorrearen goikaldean, museo batekin egiten dugu topo.


Fernsehturm dorrea


Aurrean aipatu dudan bezalaxe, zinemaldi ospetsuak ospatzen dira, esate baterako: Berlinale zinemaldia. Urtero izaten da ostaileko hilean. Irabazleak, urrezko eta zillarrezko hartza eramaten dte berera. Modu berean, eta ohiartzun berdinarekin, Love Parade musikaldia eta Berlineko literatura jaialdia ematen dira.

Berlinale zinemaldia

Badaude era askotako garraioak Berlinera iristeko, metroa, tranvia, trenak, autobusak, taxiak zein autoak.

"Estacion Central"

Azkenik, eta laburbilduz gauza gehiago esan daitezke Berlin hiriari buruz, baina horrela jarraituko banuke inoiz ez nuke amaituko. Beraz, nire gomendioa Berlinera joatea eta zuen kabuz hiri hain interesgarria ikustea da. Hemen zenbait adibide gehiago:




Berlineko Zentrua


Estadio Olimpikoa

Garaipenaren zutabea

Uxue eta Cesar

Hurrenerarte!