sábado, 28 de noviembre de 2009

Tokio

Aste honetan ozeano Barera joko dugu. Bertan, teknologia ultramodernoak aurkezten dira une oro eta zentro-gunean aberts maila oso altua dagoen hirira joango gara. Niponako kapitala da. Beraz, Tokiori buruz hitz egiten ari gara. Tokio Japoniako hiriburu ofiziala da eta 23 auzoz osatuta dago. Ultramodernitatea, bai eraikinetan, bai teknologietan, bai, gastronomian, baita jazkeran ere ohiko gauzak dira Tokion, hortaz, Japoniako hiriburu honi bidaia birtuala egitera abiatuko gara.

Lehenik eta behin, kokalekuari buruz hitz egingo dugu: Japoniako irlaren erdigunean kokatzen da eta bertako klima hezea dela esango genuke. Tokion hezetasun maila %63koa da eta euria presente dago ia egunero (bi egunetik baten euria egiten du). Tenperatura neguan 4ºC-koa da eta udako bataz-bestekoa 24ºC-koa, ordea. Beraz, hiri izugarri hau ezagutzeko aterkina eramatea ezinbestekoa omen da.



Bisita hasteko dago. Hori dela eta, Tokiora joan nahi izanez gero, gomendagarria da hegazkinen prezioak bilatzen hastea joateko eguna baino askoz arinago, kostu horiek oso altuak baitira. Esate baterako, eDreams konpainiagaz prezioak merkeak dira, adibidez: 700 eurogatik. Bidaia Air Francen-ekin egitea gomendagarria da Parisen eskala bat eginez.

Beraz, hegazkina hartu ostean eta Tokiora iritsi ostean, bisita birtuala hasita dago jada. Tokion kultura, aisialdia, arkitektura, ezagupenak, artea besteak beste oso garrantzitsuak dira. Horregatik, hiriburu honek hainbeste bisitaleku dauzka, historian zehar mantendu eta egindako gauzengatik.

"Tour" turistikoarekin hasteko garrantzitsua da hiriburuko erdigune komertzial, merkatal eta administratibora joatea. Hau da, Shinjuku ( 新宿 ). Gune honetan, etxeorratzak, luxusko hotelak, jatetxeak, zinemak edota gehien erabili ohi den tren geltokia (3 milioi bidaiari egunero) dago.

Bisitekin jarraituz, oraingoan, Shibuyan egingo dugu geldialdia. Tokioko auzo bat da eta eta poblazioari dagokionez, 208.371koa da. Dentsitatea auzo honetan izugarria da; 13540 pertsona km karratuko. Tokion oso ospetsua den auzoa da. Gazte askok bertan gelditzen dira zentru komertzialetaz gosatzeko zein jendea pasatzen ikusteko (auzokideen ustez, erakargarria da eta). Bestalde, manga aldizkariek ere, aipu asko egiten dituzte gune historiko honi buruz.
Parkeek ere garrantzi handia dute Tokion. Gune sozial importanteak bihurtu dira urte askoren buruan. Tokio hiriburuko parke nagusiena da Yoyogi parkea eta ohikoa da jendeari dantzatzen eta espektakuluak egiten ikustea., familiak bertan batzea edota musika taldeak aurkitzea ere.



Bestalde, Ginza dago. Tokioko auzo bat da eta hegoaldeko aldean kokatuta dago. Ospetsua da enpresa asko, boutique eta jatetxe asko bertan kokaturik daudelako, alegia. XX.mendean, Ginzan mendebaldeko eraginak nabarmendu ziren enpresa korporatibo desberdinetan. Gaur egun, enpresa garrantzitsuen artean, Sony Corporation dugu.


Auzo gehiagotan erreparatuz, Asakusarekin egiten dugu topo. Honetan kultura gehiago paira daiteke. Ez, ordea, teknologiaren isla hutsa diren auzoetan. Asakusan ohiturak bizirik diraute oraindik ere eta egiten diren bisita kopuruak izugarriak dira. Tenplu budistaren antzekoa aurkitzen dugu bertan eta hainbat jaialdi egiten dira, jende asko erakarriz.

Bisitak era askotakoal dira Tokion. Batzuek dibertsioa bilatzen dute, beste batzuek aldiz, seriotasuna. Odaiba esate baterako, erosketak egiteko irla da. Dibertsioa bilatuz gero, bertara joatea derrigorrezkoa da haien ustez. Odaiba irla artifiziala da eta Tokioko bahian aurkitzenda. Minato-Ku auzoaren parte adimistratiboa da.



Rinbow bridgeri, ortzadarraren zubia deitzen diote. Zubi ezeki bat da eta Tokioko iparraldeko bahian kokatzen da. Shibaura portuaeta Odabiako irla artifiziala lotzen du. 1993an zabaldu zen eta bere luzera 570 metrokoa da. Gainetik, trenak, autobusak edota autoak igarotzen dira egunero errepide horietatik. 2 mailako zubia da.


Akihabara ezibesteko bisita da. Leku ezagunetarikoa da Tokion, batez ere, "Electric Town" bertan dagoelako. Tokion jakin badakigu, teknologia etorkizuna dela eta denek hainbat produktu ultrmoderno bat dutela. Hori dela eta, da hain ezaguna gune hau. Dela eltronikako gauzak saltzen direlako.

Kokyo ere arkitekturaren aldetik izugarria da. Japoniako Jauregi Inperiala da eta bertan Japoniako enperadoreak dauka etxebizitza. Chiyoda barrutian dago. II. mundu gerran guztiz apurtuta geratu zen eta 1968an barriro eraiki zuten. Ikusleenganako eskaintza dago, hots, bisita dezakegu, baina ikusteko aukera hori hurria da. Urtean 2 aldiz soilik, enperadorearen urtebetzean eta urte berriaren egunetan.


Ueno parkea bere aldetik, oso zabala da eta Taito-Ku auzoan kokatzen da. Bertan, Tokioko museo Nazionala, Tokioko Zientzietako Museo Nazionala eta Mendebaldeko Arte Nazionalaren museoa. Hauek aparte, beste hainbat gauza ere aurkitzen dira: Toshogu kapera, Ueno zoologikoa besteak beste. Honen eraginez, Tokioko gune turistiko popularra bihurtu da atzerritik etorritako turistentzako. Ueno parkea eskekoentzako bizitzeko lekua ere bada.


Tokioko museo nazionala


Mendebaldeko Arte museoa

Menebaldeko Arte Nazionalaren museoaren atea

Tokioko Zientzia Nazioanalaren Museoko lan bat


Tokioko Dorrea ere gune turistiko izugarria da eta gure ustez interesgarria. Bere diseinua Pariseko Dorre Eifelean oinarrituta dago eta antzekotasuna urrunetik nabaritzen da. Gorriz eta zuriz margoztuta dago eta 1958ko urriaren 14an eraiki zen. Dorrearen altueram 332,6 metrokoa da Dorre Eifela baino 6,8 metro gehiago. Bere pisua 4000 toneladatakoa da eta bere eginkizuna antena baten modukoa da.


Tokiko Gobernu metropilitarraren eraikina da hurrengoa. Tocho modura ezaguna dena. Tokioko erdigunea errepresentatzen du eta hortik hiriburuaren 23 auzoak bigilatzen ditu. Horretaz gain, barrutiak eta hiriak ere. Tokioko City Hall-ean aurki dezakegu eta Tokio hiriko bigarren eraikin altuena da, Tokioko Dorrearen ostean. Goikaldean bi pisu daude publikoari eskainita hiri panoramika batean ikusteko. Mundutik ordea, 104. postuan dago, altuenen artean. Halaber, Kenzo Tange arkitektoak diseinatu zuen. "Zergen Dorrea" izenarekin ezagutzen da Tokion.


Bisita birtual hau egin ostean, hainbat gauza geratzen dira ikusteke. Hala ere, Tokioko gune asko ikusi ditugu. Laburbilduz, argazki gehiago ipiniko ditugu baina informaziorik gabe.




Beste bat arte!

Cesar eta Uxue

miércoles, 25 de noviembre de 2009

Hego Amerikako Pariseko biztanleak

Argentinak 36 milioi biztanle baino gehiago ditu eta kopuru horren ia erdia hiriburu federala den Buenos Airesen eta izen bereko probintzian bizi da. Beraz, zer esan handia dute hiriburuko biztanleek herrialdeko kulturan, eta bertako ohitura diren hainbat egoera eta jarrera herrialde osora orokortu dira gaur egun. Baina iritzi eta ohitura horiekin hasi aurretik, hona hemen hainbat datu, pertsona hauek hobeki ezagutzeko:

Argentinarren %95a arraza kaukasiarduna da, italiar eta espainiarren ondorengoak baitira batik bat. Hala, Europako etorkinera etorrera masiboa gertatu zenean, mestizo-egoera (zuri eta indioen arteko gurutzea) gutxitzen joan zen eta gaur egun Argentinako biztanleriaren %4,5 baino ez dira. Erabateko indigena direnen ehunekoa, berriz, %0,5ekoa da; ehuneko honen barruan ageri dira maputxeak, kollak, tobak, matakoak eta txiriguanoak.





Hizkuntzari dagokionez, jakin badakigu herrialde osoko hizkuntza ofiziala gaztelera dela. Baina agian ez genekien datua Buenos Airesen “Lunfardo” jergaren itxura hartzen duela da. Erlijio ofiziala, berriz, Katoliko, Apostoliko Erromatarra da, baina sinesmen-askatasun osoa dago, eta erlijio ofizialaz gain, erlijio protestantea, judutarra, islamiarra, greziar ortodoxoa, errusiar ortodoxoa eta beste hainbat ere ageri dira eguneroko bizitzan.

Eta datu orokor hauek eman ondoren, Buenos Aireseko biztanleei buruz esaten denari ekingo diogu. Bi iritzi kontrajarri daude arlo honetan, eta haietako bakoitzak ezaugarri ezberdinak ezartzen dizkie “porteñoei”, halaxe deitzen baitzaie hiriburuko biztanleei.



Batzuen ustetan, pertsona burutsu eta umore onekoak dira, baita bereziki adeitsu eta gizalegetsuak ere. Gainera, egoera eta elkarrizketaren arabera, era batera edo bestera jarduten badakite: alaiak eta festazaleak edota serio eta gai bati jarraikiak izan daitezke, beraien ezagutzaren ekarpena egiteaz gain, beste ikuspuntu eta kultura batzuk onartzeko gai ere badira. Azkenik, talentu eta tentu handia duten pertsonak omen dira, eta intuizio erabiliz ba omen dakite noiz gonbidatu edota noiz onartu gonbidapen bat.

Beste batzuek aldiz, iritzi hau bertan behera suntsitzen dute kontrako argudioekin. Orokorrean argentinarrek kontinente osoko biztanle esnobenak izatearen fama omen dute, txiletarrek, brasildarrek, boliviarrek eta kolonbiarrek eurekiko iritzi adikorragoa badute ere. Korronte honen arabera, eurek “indiarrengandik” desberdinak direla uste dute, argentinar gehientsuenek arbaso mestizoak badituzte ere. Gainera, porteñoei buruz hizketan hasten direnean ere ez dituzte oso gauza atseginak esaten: tasa per capita altuena omen dute psikiatrei eginiko kontsultei dagokienez, eta nagusitasun konplexu bat ere ezkutatzen omen dute Argentina munduko gainontzekoen gainetik eta Europaren mailan berberean dagoela diotenean. Gainera, eta hau kontrajarria dagoela badirudi ere, askok EE.BB aurkako sentimendua daukate.


Festazaleak omen dira, baina...


...psikiatraren kontsultarantz gehiegi jotzen omen dute


Baina hauek kanpotik emandako iritziak izanik ere, Buenos Aireseko biztanleek beraiek ere badute euren iritzi propioa, haiei eginiko inkestetan isla daitekeen bezala. Centro de Estudios Observatorio Porteñok hiriburuko 500 biztanleri eginiko azterketan oinarrituta daude datu guztiak, lehena izan ezik; hori tokiko “Perfil” egunkariak kaleratutako inkestari dagokio. Hauexek dira jasotako erantzunak:

  • Biztanleen %63k bere burua Latindar Amerikako gainontzeko biztanleena baino kultuagotzat dauka eta zinema hobesten dute kultur ekintza guztien gainetik.
  • Inkesta eginiko %70ak “kultura maila handia duen pertsona” dela uste du
  • Biztanleen %58 zinemara joaten omen da eta ekintza horri jarraiki, berriz, musika kontzertuak (%20) eta antzerkia (%13,6) izango genituzke.
Zinema jaialdia

  • Musikarekiko egundoko hobespena daukate; %23k musika instrumenturen bat jotzen omen du denbora-pasa bezala eta %21a dantza egitera joaten omen da aldiro.
  • Inkesta honen egileek porteñoek kulturari dagokionez autoestimu maila altua dutela ondorioztatu zuten, baina Hiriko Gobernuak ezarritako gune kulturaletara haien %22a joaten dela soilik erreparatu zuten (jarraikortasun batekin, behintzat).

Kulturguneetako bat

  • %40 ez da gune horietara inoiz joan, %38k ez du inoiz Buenos Aireseko museo batetara joateko aukerarik izan eta %73k ez daki zein den kultura-tailerren edukia.
  • Inkesta eginiko %43k eskultura edo pintura museoren bat noizbait bisitatu izana onartu zuen eta denbora falta omen da gehiengo bat gehiagotan ez joatearen arrazoi nagusia.
  • Hiriburuko 10 biztanletatik 7k antzerkiren batetara noizbait joan izana esan zuten, eta inkestaren ondorioetako bat zera izan zen: difusio handiagoa egongo balitz, porteñoek kulturaren inguruko ekintza gehiago kontsumituko lituzketela.


Horren ezagun diren antzerkietako bat - Difusio falta ote da portañoak horrenbeste ez bertaratzearen arrazoia?


Eman dugu jada kanpokoen iritzia eta baita bertako biztanle argentinarrena ere. Azken talde bat falta zaigu, beraz: Buenos Airesen bizi diren kanpotarrena, hain zuzen ere. Hauei, adibidez, gizonezkoak elkarren artean muxu bat emanez agurtzea, emakumeei kaletik hitz ederrak oihukatzea, metroko eskailerek ez funtzionatzea eta jaki gozo gehienak “dulce de leche” delakoaz beterik egotea harritzeko egoerak iruditzen zaizkie. Buenos Aireseko “berezko” biztanleentzat, aldiz, eguneroko gauza normalak dira.

Kanpotar hauetako askok sarea erabiltzen dute horrelako “bitxikeriak” familia eta lagunei kontatzeko; blogak erabiltzen dituzte, hain zuzen ere, euren bertako bizitzaz hitz egiteko. Bloggers in Argentinan, esaterako, topikoetara jotzen dute emakume argentinarra eta porteñoa deskribatzeko: lehenengoaz, oso ederra dela diote, baina argalegia ere ba omen da eta gehiegi arduratzen da fisikoaz; bigarrenaz, berriz, erakusgarria, lagunartekoa, adeitsua, harroa, kexatsua eta oso ezkorra dela aipatzen dute.

Horretaz gain, kanpotarrek hiriari eta bertako biztanleen jarrerari beste hiru ezaugarri gehitu lizkieke:

  • Shock eta konfortaren arteko nahasketa: kontraste handiko hiria dela diote, veredakin paseatuz gero Europako edozein hiritan zaudela baitirudi eta, bat-batean, izkinaz bestalde zaborrezko mendi batekin edota manifestaldi batekin topo egin baitezakezu; bertakoek esango luketen hitz bat erabilita, hiria “quilombo” bat dela esan genezake. Guzti honekin badu zerikusia beste bitxikeria batek: kaletik korrika egitea nolabait “debekatuta” egoteak. Izan ere, auto gidariak ez dira geldituko eta arriskutsua izan daiteke, eta are gehiago veredara joanez gero, bertan txakurren hondakinekin edo baldosa hautsi batekin tupust egin baitezakegu eta bestela, bertan dabilen inork ez dizu pasatzen utziko.

Hau ez da oso ohikoa, kanpotarren esanetan

  • Dieta sinplea: haragia eta ardoa asko goresten dituzte, baina jan ohiturak oso monotonoak direla diote eta jaki exotikoak aurkitzea oso zaila omen da, produktu horiek oso garestiak izateaz gain.

Hauxe da janari tipikoa

  • Adeitasun eta errespetua: jendearen berotasunean denek egiten dute bat, eta askori harritu egiten die metroan edo autobusetan adinekoei eta haurdun dauden emakumeen eserlekua uztea, Europako herrialde askotan eta EE.BBetan hori ez baita maiz gertatzen. Porteñoek alde txarrak bakarrik ikusten dituztela diote, eta Buenos Aires lehen mundua ez den arren, hiri izugarria dela diote, jende maitabera eta bihotz onekoez betetakoa. Kaos bat bada ere, hori aguantatuz gero, benetan maiteko duzun hiria.

Ezkortasunaren eta kaosaren gainetik, beraz, adeitasuna, goxotasuna eta abegikortasuna antzeman beharko genituzke Buenos Aireseko hiritarrengan eta bertako kaleetan. Izan ere, zeintzuk dira hiriaz gozatu ahal izateko gidari egokienak?



Beste bat arte!

Cesar eta UxueNegrita

sábado, 21 de noviembre de 2009

Bueno Aires hiriaren historia

Hego Ameriketako eta Amerika Ertaineko herrialdeak, hiri multzo batzuk dira, non, kulturak, hizkuntzak, etniak eta egungo errealitate propioa historia prozesu gaitz batzuen eraginez eman dena. Argentinan, Buenos Airesen hain zuzen ere, historia orain dela asko sortu zen eta momentu horretatik gaur egun arte, prozesu horretan gertakariak anitzak izan dira. Zabala da Buenos Aireseko historia. Gobernadore askoren buruan, gerra askoren menpean, eta aldaketa kultural askoren eskuetan aurkitu da une oro, tango soinua, azentu goxo baten zurrumurrua, pasioa eta abegikortasuna… duen hiria.


Argentinako biztanle gehiengoa Buenos Airesen bizi da. Hortaz, estatuko erdigune zehatza bihurtu zen historiaren gertakari askorengatik; industrializazioa, gerrak, hain zuzen ere. Ondorioz, Argentinako historia guztia bertako hiriburuan gertatu zen.

Pedro De Mendozak Buenos Airesen lehen fundatzailea izan zen. 1534an, gobernadorea eta kapitaina izendatu zuten eta Espainiako Erregea Carlos Iak burutu zuen izendapen horiek. Mendozak, Carlos Irekin hainbat kargu okupatu zituen eta zenbait gatazka militarretan parte hartu zuen Italian zein Alemanian. Bere helburua, gutxienez, 4 hiri sorraraztea izan zen.

Lehenengo fundaziaori, "Puerto de Nuestra Señora Santa Maria del Buen Aire" deitu zion Mendozak. Ikertzaile askoren ustez, 1536ko ostailaren 2an gertatu zen, baina badaude, kontrako iritziak, ordea, urte beraren otsailaren 3an gertatu zena diotenak. Hala eta guztiz ere, Pedro de Mendozak espedizioa utzi zuen eta Espainiara bueltatu zen. Sifilisa hartu zuela eta, hil egin zen 1537an.

Bestalde, 1538an, Martinez de Irala heldu zan Buenos Airesera eta Mendozak egindako gotorleku guztiak bertan behera utzi zituen.

Aitzitik, asko dira aburuak eta asanak. Horregatik, Pedro de Mendozak sortutako lehen herria, hiria, gotorlekua, zein harria, askoren iritziz, Buenos Aireseko "La Boca" auzoan eman zen. Bitartean, beste historiagile batzuek lehen fundazioa Patricios Parkean egin zela uste omen dute. Aitzitik, Gutierrez Najera bere kabuz, Buenos Aireseko Lezama parkean egin zela uste du. Gauzak horrela, gaur egun ez-jakin bat da lehen fundazioa sortutako leku zehatzaren inguruan.




Mendozak egindako lehen gotorlekua, gaur egun "La Casa Rosada" dagoen lekuan sortu zen.


Geroago, Espainiako koroa bertaratu zen Buenos Airesera. Defentsak behar zituzten eta horretarako, hiria birpopulatu behar zuten, hori egiteko Juan de Garayri eman zizkioten lan guztiak. Antzineko gotorlekutik ez zen ezer gutxi geratzen beraz, berri bat sortzea erabaki zuten. 1580ko ekainaren 11n, "La Ciudad de la Santisima Trinidad y Puerto de Nuestra Señora del Buen Ayer" ezarri zuen. Lekua egokia zen, defentsa naturalez osatuta zegoen, eta alboan Rio de la Plata deituriko ibaia zuten. Horrek laguntza izugarria suposatu zuen, baina hala ere, hiria sortu berri zenean, zuhurtasun askorekin jokatu zuen, pirata ingelesei aurre egiteko. Horren ostean, XVII.mendean hiria hainbat gotorlekuz osatuta zegoen, eleizaz, etxez eta zenbait hiritarrez.
Buenos Aires urte horietan pobrea zen eta Peru herrialdearen beharra zuen orobat. Hasiera batean kokalekuak asko eragin zion Argentinari baina batez ere, Buenos Aireseri. Geroago, arazo hori, laguntzaile bihurtu zen eta Peruren gainean jarri zen komertziari zegonkienez. Izan ere, larruaren prezioa gora egin zuen erabat. Bultzakada eta garapen hori zela ondorio nagusia, Buenos Airesen biztanleria gora egin zuen zeharo, 3000 hiritarrera helduz.


Orduan, 1680an, portugesak Buenos Airesera heldu ziren, Espainiatik banatu eta berehala. Beraien helburua, hiri gehiago konkistatzea zen. Orduko gobernadoreak, erasoak ikusitako defentsarako talde bat sortu eta gatazka bat eman zen. Jose de Garrok borroka irabazi zuen eta Buenos Airesek mundu mailan ohore handiagoa irabazi zuen. Ospe hori asko nabaritu zen hirian zehar, Buenos Airesek garapen asko jaso baitzituen, hiria berriro eraikiz, kale eta auzo modernoagoak sortuz. Gaur egun ezagutzen diren Plaza de Mayo, katedrala, hegoaldeko diagonala edota, Cabildo de Buenos Aires ere orduan eraiki ziren, esate baterako.



1769an, hiria hegoalderantz joko zuen. Eraikin berri gehiago sortu zituzten, iparraldeko aldean kontrabandozko zein era legalezko merkantziak mugitzen hasi ziren. Monumentu gehiago altzatu ziren, esate baterako: La piedad, El socorro, San Nicolas katedrala, besteak beste.

Edozein herrialdetan bezala, Buenos Airesen ere inbasio anitz gertatu ziren. Batzuk beste batzuek baino oihartzun gehiagorekin. Hala ere, lehenengoa 1582an eman zen, Edward Fontain ingelesaren eskutik. Hurrengoak, frantzesak, danesak...

1766an, Buenos Aireseko hiriak arrisku asko pairatzen zituen, Portugal eta Ingalaterran borrokak zirela eta. Arrisku horiei aurre egiteko "Vicerreinato del Rio de la Plata" osatu zuten. Ondorioz, Buenos Aires hiriburu moduan izendatu zuten. Beraz, bigarren fundazio bat eman zen. Ostean, hiriburuko hierarkia administratiboa handitu zen hiriari estatus bat emonez eta horrela ekonomia aupatuz.


Juan Manuel de Rosas


Rio de La Plata XIX.mendean


Plaza de la Victoria, 1867an, gaur egun, Plaza de Mayo



Konstituzio berriaren sorreran


Guzti honekin, ideia liberalagoak heldu ziren Buenos Airesera. Espainaren eraginez, pentsamendu askoren sorrera eman zen eta 1810n Maiatzako Iraultza sortu zen eta lehengo gobernu-aberria. Denbora pasa ahala, orduko eta egungo Argentinako hiriburua, 40.000 biztanlez osatuko zen ekonomikoki eta hegemonikiko hitz eginez lehenengoa izanez. Brasileko gerra heldu zen eta armada berri baten sorrera egotea pentsatu zuten.

Bestalde, 1824an, konstituzio berri bat sortzea pentsatu zen eta aukeratuen artean federalak eta unitario deiturikoak zeudem. 2 hilabeteren buruan, brasildar asko harrapatu eta Montevideon lekua eman zioten. Ondorioz, gobernu baten beharra zegoen eta Rivadavia izendatu zuten 1826.ko otsailean lehenengo presidente moduan. Hilabete batzuk geroago, Rivadaviak Brasileko gerrarekin amaitzea pentsatu zuen oztopo ugari aurkitu zirelako komertzioaren garapenean. Rivadaviaren gobernualdian, zientziak eta ezagupenak erabat nagusitu ziren herrialde osoan.

Mugimendu askoren ostean, eta Rivadaviaren gobernualdia amaitu ondoren, gatazka asko eman ziren. Horren eraginez, Juan Manuel de la Rosa jarri zuten lehen gobernadore legez. Prentsa askatasuna desagertu zen eta oposizioari zapaldu zioten.

1853ko maiatzaren 6an, Biltzar nazioanalak lege berri bat eratu zuen. 11 parrokiekin zer-ikusia zuena, higienea, hezkuntza.. eskainiz.

1888an Buenos Aireseko mapa honelako izan zen:


Amaitzeko, esan beharra daukagu, 1880an, hiria banatu zela. Alde batetik, Buenos Aires; estatu federal moduan ezarri zuten eta bestalde, La Plata, probintzien ahalmenaren gunea bihurtu zen. Baina, geroago berriro batuko ziren gaur egungo Buenos Airesen moduan ezagutzen dugun hiriburua sortzeko.

Beste bat arte!

Uxue eta Cesar