Argentinak 36 milioi biztanle baino gehiago ditu eta kopuru horren ia erdia hiriburu federala den Buenos Airesen eta izen bereko probintzian bizi da. Beraz, zer esan handia dute hiriburuko biztanleek herrialdeko kulturan, eta bertako ohitura diren hainbat egoera eta jarrera herrialde osora orokortu dira gaur egun. Baina iritzi eta ohitura horiekin hasi aurretik, hona hemen hainbat datu, pertsona hauek hobeki ezagutzeko:
Argentinarren %95a arraza kaukasiarduna da, italiar eta espainiarren ondorengoak baitira batik bat. Hala, Europako etorkinera etorrera masiboa gertatu zenean, mestizo-egoera (zuri eta indioen arteko gurutzea) gutxitzen joan zen eta gaur egun Argentinako biztanleriaren %4,5 baino ez dira. Erabateko indigena direnen ehunekoa, berriz, %0,5ekoa da; ehuneko honen barruan ageri dira maputxeak, kollak, tobak, matakoak eta txiriguanoak.

Hizkuntzari dagokionez, jakin badakigu herrialde osoko hizkuntza ofiziala gaztelera dela. Baina agian ez genekien datua Buenos Airesen “Lunfardo” jergaren itxura hartzen duela da. Erlijio ofiziala, berriz, Katoliko, Apostoliko Erromatarra da, baina sinesmen-askatasun osoa dago, eta erlijio ofizialaz gain, erlijio protestantea, judutarra, islamiarra, greziar ortodoxoa, errusiar ortodoxoa eta beste hainbat ere ageri dira eguneroko bizitzan.
Eta datu orokor hauek eman ondoren, Buenos Aireseko biztanleei buruz esaten denari ekingo diogu. Bi iritzi kontrajarri daude arlo honetan, eta haietako bakoitzak ezaugarri ezberdinak ezartzen dizkie “porteñoei”, halaxe deitzen baitzaie hiriburuko biztanleei.

Batzuen ustetan, pertsona burutsu eta umore onekoak dira, baita bereziki adeitsu eta gizalegetsuak ere. Gainera, egoera eta elkarrizketaren arabera, era batera edo bestera jarduten badakite: alaiak eta festazaleak edota serio eta gai bati jarraikiak izan daitezke, beraien ezagutzaren ekarpena egiteaz gain, beste ikuspuntu eta kultura batzuk onartzeko gai ere badira. Azkenik, talentu eta tentu handia duten pertsonak omen dira, eta intuizio erabiliz ba omen dakite noiz gonbidatu edota noiz onartu gonbidapen bat.
Beste batzuek aldiz, iritzi hau bertan behera suntsitzen dute kontrako argudioekin. Orokorrean argentinarrek kontinente osoko biztanle esnobenak izatearen fama omen dute, txiletarrek, brasildarrek, boliviarrek eta kolonbiarrek eurekiko iritzi adikorragoa badute ere. Korronte honen arabera, eurek “indiarrengandik” desberdinak direla uste dute, argentinar gehientsuenek arbaso mestizoak badituzte ere. Gainera, porteñoei buruz hizketan hasten direnean ere ez dituzte oso gauza atseginak esaten: tasa per capita altuena omen dute psikiatrei eginiko kontsultei dagokienez, eta nagusitasun konplexu bat ere ezkutatzen omen dute Argentina munduko gainontzekoen gainetik eta Europaren mailan berberean dagoela diotenean. Gainera, eta hau kontrajarria dagoela badirudi ere, askok EE.BB aurkako sentimendua daukate.

Baina hauek kanpotik emandako iritziak izanik ere, Buenos Aireseko biztanleek beraiek ere badute euren iritzi propioa, haiei eginiko inkestetan isla daitekeen bezala. Centro de Estudios Observatorio Porteñok hiriburuko 500 biztanleri eginiko azterketan oinarrituta daude datu guztiak, lehena izan ezik; hori tokiko “Perfil” egunkariak kaleratutako inkestari dagokio. Hauexek dira jasotako erantzunak:
- Biztanleen %63k bere burua Latindar Amerikako gainontzeko biztanleena baino kultuagotzat dauka eta zinema hobesten dute kultur ekintza guztien gainetik.
- Inkesta eginiko %70ak “kultura maila handia duen pertsona” dela uste du
- Biztanleen %58 zinemara joaten omen da eta ekintza horri jarraiki, berriz, musika kontzertuak (%20) eta antzerkia (%13,6) izango genituzke.
- Musikarekiko egundoko hobespena daukate; %23k musika instrumenturen bat jotzen omen du denbora-pasa bezala eta %21a dantza egitera joaten omen da aldiro.
- Inkesta honen egileek porteñoek kulturari dagokionez autoestimu maila altua dutela ondorioztatu zuten, baina Hiriko Gobernuak ezarritako gune kulturaletara haien %22a joaten dela soilik erreparatu zuten (jarraikortasun batekin, behintzat).
- %40 ez da gune horietara inoiz joan, %38k ez du inoiz Buenos Aireseko museo batetara joateko aukerarik izan eta %73k ez daki zein den kultura-tailerren edukia.
- Inkesta eginiko %43k eskultura edo pintura museoren bat noizbait bisitatu izana onartu zuen eta denbora falta omen da gehiengo bat gehiagotan ez joatearen arrazoi nagusia.
- Hiriburuko 10 biztanletatik 7k antzerkiren batetara noizbait joan izana esan zuten, eta inkestaren ondorioetako bat zera izan zen: difusio handiagoa egongo balitz, porteñoek kulturaren inguruko ekintza gehiago kontsumituko lituzketela.
Horren ezagun diren antzerkietako bat - Difusio falta ote da portañoak horrenbeste ez bertaratzearen arrazoia?Eman dugu jada kanpokoen iritzia eta baita bertako biztanle argentinarrena ere. Azken talde bat falta zaigu, beraz: Buenos Airesen bizi diren kanpotarrena, hain zuzen ere. Hauei, adibidez, gizonezkoak elkarren artean muxu bat emanez agurtzea, emakumeei kaletik hitz ederrak oihukatzea, metroko eskailerek ez funtzionatzea eta jaki gozo gehienak “dulce de leche” delakoaz beterik egotea harritzeko egoerak iruditzen zaizkie. Buenos Aireseko “berezko” biztanleentzat, aldiz, eguneroko gauza normalak dira.
Kanpotar hauetako askok sarea erabiltzen dute horrelako “bitxikeriak” familia eta lagunei kontatzeko; blogak erabiltzen dituzte, hain zuzen ere, euren bertako bizitzaz hitz egiteko. Bloggers in Argentinan, esaterako, topikoetara jotzen dute emakume argentinarra eta porteñoa deskribatzeko: lehenengoaz, oso ederra dela diote, baina argalegia ere ba omen da eta gehiegi arduratzen da fisikoaz; bigarrenaz, berriz, erakusgarria, lagunartekoa, adeitsua, harroa, kexatsua eta oso ezkorra dela aipatzen dute.

Horretaz gain, kanpotarrek hiriari eta bertako biztanleen jarrerari beste hiru ezaugarri gehitu lizkieke:
Ezkortasunaren eta kaosaren gainetik, beraz, adeitasuna, goxotasuna eta abegikortasuna antzeman beharko genituzke Buenos Aireseko hiritarrengan eta bertako kaleetan. Izan ere, zeintzuk dira hiriaz gozatu ahal izateko gidari egokienak?

Beste bat arte!
Cesar eta Uxue
- Shock eta konfortaren arteko nahasketa: kontraste handiko hiria dela diote, veredakin paseatuz gero Europako edozein hiritan zaudela baitirudi eta, bat-batean, izkinaz bestalde zaborrezko mendi batekin edota manifestaldi batekin topo egin baitezakezu; bertakoek esango luketen hitz bat erabilita, hiria “quilombo” bat dela esan genezake. Guzti honekin badu zerikusia beste bitxikeria batek: kaletik korrika egitea nolabait “debekatuta” egoteak. Izan ere, auto gidariak ez dira geldituko eta arriskutsua izan daiteke, eta are gehiago veredara joanez gero, bertan txakurren hondakinekin edo baldosa hautsi batekin tupust egin baitezakegu eta bestela, bertan dabilen inork ez dizu pasatzen utziko.
- Dieta sinplea: haragia eta ardoa asko goresten dituzte, baina jan ohiturak oso monotonoak direla diote eta jaki exotikoak aurkitzea oso zaila omen da, produktu horiek oso garestiak izateaz gain.
- Adeitasun eta errespetua: jendearen berotasunean denek egiten dute bat, eta askori harritu egiten die metroan edo autobusetan adinekoei eta haurdun dauden emakumeen eserlekua uztea, Europako herrialde askotan eta EE.BBetan hori ez baita maiz gertatzen. Porteñoek alde txarrak bakarrik ikusten dituztela diote, eta Buenos Aires lehen mundua ez den arren, hiri izugarria dela diote, jende maitabera eta bihotz onekoez betetakoa. Kaos bat bada ere, hori aguantatuz gero, benetan maiteko duzun hiria.
Ezkortasunaren eta kaosaren gainetik, beraz, adeitasuna, goxotasuna eta abegikortasuna antzeman beharko genituzke Buenos Aireseko hiritarrengan eta bertako kaleetan. Izan ere, zeintzuk dira hiriaz gozatu ahal izateko gidari egokienak?

Beste bat arte!
Cesar eta Uxue

No hay comentarios:
Publicar un comentario