
Kairo Nilo ibaiaren urbazterretan kokatuta dago, deltaren hegoaldean hain zuzen ere. Eta gaur egungo gobernaria: Abdel Azim Mussa Wazir da.

Heliopolisen alboan eta Nilo ibaia 14 kilometrotara, Kairo hiria gotorleku erromatarrak sortu zuten. Halaber, gaur egungo Kairo 4 eraikuntza musulmanetan eraikita dago.
- Al-Fustat: (kanpamendua arabiarrez) Lehenengo nukleo originala eta Egiptoko lehenengo hiriburua izan zen. Ibaia eta gotorleku erromatarren artean eraiki zen eta Amr ibn al-As generalaren aginduetan sortu zen. Aldi berean, 641. urtean, mezkita bat sortu zen, Egiptoko eta Afrika osoko lehenengoa izanik. Administrazio zentrua bihurtu zen arabiarra administrazioko hizkuntza bezala inposatu zutenean. Geroago, Shawar Visirrak hiria erre zuen 1168an.
- Ahmad Ibn Tulunek Al-Qatta´i gotorlekua eraiki zuen, kasuan kasuko mezkita eta Jauregia sortuz. Gaur egun Tulun auzoa bihurtu dena.



- Bestalde, Suleiman Egiptoko gobernadoreak abasiesen eskuordetzeagatik, Al-Fustatez gain, Al-Askar, ezarkuntza militarra eraiki zuten. Hiriaren alde honetan, Gobernuko Jauregia sortu zuten.

Al-Askar
- Al-Qahira: 969.urtean eraiki zen fatimi, Yawhar Al-Qaiden agindupean. Jauregien iparraldean eta Al-Askar eta Al-Qatta´i okupatuz, eraiki zen Al-Azhar, historiako lehen unibertsitatea.

Al-Azhar
Urte batzuk geroago, 1176an, Saladinok "La Ciudadela" sortu zuen hiria indartzeko helburuarekin. Horretarako, hiria handitu eta aldatu egin zuen, hortaz, Ciudadela hiri berria eta zaharra banatu zuen. Kairo asko handitu zen eta horren eraginez, Ciudadela zentru administratiboa bihurtu zen. 1382an mameluko emirrak, Djhaharks El-Jalili, "karabanseraia" eraiki zuen eta hiriko foku ekonomikoa bihurtu zen.

La Ciudadela
Halaber, 1348an Egipton eta batez ere, Kairon ekonomiak atzeraldi bat izan zuen eta Al-fustaten beheraldia ekarri zuen, lehen Egiptora zihoan komertzioa, mediterraneora abiatuz.
1517an, otomanoek Egipto okupatzen dute eta Al-Qahira kafearen nazioarteko gunea bihurtu zen eta beste alde batetik, Al-Azharreko unibertsitatea mundu islamiarrean erreferentea izan zen.
Napoleonek ere bere papera jokatu zuen Kairon. Napoleonek, Mehmet Aliren laguntzaz industrializazioa eraman zuen hirira. 1816an lehen ehungintza fabrika eraiki zen eta geroago, 1831an paperezko beste bat zabaldu omen zen.
Ondoren, Ismael Pashak (1863-1879) berreraketa urbanistiko totala egin zuen hirian: plano ortogonala sortuz, auzo berriak eraikiz Nilo ibaiaren alboan, kaleak garbituz, eraikin berrien zabalpenaz, adibidez: Al-Qubba eta operako antzerkia. Ondorioz, eraikin hauek sortu ostean, Al-Qahira auzoa pobreen auzoa bihurtu zen. Hortaz, 1882 eta 1937 artean biztanleria %250 hasi zen.
Azkenik, 1922an, Kairo Egiptoko hiriburu bihurtu zen; 1958 eta 1961 artean Estatu Arabeen hiriburu izan zen eta baita Estatu Arabeen ligako sedea ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario