
txinako biztanleri gaztea
Beijingeko edozein ohitura harritzeak normala dela uste dugu: desberdintasunaren mailagatik, arrarotasunaren kasuarengatik edo konplexutasunarengatik, hain zuzen ere. Baina batez ere ematen da gure ustez, hain normal ikusten diren gauzak, beste herrialde batean hain desberdinak azaltzen direlako.
Beijingeko hiritarren erlijioa desberdina da gurearen aldean. Gizarteari eta erlijioari dagokionez, Beikingdarrak politeista eta sinkretikoak aitortzen dira. Era berean, hiritar desberdinek hainbat erlijiotan sinisten dute eta horren arabera, gizarte beijingdarrean eta batez ere, txinatarrean budismoa eta taoismoa dira nagusi. Txinan eta Beijingen erlijio desberdinak daudenez, sinismen kontraeskorrak agertzen dira orobat.

templu budistak
Buda
Bestalde, Beijingeko filosofiari dagokionez esan beharra daukagu, puntu printzipala humanitatea izan dela beti eta taoismo (gizakiak eta natura) eta konfunsianismoan (gizakien arteko elkar harremanetan) oinarritu direla beti. Nahiz eta, beranduago budismoa heldu eta garrantzitsua izan, modu berean.

Gainera, Txinan eta Beijingen kaligrafia betidanik oso garrantzitsua izan da. Bere aspektu grafikoarengatik, pinturarekin konpara dezakegu emozioak pizten dituelako eta arte moduan ikusten badugu, esan beharra dago, erritmoa eta harmonia musikala ere baduela. Hortaz, sekulako pausua eman du kultura garatzeko eta hezitzeko.

Txinatar kaligrafia
Horretaz gain, Beijingen hainbat ohitura desberdin aurkitzea ohikoena da. Asko dira topikoak eta gezurrak. Baina oraingoan, denak argitzeko aukera izango dugu. Txinako hiriburu honetan, denetarako daude ohiturak, esate baterako: opariak egiteko, izenak ezartzeko, koloreak ipinteko, festak egiteko edo ospatzeko, erropa jartzeko, jateko, berba egiteko eta harremak edukitzeko, familiarekiko eta sinismenekiko, besteak beste.
Opariei dagokionez, Beijingeko biztanle batek opari bat eskuratzen badu, nahita nahiez, oparia egin dionari bi eskuetatik ebatzea derrigorrezkoa da. Hori bete ezean, aurreko hau hasarratzea posible da. Beste kasu batzuk aipatuz, festetan ohiturak ere oso bitxiak dira. Hainbat festa mota desberdin ospatzen dira Beijingen eta denak ohitura desberdinak dituzte. Hala ere, urte berriko festarena ospetsuna da. Oraingoan, egun hau otsailean ospatzen da eta bezperan gazteei kartaazal gorridun batekin oparia ematen zaie. Gainera, normala da afaltzen joatea eta pirotekniagaz jai egitea.


Urte berriaren festanErroparen aldetik ere, ohitura batzuk daude, nahiz eta, mendebaldeko kultura eta ekialdeko kulturen arteko desberdintasun hori gero eta txikiagoa den. Adibide batzuk aipatuz, esan beharra daukagu, Beijingeko hiritarrei axola zaiela, erropa zikin badago. Hots, edozein lohiune egon arren kalera irtetzen dira eta ez die itxurari garrantzi handirik ematen. Halaber, eskontza batera joanez, hobe da zuriz jantzita ez joatea. Zuria kolorea hiletekin erlazionatuta baitago. Bestalde, Txinako moda Beijingen gogor jo zuen orain dela urte batzuk eta zeharo desberdinak dira mendebaldeko moda eta ekialdeko moda.

Beijingeko pasarela batean
Txina aski ezaguna da hainbat ohitura eta ideia esportatu dutelako, hori dela eta, gizartea hainbat aspektutan monopolizatu-edo egin da eta janariaren arloan, berdina gertatu da. Gure herrialdeetan edozein txinatar jatetxeak aurkitzea erabat normala da, eta orain Mcdonaldsen bezala erakusten gaituzte, edozein lekutan eta edozein momentutan.
Azkenik, Beijinen monumentuak era askotakoak dira, hala ere, horietako askotan sarrera debekatuta dago. Horregatik esaten da, Beijingen eta Txinan ixiltasuna dela garrantzitsu.
Plaza de Tianamen
No hay comentarios:
Publicar un comentario