sábado, 21 de noviembre de 2009

Bueno Aires hiriaren historia

Hego Ameriketako eta Amerika Ertaineko herrialdeak, hiri multzo batzuk dira, non, kulturak, hizkuntzak, etniak eta egungo errealitate propioa historia prozesu gaitz batzuen eraginez eman dena. Argentinan, Buenos Airesen hain zuzen ere, historia orain dela asko sortu zen eta momentu horretatik gaur egun arte, prozesu horretan gertakariak anitzak izan dira. Zabala da Buenos Aireseko historia. Gobernadore askoren buruan, gerra askoren menpean, eta aldaketa kultural askoren eskuetan aurkitu da une oro, tango soinua, azentu goxo baten zurrumurrua, pasioa eta abegikortasuna… duen hiria.


Argentinako biztanle gehiengoa Buenos Airesen bizi da. Hortaz, estatuko erdigune zehatza bihurtu zen historiaren gertakari askorengatik; industrializazioa, gerrak, hain zuzen ere. Ondorioz, Argentinako historia guztia bertako hiriburuan gertatu zen.

Pedro De Mendozak Buenos Airesen lehen fundatzailea izan zen. 1534an, gobernadorea eta kapitaina izendatu zuten eta Espainiako Erregea Carlos Iak burutu zuen izendapen horiek. Mendozak, Carlos Irekin hainbat kargu okupatu zituen eta zenbait gatazka militarretan parte hartu zuen Italian zein Alemanian. Bere helburua, gutxienez, 4 hiri sorraraztea izan zen.

Lehenengo fundaziaori, "Puerto de Nuestra Señora Santa Maria del Buen Aire" deitu zion Mendozak. Ikertzaile askoren ustez, 1536ko ostailaren 2an gertatu zen, baina badaude, kontrako iritziak, ordea, urte beraren otsailaren 3an gertatu zena diotenak. Hala eta guztiz ere, Pedro de Mendozak espedizioa utzi zuen eta Espainiara bueltatu zen. Sifilisa hartu zuela eta, hil egin zen 1537an.

Bestalde, 1538an, Martinez de Irala heldu zan Buenos Airesera eta Mendozak egindako gotorleku guztiak bertan behera utzi zituen.

Aitzitik, asko dira aburuak eta asanak. Horregatik, Pedro de Mendozak sortutako lehen herria, hiria, gotorlekua, zein harria, askoren iritziz, Buenos Aireseko "La Boca" auzoan eman zen. Bitartean, beste historiagile batzuek lehen fundazioa Patricios Parkean egin zela uste omen dute. Aitzitik, Gutierrez Najera bere kabuz, Buenos Aireseko Lezama parkean egin zela uste du. Gauzak horrela, gaur egun ez-jakin bat da lehen fundazioa sortutako leku zehatzaren inguruan.




Mendozak egindako lehen gotorlekua, gaur egun "La Casa Rosada" dagoen lekuan sortu zen.


Geroago, Espainiako koroa bertaratu zen Buenos Airesera. Defentsak behar zituzten eta horretarako, hiria birpopulatu behar zuten, hori egiteko Juan de Garayri eman zizkioten lan guztiak. Antzineko gotorlekutik ez zen ezer gutxi geratzen beraz, berri bat sortzea erabaki zuten. 1580ko ekainaren 11n, "La Ciudad de la Santisima Trinidad y Puerto de Nuestra Señora del Buen Ayer" ezarri zuen. Lekua egokia zen, defentsa naturalez osatuta zegoen, eta alboan Rio de la Plata deituriko ibaia zuten. Horrek laguntza izugarria suposatu zuen, baina hala ere, hiria sortu berri zenean, zuhurtasun askorekin jokatu zuen, pirata ingelesei aurre egiteko. Horren ostean, XVII.mendean hiria hainbat gotorlekuz osatuta zegoen, eleizaz, etxez eta zenbait hiritarrez.
Buenos Aires urte horietan pobrea zen eta Peru herrialdearen beharra zuen orobat. Hasiera batean kokalekuak asko eragin zion Argentinari baina batez ere, Buenos Aireseri. Geroago, arazo hori, laguntzaile bihurtu zen eta Peruren gainean jarri zen komertziari zegonkienez. Izan ere, larruaren prezioa gora egin zuen erabat. Bultzakada eta garapen hori zela ondorio nagusia, Buenos Airesen biztanleria gora egin zuen zeharo, 3000 hiritarrera helduz.


Orduan, 1680an, portugesak Buenos Airesera heldu ziren, Espainiatik banatu eta berehala. Beraien helburua, hiri gehiago konkistatzea zen. Orduko gobernadoreak, erasoak ikusitako defentsarako talde bat sortu eta gatazka bat eman zen. Jose de Garrok borroka irabazi zuen eta Buenos Airesek mundu mailan ohore handiagoa irabazi zuen. Ospe hori asko nabaritu zen hirian zehar, Buenos Airesek garapen asko jaso baitzituen, hiria berriro eraikiz, kale eta auzo modernoagoak sortuz. Gaur egun ezagutzen diren Plaza de Mayo, katedrala, hegoaldeko diagonala edota, Cabildo de Buenos Aires ere orduan eraiki ziren, esate baterako.



1769an, hiria hegoalderantz joko zuen. Eraikin berri gehiago sortu zituzten, iparraldeko aldean kontrabandozko zein era legalezko merkantziak mugitzen hasi ziren. Monumentu gehiago altzatu ziren, esate baterako: La piedad, El socorro, San Nicolas katedrala, besteak beste.

Edozein herrialdetan bezala, Buenos Airesen ere inbasio anitz gertatu ziren. Batzuk beste batzuek baino oihartzun gehiagorekin. Hala ere, lehenengoa 1582an eman zen, Edward Fontain ingelesaren eskutik. Hurrengoak, frantzesak, danesak...

1766an, Buenos Aireseko hiriak arrisku asko pairatzen zituen, Portugal eta Ingalaterran borrokak zirela eta. Arrisku horiei aurre egiteko "Vicerreinato del Rio de la Plata" osatu zuten. Ondorioz, Buenos Aires hiriburu moduan izendatu zuten. Beraz, bigarren fundazio bat eman zen. Ostean, hiriburuko hierarkia administratiboa handitu zen hiriari estatus bat emonez eta horrela ekonomia aupatuz.


Juan Manuel de Rosas


Rio de La Plata XIX.mendean


Plaza de la Victoria, 1867an, gaur egun, Plaza de Mayo



Konstituzio berriaren sorreran


Guzti honekin, ideia liberalagoak heldu ziren Buenos Airesera. Espainaren eraginez, pentsamendu askoren sorrera eman zen eta 1810n Maiatzako Iraultza sortu zen eta lehengo gobernu-aberria. Denbora pasa ahala, orduko eta egungo Argentinako hiriburua, 40.000 biztanlez osatuko zen ekonomikoki eta hegemonikiko hitz eginez lehenengoa izanez. Brasileko gerra heldu zen eta armada berri baten sorrera egotea pentsatu zuten.

Bestalde, 1824an, konstituzio berri bat sortzea pentsatu zen eta aukeratuen artean federalak eta unitario deiturikoak zeudem. 2 hilabeteren buruan, brasildar asko harrapatu eta Montevideon lekua eman zioten. Ondorioz, gobernu baten beharra zegoen eta Rivadavia izendatu zuten 1826.ko otsailean lehenengo presidente moduan. Hilabete batzuk geroago, Rivadaviak Brasileko gerrarekin amaitzea pentsatu zuen oztopo ugari aurkitu zirelako komertzioaren garapenean. Rivadaviaren gobernualdian, zientziak eta ezagupenak erabat nagusitu ziren herrialde osoan.

Mugimendu askoren ostean, eta Rivadaviaren gobernualdia amaitu ondoren, gatazka asko eman ziren. Horren eraginez, Juan Manuel de la Rosa jarri zuten lehen gobernadore legez. Prentsa askatasuna desagertu zen eta oposizioari zapaldu zioten.

1853ko maiatzaren 6an, Biltzar nazioanalak lege berri bat eratu zuen. 11 parrokiekin zer-ikusia zuena, higienea, hezkuntza.. eskainiz.

1888an Buenos Aireseko mapa honelako izan zen:


Amaitzeko, esan beharra daukagu, 1880an, hiria banatu zela. Alde batetik, Buenos Aires; estatu federal moduan ezarri zuten eta bestalde, La Plata, probintzien ahalmenaren gunea bihurtu zen. Baina, geroago berriro batuko ziren gaur egungo Buenos Airesen moduan ezagutzen dugun hiriburua sortzeko.

Beste bat arte!

Uxue eta Cesar

No hay comentarios:

Publicar un comentario