Iritsi zaigu, dagoeneko, nolabaiteko “lehenengo txanda” hau amaitzeko garaia: Hau da, azken lau asteotan munduko lau kontinente birtualki bisitatzeko aukera izan dugu. Bakarra gelditzen zaigu, beraz, bisitatzeke, eta horixe da aste honetan egingo duguna: Afrikarantz goaz, “kontinente beltzera”. Oraingoan, iparraldean geldituko gara, historia eta esateko ugari duen hiri batean: Kairon, Faraoien eta Piramideen herrialde den Egiptoren hiriburuan.

Kairo, beraz, Afrikaren ipar-ekialdean dago. Mundu arabiarreko hiririk handiena da, baita Afrika osokoa ere. Mediterraneoko klima dauka (uda bero eta negu epelekin). Hala ere, kontuan hartu beharko genuke oso tenperatura-aldaketa handiak jasaten dituela goizean goizetik gauerarte. Guzti hau ikusita, hiria bisitatzeko momenturik egokiena azarotik martxora doan tartea da, egunean zehar tenperatura 23-24oC ingurukoa baita. Udan joanez gero, aldiz, bero gehiegi pasa dezakegu (35-36oC egunez). Data egokiak jakinda, nola joan eta zein hotel aukeratu jakitea bakarrik falta zaigu.
Bidaiari dagokionez, argi dago hegazkinez joatea dugula aukerarik hoberena. Prezio merkeenak nahi izanez gero, Madrilen hartu beharko dugu hegaldia; eskala bat egin beharko dugu Erroman, gainera. Guztira, Ia 13 orduko bidaia izango dugu eta, kostu baxuko konpainia batekin hegan egitea aukeratuz gero, joan-etorriaren prezioa 500€ ingurukoa izango da. Hotelei dagokienez berriz, hauexek dira aukerarik hoberenak, kokalekua, prezioa eta kalitatea, dena kontuan hartuta: City View Hotel, Havan Hotel eta Windsor Hotel Cairo, besteak beste.
Kairon gaude jada, beraz. Zer da bertan ikusteko aukera duguna? Bada, ez daukagu aspertzeko astirik: eraikinak, lekuak, auzoak, giroa, museoak… mila gauza, beraz. Hiriak dauzkan erakarleku gehienak gune historikoan daude, baina turistek bisitatzen dituzten beste zenbait leku hiritik zertxobait aldenduta daude.
Gizako piramideak dira, dakigun bezala, bai hiriak eta baita herrialdeak berak ere dituen eraikin edota leku erakargarrienak. Piramide hauek Kairotik 20 kilometrotara daude kokatuta eta Keops Piramide Handia, zutik iraun duen bakarra, Antzinako Munduko Zazpi Leku Miragarritzat hartuta dauka UNESCOk.

Hirira bueltatu ondoren, alde islamiarrera jo dezakegu, bertan dauden zenbait leku bisitatzeko. Bab Zuwaylako hegoaldeko atea bertan dugu, adibidez. Gaur egun ohitura bihurtu da ate horretan jendeak (turistek zein bertako biztanleek) ile-xerlo edota arropa zati bat itsastea, euren nahiak betetzeko. Bestalde, Bayn al-Qasryn plazara joatea ere guztiz gomendagarria da; Erdi Aroan plaza publiko nagusia zen eta bertan daude hainbat jauregi “mameluko”.
Hiri islamiarra izanik, mendebaldeko kulturan elizak oso zabalduta dauden bezala, meskita ugari daude Kairon. Zaharrena Ahmad Ibn Tulun da, 879. urtean eraiki zena. Hala ere, zertxobait errestauratu den alde bakarra mihrab-a da, elementu orijinalak mantendu badira ere. Hasan Sultanaren meskita-madrasa ere ikustea merezi duen eraikin bat da.
Baina, eraikinez gain, merkatu eta zokoak oso ezagunak dira. Hiri arabiarretan oso ohikoak diren lekuak dira, eta Kairokoak bereziki ezagunak ditugu. Merkaturik garrantzitsuena, Khan al-Khalili da; Kairo islamiarrean dago kokatua eta zeta eta espeziak dira produkturik eskatuenak. Zokoei dagokienez, aldiz, An-Nahassin da ezagunenetakoa.
Leku turistikoak bisitatzeaz gain, hirian zehar paseatzea gogoko badugu, Kairo auzo handietan banatuta dagoela jakin beharko genuke. Garrantzitsuenen artean, hauxe da geure aukera:

Oso kultura aberatsa dauka Kairok: unibertsitate, antzerki, monumentu eta museo ugari daude bertan. Azken hauen artean, Museo Egiptiarra da garrantzitsuena; Tahrir plazan dago kokatua eta Antzinako Egiptoko objektuen bildumarik zabalena bertan da.
Bizitza kulturalari dagokionez, aldiz, Gune Kultural Nazionala da kairotarrek gogokoen duten lekua. Bertan daude, antzerki, dantza, opera eta musikarekin zerikusia duten eraikin oro, besteak beste, Kairoko Opera.
Kairotarrek oso gogoko dute dantza egitea; horixe da euren aisialdiko ekintzarik gogokoenetako bat. Herrikoienak “danza del vientre” eta dantza sufitarra dira.
Kultura ez da, ordea, dantza, musika eta antzerako ekintzen multzoa soilik. Gastronomia ere bertan sartu beharko genuke, inolako dudarik gabe. Herrialde musulman bateko hiriburua dugu Kairo, eta beraz, honek zerikusia ere badauka alderdi honekin. Bertako gastronomiaren oinarri dira gari-irina, arkumea, oilaskoa eta espeziak eta, produktu horiekin sortutako jaki goxoak dira “shwarma” (kebab antzekoa) “fatta” (saltsan bustiriko arkumea, arroz eta ogiarekin) eta “Ta’amiyya” (pita ogiaren barnean sartzen den babarrun-purea, espezia batzuk ere badituena. Mediterraneoko dietaren ezaugarri ugari ditu, beraz, Kairoko gastronomiak, baina mendebaldeko mediterranear herrialdeekiko desberdintasun nagusi bat dauka: erlijio islamiarra dela eta, ezin dute alkoholdun edaririk edan.
Egin dugu hiri honen sarrera moduko bat, beraz. Aurreko asteetan bezala, hurrengoan hiri honen historiari buruz mintzatuko gara. Oso historia aberatsa, inolako dudarik gabe.
Beste bat arte!
Cesar eta Uxue

- Midan Tahrir: hiri modernoaren gunea

- Antzinako Kairo: auzo koptoa ere bertan da.

- Kairo islamiarra: Kairo historikoaren gunea da eta bertan daude “Ciudadela” eta meskita nagusiak.

Oso kultura aberatsa dauka Kairok: unibertsitate, antzerki, monumentu eta museo ugari daude bertan. Azken hauen artean, Museo Egiptiarra da garrantzitsuena; Tahrir plazan dago kokatua eta Antzinako Egiptoko objektuen bildumarik zabalena bertan da.
Bizitza kulturalari dagokionez, aldiz, Gune Kultural Nazionala da kairotarrek gogokoen duten lekua. Bertan daude, antzerki, dantza, opera eta musikarekin zerikusia duten eraikin oro, besteak beste, Kairoko Opera.
Kairotarrek oso gogoko dute dantza egitea; horixe da euren aisialdiko ekintzarik gogokoenetako bat. Herrikoienak “danza del vientre” eta dantza sufitarra dira.
Kultura ez da, ordea, dantza, musika eta antzerako ekintzen multzoa soilik. Gastronomia ere bertan sartu beharko genuke, inolako dudarik gabe. Herrialde musulman bateko hiriburua dugu Kairo, eta beraz, honek zerikusia ere badauka alderdi honekin. Bertako gastronomiaren oinarri dira gari-irina, arkumea, oilaskoa eta espeziak eta, produktu horiekin sortutako jaki goxoak dira “shwarma” (kebab antzekoa) “fatta” (saltsan bustiriko arkumea, arroz eta ogiarekin) eta “Ta’amiyya” (pita ogiaren barnean sartzen den babarrun-purea, espezia batzuk ere badituena. Mediterraneoko dietaren ezaugarri ugari ditu, beraz, Kairoko gastronomiak, baina mendebaldeko mediterranear herrialdeekiko desberdintasun nagusi bat dauka: erlijio islamiarra dela eta, ezin dute alkoholdun edaririk edan.
Egin dugu hiri honen sarrera moduko bat, beraz. Aurreko asteetan bezala, hurrengoan hiri honen historiari buruz mintzatuko gara. Oso historia aberatsa, inolako dudarik gabe.
Beste bat arte!
Cesar eta Uxue
No hay comentarios:
Publicar un comentario