viernes, 9 de octubre de 2009

Bloga inauguratzen

Azkenik, hainbat egun erabakiak hartzen pasa ondoren, hona hemen geure proiektu eta klaserako blog pertsonalaren lehen sarrera.

Blogaren izenak dioen bezala, bitakora honen gai nagusia munduko leku ezberdinak nolabait "deskubritzea" izango da: lan honen egileak garenok gustuko ditugun tokiei buruz mintzatuko gara, bai jada ezagutzen ditugunez, baita bertara bidaiatzea gustatuko litzaigukenez ere. Astez aste, munduko kontinente ezberdinetan zehar bidaiatuko dugu; aste bakoitzean hiri batean kontzentratuko gara, eta sarrera ezberdinak idatziko ditugu hari buruz: bertan bisita ditzakegun gauza eta tokei buruzkoa bata, hiriaren historia antzeko bati buruzkoa bestea eta, azkena, bertako jende, kultura eta bitxikeriei buruzkoa.

Noski, blogaren eskema ez da zorrotza eta zurruna izango, eta sarreren gaietan aldaketak egon daitezke, hiri baten tematikak sarrerak aldatzea ekar baitezake.

Bada jada lehenengo tokia aukeratzeko garaia. Oraingo honetan nahiko "gertura" joango gara: Parisera, hain zuzen ere. Eta lehenengo sarrera izanik testua gehiegi luzatzeko asmorik ez dugunez, hona hemen, hasteko, hiri honen hainbat toki enblematikoren argazkiak:

Eiffel dorrea

Versaillesko jauregia

Notre Dame katedrala

Moulin Rouge

Garaipenaren arkua

Louvre museoa

Sacre Coeur katedrala

Latindar auzoa

Parisko udaletxea

"Campos Elíseos"

Sena ibaia

Luxemburgoko lorategia


Eta hau da dena gaurkoz. Hurrengo sarreran gehiago sakonduko dugu Parisen inguruan, batzuk "argiaren hiri" edota "maitasunaren hiri" bezala ezagutzen duten europar hiri kosmopolita honen inguruan.

Hurrengora arte!

Cesar eta Uxue


No hay comentarios:

Publicar un comentario