sábado, 17 de octubre de 2009

Parisko hiritarrak

Oraingoan, Parisko jenteaz hitz egingo dugu. Ohiturak, ezaugarriak, topikoak, bitxikeriak, besteak beste. Paris 11.174.740 biztanlek osatzen dute.

Parisko hiritarren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat beraien pentsatzeko era da. Hau da, zapalpen kulturala. Bertan, leku askotako kulturak aurkitzen dira, hori dela eta, euren pensatzeko era liberala eta progresiboa da erabat.

XX.mendean, Parisko bizitza maila, mundu osoaren aldean oso altua zen, beraz, mundu osoko kulturak hara mugitzea erabaki zuten.

Parisen bizitza familiarra, nukleo sozial garrantzitsua izaten jarraitzen du. Nahiz eta, gero eta, familia gehiago egon umerik gabe. Bestalde, ohituria oso garrantzitsua hurrengoa da: janari orduetatik kanpo ezer ere ez jatea.

Gainera, paristarrak eta frantzesak orokorrean, oso pozik jartzen dira turistak frantzezes hitz egiten saiatzen direnean. Beraien aburuz, errespetu maila adierazten du euren kulturarekiko. Halaber, Parisko emakumeak erabat eleganteak dira. Aurrekoa, ezaugarririk ospetsuena da. Hiri honetan moda zeharo garrantzitsua da eta garrantzi asko ematen diote itxurari.





Bestalde, ohitura garrantzitsuen artean, zinerako, antzerkietarako eta musikarako joera agertzen zaigu.

Azkenik, eta laburbilduz, arteaz eta kulturaz hitz egiten dugunean Paris hiriari buruz mintzatzen ari gara. Parisen aurki dezakegu, pintura, arkitektura, literatura, moda, indibidualismoa eta eskulturari buruz pentsa dezakegun edozer.









No hay comentarios:

Publicar un comentario