Parisko historia erabat interesgarria eta bitxia iruditu zaigu. Hasieran, Parisii galiar herriak menperatzen zuen Parisko eremua, Julio Zesarren tropak hiria bisitatu ostean. Baina, oraindik, ezezaguna da zehatz mehatz hiriaren sorrera data. Uste da, Parisiiek K.a 250 eta 200 urteen bitartean fundatu zutela.
Hiriburuaren izena, hau da, Paris, IV. mendean eman zen. Bestalde, Klodoveok, frankoen buruzagiak, 508. urtean bihurtu zuen hiriburu, erromatarrak garaitu ostean.
Felipe Augustoren erregealdian, Paris bihurtu zen erreinuaren hiriburu eta mende gutxi batzuk barru, XVI. mendean, Henrique IV.ak lehenengo eraikin arkitektonikoak egiten hasi zen. Hiria modernizatzeko helburu zuela eta. Hala nola, Places des Vosges. Geroago, bere jarraitzaileek harresiak bota eta boulebarrak sortzen jarraitu zuten. Gainera, Frantziako iraultzak indartsu jazo zen Parisen, hori dela eta, bertan gertatu ziren lehenengo mugimendu herrikoiak, esate baterako: Bastillako kartzelaren hartzea.
Bestalde, Napoleon Bonapartek bere garrantzia izan du Parisen. Honek Inperioko hiriburua bihurtu zuen. Halaber, Napoleon III.aren agintaldian hirian sekulako transformazioa eman zen eta horren eraginez, Paris, momentuko hiririk modernoena bihurtu zen. Adibidez: lan publikoak, ur-hornikuntzak…eman ziren. Hainbat ekitaldi ospetsu burutu ziren, horietatik garrantzitsuena 1889koa da. Ekitaldi honetarako Eiffel Dorrea eraiki zen. Gaur egun ikono turistiko, sozial eta enblematiko bihurtu dena. Geroago, XX.mendean Parisko metroaren obrekin hasi ziren.
1940an, Alemaniako armadak konkistatu zuen hiria eta lau urteren buruan abandonatu zuten hiria. Azkenik, 80 eta 90ko hamarkadaren hasieran, Parisek berrikuntza izugarriak jaso zuen. Adibide gisa: Louvre museoa, garaipenaren arkua…
domingo, 11 de octubre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario