domingo, 25 de octubre de 2009

Udazkenaren hosto erorietatik udaberriaren goxotasunera: Sidney

Saltoka gabiltza astero; kontinente, ibai, ozeano eta mendietan zehar egiten dugu salto, leku eta jende desberdina ezagutzeko. Oraingo honetan, hemisferio batetik bestera salto egiten ere ausartu gara, eta hori dela eta udazkenaren kolore marroi, busti eta ilunak alde batera utzi ditugu eguzki izpien argi eta alaitasunaz gozatzeko: Sidney hiriaz arituko gara hizketan (nahiz eta bertan urte osoan zehar daukaten eguzkiaz gozatzeko aukera). Hiri hau ez da Autraliako hiriburua, baina beste herrialde ugaritan gertatu izan ohi den bezala, bertako hiri esanguratsu eta garrantzitsuena bihurtu. Alde horri dagokionez, aurreko astean aztertu genuen New Yorkekin konpara dezakegu. Sidneyra iristeko bidaia dexente luzea daukagu hemendik abiatuz gero, hegazkin-bidaia ordu askokoa baita. Bilbotik irtenez gero, Air France konpainiarekin egingo dugu hegan, ia 24 orduko bidaia eginez eta baita 2 eskala ere. Nekagarria benetan, baina merezi duela uste dugu.



Bisita turistikoari hasiera emateko, eraikin esanguratsuenak ezagutzera joan gaitezke. Horietako bi Sidneyko "sinbolo" bihurtu dira, nolabait esateko, eta mundu osoan zehar jendeak ezagun ditu: Sidney Opera House eta Sidney Harbour Bridge dira. Lehen bere estruktura originalagatik da ezagun eta bigarrena, berriz, arku baten gaiean zegoen zubirik luzeena izan zelako.


Opera House

Harbour Bridge

Horietaz gain, baditugu beste zenbait ere: Sidney University, esaterako, zeina Autraliako unibertsitaterik zaharrena den; edota Art Gallery of New South Wales.

Sidney University

Art gallery of New South Wales

Baina hiria benetan ezagutu nahi badugu, leku enblematikoak bisitatzeaz gain, bertako auzo desberdinak ikustera joan beharko ginateke, bertako bizimodua, jendea eta kultura hobe ulertzeko balio baitiezaguke. Hauexek dira esanguratsuenak:

  • The Rocks: hiriko auzorik zaharrena da, Gaur egun, eraikinak berrituta daude eta oso giro bizia dauka taberna eta antzerkiei dagokienez. Leku ezinhobea dugu, beraz, gauez irtetea gustoko badugu.



  • Chinatown: Sidneyko hegoaldean dago eta gainerako hirietakoak bezala, txinatarren gune neuralgikoa dugu.



  • Paddington: hirigunetik ekialdera dago eta oso auzo polita da; bertan, estilo victorianoa duten eraikinak ikus ditzakegu.



  • Newtown: hiriguentik hegoaldera dago (3km-tara, gutxi gorabehera) eta interesgarria litzateke bisitatzea, guztiz alternatiboa eta multietnikoa baita.



  • Kings Cross: hirigunetik ekialdera dago eta "auzo gorria" dela badiote ere, tabernez beterik dago eta leku egokia da turista gazteek bertan ostatua bilatzeko, haientzat pentsatutako aterpetxe ugari baitaude.




Sidney Australiako kostaldean kokatuta egonik, itsasoarekin zerikusia duten lekuek garrantzia izan beharra daukaete nahi eta nahiez. Hiriko hondartzak oso ezagunak dira, esaterako. 50 bat inguru daude, eta ezaguneneak Bondi eta Manly izenekoak dira. Bestalde, Darling Harbour Sidneyko portuetako bat da. Gaur egun jatetxe eta tabernez beterik dago, eta bisita kulturala bor-borrean dago.

Horrelako hondartza ugari daude Sidneyen

Darling Harbour

Naturarekin zerikusia duten lekuek ez dute itsasoarekin soilik harremana. Landareei erreferentzia egingo bagenie, parke ugari daudela esango genuke. Horien artean, bi aipatuko ditugu: alde batetik, Hyde Park, hiriaren erdialdean dagoena; tamaina ertaina dauka eta langileen artean oso ezaguna da. Bestetik, Centennial Park, Paddingtonetik gertu dagoena; zenbait arlotan landa bezalakoa omen da.

Hyde Park

Centennial Park

Parkeez gain, lorategi botanikoa ere bertan dago eta Australiako zuhaitz mota ugari edukitzeaz gain, beste herrialdeetakoak ere ikus ditzakegu.



Animaliak gustatzen bazaizkigu, berriz, Sidneyen zoo ugariren artean dauzkagu aukerak. Taronga da, baina, zoo nagusia. Circular Quayetik irteten den ferrya hartuz gero, ordu laurden soilik tardatuko dugu iristen.



Azkenik, bidaia birtual honi amaiera emateko, Sidneyek azken urte hauetan bizi izan duen gertakaririk garrantzitsuenari egingo diogu erreferentzia: Joko Olinpikoei, hain zuzen ere. Parke Olinpikoa hiritik 20 kilometrotara dago eta bertan daude estadioak eta gainerako eraikinak, Hala ere, jokoak amaitu eta gero leku horretako bizia asko jaitsi da.



Gaurkoz, hementxe utziko dugu geure paseo turistikoa.Hurrengoan, bidaia historikoa egitea tokatuko zaigu.

Hurrenarte!

Cesar eta Uxue

No hay comentarios:

Publicar un comentario