domingo, 18 de octubre de 2009

XXI. mendeko Mayflowerra hartu eta...New Yorkera!

Bloga estreinatu duen hiriari buruzko hiru sarrerak egin ondoren, Atlantiar Ozeanoa gurutzatu eta kon tinentez aldatzea egokitzen zaigu, geure hurrengo helburu den hirira iristeko: New York, etxeorratzen hiria.



8 milioi biztanle baina gehiago dituen hiri honetan ez dago aspertzeko aukerarik, mila leku bisita baitaitezke. Eraikin eta toki sinboliko garrantzitsuenen artean honako hauek ditugu: “Estatua de la libertad”, izen berbera duen irlan dagoena; Ellis irla, milaka etorkin jaso zituena; Wall Street, New Yorkeko burtsa dagoen eraikina; Empire State Building, denbora batez munduko eraikin altuena izan zena, e.a. Horretaz gain, Dorre Bikiak ere bertan zeuden, ahalik eta 2001eko irailaren 11an bi hegazkin suizidek behera bota zituzten arte.

Madison Square Garden ez da horren “serioa”, nolabait esateko, baina New York Knicks saskibaloi taldearen estadioa mitikoa bihurtu da dagoeneko.

"Estatua de la libertad"

Ellis irla

Wall Street eraikina

Empire State

Dorre bikiak

"Madison Square Garden"

Kanpoaldeari erreparatuz bakarrik ezezik, badaude barrura sar gaitezen gonbidatzen gaituzten lekuak ere; hala nola, Moma, arte modernoaren museoa, edota New Yorkeko liburutegi zentrala.

MOMA museoa

Liburutegi Zentrala


Baina mila kulturek elkarbizitzen duten hiri honetan, ezin dugu soilik modu horretako turismo “itxia” egin. Central Park bisitatzea ezinbestekoa da, adibidez. “New Yorkeko birika” bezala ezagutzen zaio, gune berde izugarri handia baita, milaka tona porlanen erdian dagoena.




Herrialde ezberdinetako komunitateek sortu zituzten auzo tipikoak ezagutzea ere guztiz gomendagarria da, euren kaleetatik paseatu, eta bertako denda, jende eta jatetxeei erreparatuz. Auzo horien adibide garbi dira “Little Italy” edota “Chinatown”.

"Little Italy"

"Chinatown"

Aisialdirako aukera ugari ditugu ere. Erosketak egitea gustuko izanez gero, “5th Avenue”, “7th Avenue” eta inguruko etorbideetatik pasea dezakegu, bertan baitaude Channel, Dior, D&G, Versace eta Tiffany’s bezalako dendak. Baina denda horietan xahutzeko haina diru ez izanez gero (gehiengoaren kasua den bezala), denda horietako erakusleihoei kanpotik so egin eta H&M eta Abercrombie&Fitch bezalako multinazionalen denda merkeagoetara joan gaitezke. Gainera, beti eros ditzakegu marka garestien kopiak Txinatownen.

5th Avenue




Aldiz, gustuko duguna beste mota bateko aisia badin bada, Broadwayeko musikal bat ikustera joan gaitezke. Mundu osoan zehar oso ezagunak dira, eta estreinaldi berrienak bertan izango ditugu. Hori bai, abesten dutena ulertu nahi izanez gero, ingelesez hitz egiten jakitea ezinbestekoa dugu.





Azkenik, aisialdiari amaiera emateko, zerbait edatera irten gaitezke, gau.giroa duten gune ugari baitaude. Mahai batean eserita egotea gustazen bazaigu, jazz saio bikain bat entzutera Joan gaitezke “Blue Note” tabernara. Aldiz, gau osoa dantzan igaro nahi izanez gero, Palladium bezalako diskoteka mitiko batetara gertura gaitezke.

Blue Note


Palladium

Hauxe dugu hiri hau ezagutzeko laburpenaren laburpena. Noski, horren hiri handia izanda, ziur gaude mila leku eta aisi aukera aipatu gabe utzi ditugula, baina badakizue, honelako kasuetan, aukerak egin behar izaten ditug, eta zerbait aukeratzeak veste zerbait bertan behera uztea dakar.

Guri bezala, askok EE.BB-en hiriburua dela uste duten hiri hau gustuko baduzue, hegazkin bat hartu, JFK aireportuan lurreratu eta gozatu desberdintasun eta kontrasteez!



Beste bat arte!

Cesar eta Uxue

No hay comentarios:

Publicar un comentario