sábado, 31 de octubre de 2009

Gaurkoan, bloga errenobatzerako orduan, beste kontinente batera egingo dugu salto. Honeri "gigante asiatico" deitzen diote eta Asiako estaturik jendetsuena da. Oraingoan, Txinaz ari gara.
Bestalde, Beijing gobernu zentralaren kontrolpean dago eta betidanik Txinako errepublika popularraren munizipioa izan da.
Sidenyeko klima lehor eta bero-epel batetik, Beijingera egingo dugu, non, klima hotsa eta heze den. Beijingen aspertseko aukerarik ez duzu eta hori da hiri honen erakargarritasun handiena. Gainera, nahiz eta, Txinako hiririk jendetsuena ez izan, Txinako kapitala da, beraz, dibertsitate kulturala ere handia da.
Beijingen toki ugari daude ikusteko, hori dela eta, kritikalari askok esan dute mundu honetako hiririk unkigarrienetakoa dela.

Beijingen paisajeak anitzak dira. Era askotako monumentoak edo eraikinak ikus dezakezuz. Beijingen modernitatea eta antzinako obrekin jolasten du, hiri kosmopolita bat eginez.
Esate baterako:



Bestalde, Txinako kapital honetan, garraio medioei garrantzi izugarria ematen diote, hortaz, bai errepideen, metroen, taxien, tranvien, bizikleten eta azkenik, autobusen zerbitsuak ezin hobeak dira.


Horretaz gain, Beijingen garapena joku olimpikoekin bat etorri zen eta honekin hiria sozialki gehiago ezagutzera eman zen, ekonomikoki erabat gora egin zuen, eta profesionalen ustez, jokuak ezin hobeak izan ziren. Beraz, mundu osoaren errespetua irabazi zuten.






Besteak beste, Beijingen janaria arraroa da eta beste herrialde batean Txinako janaria ikustea erabat ospetsua da. Gu bizi garen herrialde guztietan txinatar jatetxe bat ikustea ohikoa da, horregatik bihurtu da hain ospetsu Beijing eta batez ere, Txinako janaria.


Bestale, Beijingen biztanle kopurua oso handia denez, kutsadura biztanleen bezalaxe ikaragarria da.



Halaber, Beijingen egiten den artea, ezin da beste herrialde batzuetan egiten den artearekin alderatu. Beijingen arteari garrantzia handia ematen diote baina fusionamendu bat jasotzen ari dira aspketu honetan dena, modernoago bihurtuz eta euren identitatea galduz. Hala ere, eraikinak izugarriak izaten jarraitzen dute.





Azkenik, Beijineko kultura gero eta leku gehiagotan ikusten ari gara. Askoren ustez, desberdintasunak gure kuriositatea areagotzen duekako da eta hori dela arrazoi nagusi, kultura eta bizitzeko modu hori, beste leku batzuetara importatu da estate baterako Ameriketako Estatu Batuetara, orainarte haien bizimodua jarraitu izan dena.


viernes, 30 de octubre de 2009

"Sydneysyders"

Horixe da Sydneyn bizi diren guztiek jasotzen duten jentilizioa (4.119.190 pertsona, 2006ko erroldaren arabera). Gehienek Britainia Handiko eta Irlandako arbasoak dituzte, baina italiarrak, greziarrak eta asiarrak ere baziren haietako batzuk. Biztanle horien gehiengoa hirigunean bizi da, lanleku eta garraio publikorako lotura hobeak daudelako. Hirigune horren da Australian dentsitate handiena duen lekua.



Errolda horren arabera ere, biztanleen %2a jatorri indigena dauka eta %31,7 atzerrian jaiotakoa da (gehienak Britainia handian, Txinan eta Zeelanda Berrian). Datu hauek kontuan hartuta, ez zaigu arraroa irudituko sydneysider ugarik bigarren hizkuntza bat hitz egitea, ama-hizkuntza duten ingelesaz gain: orokorrean, arabiarra, txinera eta italiera izan ohi dira bigarren hizkuntza horiek. Esatea komeni zaigu Sydney dela mundu osoan atzerrian jaio den pertsona portzentaje handiena duen zazpigarren hiria; Londres eta Paris bezalako hiriak ehuneko horren atzetik daude.



Multikulturaltasun hau Australiako identitate nazionalaren ezaugarri bihurtu da, baita bereizgarri kultural garrantzitsuenetako bat ere. Hori dela eta, ez da batere arraroa hiriko kaleetan zehar kultura desberdin guzti hauen inguruko lokalak aurkitzea; eta hau ez da salbuespena kultura latindarren inguruan, oso ohikoa baita jatetxe mexikarrak, artisautza indigenari buruzko erakusketak eta tangoa eta saltsa bezalako dantzak irakasten dituzten lokalak aurkitzea. Gainera, beste herrialde askotan ohikoa ez den bezala, Sydneyn (eta baita Australia osoan zehar ere), etorkinek ez dituzte arrazakeria erasoak edota zokoratzea jasaten, eta bizi maila ona izatea lortzen dute.

Hiriko biztanleen izaera deskribatu beharko bagenu, alaiak, txeratsuak eta nahiko informalak direla esan beharko genuke. Klase-desberdintasun handirik gabeko gizarte baten partaide dira; gizartea hala izatearen arrazoietako bat lan zuzenari ematen zaion garrantzia izan daiteke, arrakasta azkar eta erraza alde batera uzten baitu. Ondorioetako bat, berriz, beste kulturekiko erakusten duten errespetua da; horrexegatik dira horren abegikorrak kanpotarrekin.



Baina sydneysidersen bizi osoa ez dago lanaren eta abegikortasunaren inguruan; aisialdia ere gustuko dute. Bertako klima epela dela eta, kanpoan egon daitezkeen ekintzez gozatzeko aukera daukate: Manly eta Bondi bezalako hondartzak igerilari, surflari eta eguzkia maite duten pertsonez lepo egon ohi dira eta nabigazioa ere oso zaletasun herrikoia da bertan.


Bondi hondartza

Kirolzaleak ere badira eta kirol-mota ugarirenak gainera (futbol eta saskibaloiarekiko kirolzaletasun amorratuan soilik erori gabe). Honako kirol hauen jarraitzaile dira, besteak beste: Australian Rules Football, kriketa, Rugby Union eta Rugby League, futbola eta tenisa. Gehienetan, kirol hauen inguruko norgehiagoka eta ekintzak Sydney Cricket Ground eta Sydney Football Stadiumean egin ohi dira.

Sydney Cricket Ground



Musika ere gustukoa dute eta Sydneyko festibala (Big Day Out deritzotena) urtarrilero egin ohi da. Festibal honek irauten duen bitartean, Sidneyko biztanle ugari joan ohi dira ekitaldi artistikoak ikustera, kanpoan egiten diren kontzertuak entzutera eta beste hainbat ekintzez gozatzera.



Honetaz gain, “Demostración Real de Pascua” deiturikoa egin ohi da apirilero Homebushen eta abereak ikusteko eta beste hainbat gertakari antzemateko aukera eskaintzen du.

Beraien izaera, jatorria, ingurua eta gustuak ikusita (edo irakurrita, hobeto esanda) Sydneyko biztanleak nolakoak diren irudikatzeko aukera izan dugu. Baina oraindik hau egitea kostatzen bazaigu, hona hemen bertan bizitako zenbait pertsonaia ezagun, ea rol hauek haiengan irudikatzea lortzen dugun: Delta Goodreem eta Natalie Imbruglia ditugun musikaren munduan , Poppy Montgomery aktoreenean ("Sin rastro" telesaileko aktoresa da), eta Miranda Kerr eta Elle McPherson modaren inguruan. Badirudi fama emakume izatearen eskutik datorrela hiri honetan.

Natalie Imbruglia abeslaria kontzertu batean

Miranda Kerr modeloak "Victoria Secret" markarako desfile batean parte hartzeko aukera izan zuen

Eta hauxe izan da dena gaurkoz, baita hiri honen inguruan ere. Geure hurrengoa helburua zein den jakin nahi baduzue, hurrengo eguneko sarrera irakurtzea itxoitea besterik ez duzue!

Hurrenarte!

Cesar eta Uxue

miércoles, 28 de octubre de 2009

Sidneyren historia

Sidney nahiz eta hiri berria izan, beste hiri baten moduan historia bat du, 1788an sortu zenetik, gaur egun arte. Hiria ondo ezagutzeko bere historia ezagutzea gomendagarria da. Beraz, hori egitera abiatuko gara. Sidneyen 4,34 milioi biztanle aurki dezakeguz eta hegoaldeko Gales Berriaren hiriburua da.

Sidney 1788an eraiki zen, bere fundatzailea Arthur Philip inglesa izan zen. Horren eraginez, Sidney estatu australiarko hiririk zaharrena da.





1788an, konbiktoak Erresuma Batutik Sidneyera joan zirenean, pentsatzen da, bertan, 8000 aborigekin aurkitu zirela. Australiako hiri hortan, Arthur Phillipsek, Port Jacksonnen kolonia eraiki zuen. Geroago, 1789ko apirilean baztangako kolpe batek aborigen bizitzekin amaitu zuen. Halaber, nafarreriaz gain, herria eta kolonoen arteko liskarrak eta borrokak aborigeen hildako gehiago utzi zituen. Orduko, 1820an, Australiako gobernadorea, Lachan Macquarie, aborigenak zibilizatzea erabaki zuen, kristautzea eta hezitzea. Horretarako beste taldeetatik banatzea erabaki zuen.

Sidneyen, Macquarien garaia izugarrizko iraultza suposatu zuen. Era berean, kondenatuak; zubiak, errepideak eta eraikin publikoak sortu zituzten. 1830 eta 1850 artean, irla britanikoetatik etorritako inmigranteak etxe gehiago egiteak ekarri zuen eta horren eraginez, hiria berehala handitu zen.

1852ko uztailaren 20an, Sidney hiri bezala aitortu zuten (Australiako lehena) eta Charles H. Chambers izan zen hiri horretako lehen alkatea. 1851n, urrearen gaixotasunak inmigrante asko erakarri zituen Sidneyra, hiria gehiago bultzatuz. Bestalde, iraultza industriala heldu zenean hirira, sekulako industralizazioa eman zen Sidneyen. Hori izan zela eta, XX.mendeko hasieran milioi biztanleria erraz gainditu zuten. Hala ere, beheraldi ekonomiko bat eman zen baina honek ez zuen inolako eraginik izan hirian, zeren, 1832an, portuko zubia egiteko arazorik ez zen eman.

Azkenengo hamarkadetan, beste inmigrante moten etorreraren eraginez, adibidez, asiatikoak, arabiarrak...hain zuzen, Sidney hiri kosmopolita bat bihurtu da.

Uxue eta Cesar

Hurrengora arte!

domingo, 25 de octubre de 2009

Udazkenaren hosto erorietatik udaberriaren goxotasunera: Sidney

Saltoka gabiltza astero; kontinente, ibai, ozeano eta mendietan zehar egiten dugu salto, leku eta jende desberdina ezagutzeko. Oraingo honetan, hemisferio batetik bestera salto egiten ere ausartu gara, eta hori dela eta udazkenaren kolore marroi, busti eta ilunak alde batera utzi ditugu eguzki izpien argi eta alaitasunaz gozatzeko: Sidney hiriaz arituko gara hizketan (nahiz eta bertan urte osoan zehar daukaten eguzkiaz gozatzeko aukera). Hiri hau ez da Autraliako hiriburua, baina beste herrialde ugaritan gertatu izan ohi den bezala, bertako hiri esanguratsu eta garrantzitsuena bihurtu. Alde horri dagokionez, aurreko astean aztertu genuen New Yorkekin konpara dezakegu. Sidneyra iristeko bidaia dexente luzea daukagu hemendik abiatuz gero, hegazkin-bidaia ordu askokoa baita. Bilbotik irtenez gero, Air France konpainiarekin egingo dugu hegan, ia 24 orduko bidaia eginez eta baita 2 eskala ere. Nekagarria benetan, baina merezi duela uste dugu.



Bisita turistikoari hasiera emateko, eraikin esanguratsuenak ezagutzera joan gaitezke. Horietako bi Sidneyko "sinbolo" bihurtu dira, nolabait esateko, eta mundu osoan zehar jendeak ezagun ditu: Sidney Opera House eta Sidney Harbour Bridge dira. Lehen bere estruktura originalagatik da ezagun eta bigarrena, berriz, arku baten gaiean zegoen zubirik luzeena izan zelako.


Opera House

Harbour Bridge

Horietaz gain, baditugu beste zenbait ere: Sidney University, esaterako, zeina Autraliako unibertsitaterik zaharrena den; edota Art Gallery of New South Wales.

Sidney University

Art gallery of New South Wales

Baina hiria benetan ezagutu nahi badugu, leku enblematikoak bisitatzeaz gain, bertako auzo desberdinak ikustera joan beharko ginateke, bertako bizimodua, jendea eta kultura hobe ulertzeko balio baitiezaguke. Hauexek dira esanguratsuenak:

  • The Rocks: hiriko auzorik zaharrena da, Gaur egun, eraikinak berrituta daude eta oso giro bizia dauka taberna eta antzerkiei dagokienez. Leku ezinhobea dugu, beraz, gauez irtetea gustoko badugu.



  • Chinatown: Sidneyko hegoaldean dago eta gainerako hirietakoak bezala, txinatarren gune neuralgikoa dugu.



  • Paddington: hirigunetik ekialdera dago eta oso auzo polita da; bertan, estilo victorianoa duten eraikinak ikus ditzakegu.



  • Newtown: hiriguentik hegoaldera dago (3km-tara, gutxi gorabehera) eta interesgarria litzateke bisitatzea, guztiz alternatiboa eta multietnikoa baita.



  • Kings Cross: hirigunetik ekialdera dago eta "auzo gorria" dela badiote ere, tabernez beterik dago eta leku egokia da turista gazteek bertan ostatua bilatzeko, haientzat pentsatutako aterpetxe ugari baitaude.




Sidney Australiako kostaldean kokatuta egonik, itsasoarekin zerikusia duten lekuek garrantzia izan beharra daukaete nahi eta nahiez. Hiriko hondartzak oso ezagunak dira, esaterako. 50 bat inguru daude, eta ezaguneneak Bondi eta Manly izenekoak dira. Bestalde, Darling Harbour Sidneyko portuetako bat da. Gaur egun jatetxe eta tabernez beterik dago, eta bisita kulturala bor-borrean dago.

Horrelako hondartza ugari daude Sidneyen

Darling Harbour

Naturarekin zerikusia duten lekuek ez dute itsasoarekin soilik harremana. Landareei erreferentzia egingo bagenie, parke ugari daudela esango genuke. Horien artean, bi aipatuko ditugu: alde batetik, Hyde Park, hiriaren erdialdean dagoena; tamaina ertaina dauka eta langileen artean oso ezaguna da. Bestetik, Centennial Park, Paddingtonetik gertu dagoena; zenbait arlotan landa bezalakoa omen da.

Hyde Park

Centennial Park

Parkeez gain, lorategi botanikoa ere bertan dago eta Australiako zuhaitz mota ugari edukitzeaz gain, beste herrialdeetakoak ere ikus ditzakegu.



Animaliak gustatzen bazaizkigu, berriz, Sidneyen zoo ugariren artean dauzkagu aukerak. Taronga da, baina, zoo nagusia. Circular Quayetik irteten den ferrya hartuz gero, ordu laurden soilik tardatuko dugu iristen.



Azkenik, bidaia birtual honi amaiera emateko, Sidneyek azken urte hauetan bizi izan duen gertakaririk garrantzitsuenari egingo diogu erreferentzia: Joko Olinpikoei, hain zuzen ere. Parke Olinpikoa hiritik 20 kilometrotara dago eta bertan daude estadioak eta gainerako eraikinak, Hala ere, jokoak amaitu eta gero leku horretako bizia asko jaitsi da.



Gaurkoz, hementxe utziko dugu geure paseo turistikoa.Hurrengoan, bidaia historikoa egitea tokatuko zaigu.

Hurrenarte!

Cesar eta Uxue

miércoles, 21 de octubre de 2009

Newyorktarren izaera ezagutzen

New Yorkeko hiritarrak izaera askotakoak dira; pobreak, aberatsak edo klase ertaineko pertsonak, baltz kolorekoak, txinatarrak, latinoak, amerikarrak...

New York hiria abegitsua den heinean, ez eraikin izugarriak, ezta etxeorratzak ere dira hiriaren erakargarritasuna beti. Sarri, newyorktar jendea da erakargarritasun horren seinale.




Esan beharra dago, erabat irekiak direla beste kulturarekiko. Hori dela eta, zeharo antzematen da turistekin mantentzen duten harremana. New Yorken betidanik bizi izan den pertsona oso jatorra da turistekin. Esate baterako, galduta sentitzen bazara, edozein newyorktar prest dago laguntza emateko ezer espero gabe. Era berean, bitxikeri asko gertazen dira egunero. Esate baterako, turista bat mapa bat begiratzen badabil eta newyorktarra galduta sentitzen bazaitu, inolako eskaerarik gabe laguntzeko prest azaltzen zaizu.






Bestalde, asko gustatzen zaie edonorrekin hitz egitea. Milaka jente azaltzen da New Yorketik eta horren eraginez, konbertzazioa gauzatzeko jende asko prestatzen da.


New Yorken bakoitzak bere istorio propioa du. Izan ere, fenomeno hau ematen da, kulturaren dibertsitateagatik. Ia hiri honetako poblazio guztia inmigrantea da. Hau da, inmigrante hartzaileen hiria baita. Horregatik, zaila da newyorkatarren perfil zehatza ematea baina esan ahal genuke, orokorrean jendea nahiko progresista dela politikoki hitz eginez. Gainera, nahiko kontzientziatuta daude ingurugiroaren arazoekin eta garrantzi handia ematen diote osasunari, ez ordea, estatubatuarrak. Halaber, ohikoa da hiritar guztiak edozein kirol egitea, oso ospetsua dena, yoga da.





Hala ere, turismoaren eraginez, leku askok euren benekotasun izaera galdu dutela esan genezake. Turismoak asko igo du New Yorken azken hamarkadetan eta hori dela arrazoi nagusi, kultura erabat aldatu eta globalizatu da. edozein turista New Yorkeko kultura ezagutu nahian badago, "Borouhgs" auzora joatea beharrezkoa du. Bertan, benetako newyorktarrak ezagutzeko aukera izango du eta hiri kosmopolita honi buruz istorio eta historia ezagutzeko aukera izango du.

Azkenik, amaitzeko newyortarrak dira ezaugarririk garrantzitsuena hirian eta hain hiri espeziala izatearen arrazoi nagusia, newyorktarren izaera da.

Uxue eta Cesar


Hurrengora arte!






domingo, 18 de octubre de 2009

New York: historian barrena

Edozein leku ondo ezagutzeko, ez da nahikoa bertara joan eta momentuan dagoena ikustearekin. Gauzen zergatia ulertzeko, atzera begiratzea ezinbestekoa da beti, eta halaxe gertatzen da hiriekin ere. Beraz, New Yorken historiari buruzko laburpentxo bat egingo dugu orain, gaur egun den bezalakoa zergatik den ulertzen hasteko.

Gaur egun, New Yorkek 8.346.564 biztanle ditu eta bost barruti nagusiz osatuta dago: Bronx, Brooklyn, Manhattan, Queens eta Staten Island. Baina hiriaren sorreran, lehenenego kokalekuan, hedapena eta biztanle kopurua askoz ere txikiagoak ziren.

1524an Giovanni da Verrazzano italiarrak europearren ezagupenerako aurkitu zuen, baina lur horiek ez zeuden hutsik, Lenape tribuko 5000 bat aborigen bertan bizi baitziren. Esploratzaile honek “Nouvelle Angoulême” bezala izendatu zuen. Lekua jada europarrentzat ezaguna bazen ere, ez ziren bertan bizitzen jarri 1614. urtera arte. Lehenak holandarrak izan ziren eta 1626an Manhattan irla erosi zien koloniako zuzendariak aborigenei, “Nieuw Amsterdam” izena jarri zion eta larru salmentaren inguruan jarduten hasi zen irla. Hala ere, ez zen betirako holandarren esku egon, 1664an ingelesek eskuratu baitzituzten lur guzti haiek eta “New York” izena jarri zioten. Gerra ugari egon ziren ingeles eta holandarren artean, eta bigarrenaren amaiera aldera, akordio batetara iritsi ziren: Manhattan ingelesen esku geldituko zela, baldin eta Surinam holandarrena bihurtuz gero. Eta kolonia guztietan gertatu izan ohi den moduan, bertako lehen biztanleez ahaztu egin ziren, 1700 urtan 200 bat lenapear soilik bizi baitziren bertan.

1660 - Manhattan irlaren planoa

Britainiar inperioa martxan zen, beraz, bertan. Beraiek boterean zeuden bitartean, New York garrantzia hartuz joan zen merkataritza-portu bezala eta 1754an, hiriaren estatus berriaren adibide gisa, lehen unibertsitatea sortu zen, Columbiakoa, hain zuzen ere.

Unibertsitateko liburutegia

Hurrengo urteetan, EE.BBetako Independentzia gerra batailaratu zen, eta New Yorken gudu garrantzitsu ugari eman ziren; haiek guztiak “New York eta New Jerseyko kanpaina” bezala ezagutu ziren. Gerra amaitu egin zen eta EE.BBak jada herrialde independiente bat zen. Bertako lehen presidente George Washington aldarrikatzeko, New Yorkeko eraikin mitiko bat aukeratu zuten: Wall Street. Gainera, EE.BBetako hiriburu bihurtu zen urte batez.

George Washingtonen estatua bat dago gaur egun Wall Street eraikinaren kanpoan

XIX. mendean hiriak aldaketa ugari jasan zituena inmigrazioa eta garapena zirela eta. “Commissioners’ Plan of 1811”-ari esker, hiri-hesia, nolabait esateko, Manhattan irla osora zabaldu zen eta 1835an EE.BBetako hiririk handiena bihurtu zen, Philadelphia atzean utziz.

Politikari dagokionez, hiri-kontrola etorkin irlandarrek bermatutako “Tammany Hall” sistemak zeukan. Bestalde, merkataritza-aristokraziako partaide izandako hainabt kidek Central Park sortzea bultzatu zuten. 1857an eratu zen eta hiriko lehen parke paisajistikoa bihurtu zen.

Central Parken irudi-planoa - 1859

Esklabutza desagertarazteko mugimendua bertan zen jada. 1820. Urterarte New Yorken esklabuak egon izan ziren, baina hurrengo hamarkadan zehar hiria mugimendu desagerrarazlearen gune bihurtu zen Iparrean, bereziki Manhattan eta Brooklyn auzoak.

Hurrengo urteetan zehar, Gerra Zibila gertatu zen EE.BBetan. Zerbitzu militarraren aurkako mugimendu handia egon zen New Yorken eta, hori zela eta, manifestaldi bortitzak egon ziren 1863ko uztailaren 13 eta 16 artean. Egun horiek “Draft Riots” bezala ezagutarazi ziren eta EE.BBetako altxamendu zibil okerrenetako bezala kontsideratzen dira.

1898an, New York hiri modernoa eratu zen, Manhattan eta Brooklyn elkartu egin baitziren. Ordurarte, Brooklyn hiri independiente bat zen. 1904an metroa ireki zen eta hau hiria elkartzeko bultzada handia izan zen.

Mulberry Streeten irudia, 1900ean

XX. mendea bertan zen jada. Mende honen lehen erdialdean, New York munduko industria, merkataritza eta komunikazio gunea bihurtu zen. 20ko hamarkadan afroamerikar etorkinen gehiengoa bertara joan zen, herrialdeko hegoaldetik zetorren “Migrazio handia” bezala ezagutzen den mugimenduan. Beraz, iparrameriako hiri-diaspora afrikar handiena bertan zegoen. Debekuaren urteetan zehar, Harlem auzoak biziberritze bat jasan zuen eta etxeorratzak eraikitzeari bultzada izugarria eman zitzaion. 1948an, New York munduko hiri populatuena bihurtu zen.

1948an bazkalordu garaian kaleak halaxe zeuden

Krisi ekonomiko gogorraren urteak pasa ondoren, garapen ekonomiko handia egon zen hirian europa aldeko inmigrazioa eta II. Mundu Gerrako beteranoen etxeratzea zirela eta. Honek ere etxebizitzen eraikuntza bultzatu zuen Queens ekialdean eta, honi esker, munduko hiri nagusia bihurtu zen gerratearen ondoren; Wall Streeti esker, gainera, potentzia ekonomiko nagusia bihurtzen hasi zen. Horretaz gain, Nazio Batuen gune nagusia bertan eraiki zen eta arte munduan ere leku garrantzitsu bihurtu zen.

Nazio Batuen sedea

60ko hamarkadan arazo ugari egon ziren bertan, ordea: arazo ekonomikoez gain, krimen eta arrazismo. Tasek gora egin zuten eta hurrengo hamarkadan zehar ere halaxe jarraitu zuten.

80ko hamarkadan zehar, finantzia industriaren bersortzeari esker hiriko fiskalitatearen kalitatea hobetu egin zen eta hurrengo hamarkadan hiriaren egoera orokorra hobetu egin zen, arrazismoak eta krimenen kopuruak behera egin baitzuten berriro ere, eta etorkin berriak jaso baitzituen hiriak, Asia eta Latindar Amerikakoak.

XXI. mendea hasi zen urteko irailaren 11an, New Yorkek inoiz jasan zuen atentaturik okerrena jasan zuen: Al-Qaeda talde terroristako kide ziren 19 suizidek bahitutako bi hegazkinek Dorre Bikien aurka jo zuten eta ia 3000 pertsona bertan hil ziren.

Dorre Bikiak sutan

Etorkizunari begira, eta duela 8 urte gertatutako ekimen zorigaitzak alde batetara uzteko asmoz, “Freedom Tower” izeneko dorre bat eraikitzeko asmoa daukate Dorre Bikiak zeuden leku berdinean. Proiektua 2012rako amaituta egotea espero da.

Hauxe izan da New Yorken historiaren laburpena. Hurrengo sarreran, hiriko pertsona, kultura eta bitxikerien inguruan arituko gara.

Hurrenarte!

Cesar eta Uxue