domingo, 8 de noviembre de 2009

Heterogeneotasuna: modernitatea eta zantzu kontzerbadoreak elkarbizitzan dauden gizartea

Kairo oso hiri handia da, aurretik dakigun bezala. Beraz, pertsona asko bizi dira bertan: gune metropolitarrean 17.285.000 bizi dira, hain zuzen ere. Munduko 13. Hiririk populatuena eta Afrikako hirien artean, podiumeko lehenengo postuan dago demografiari dagokionez. Egiptiarrek, horrexegatik, “hiri guztien ama” edota “mila minareteen hiria” bezala dute ezagun.



Egiptiar populazioa, orokorrean, nahiko homogeneoa da jatorriari dagokionez, baina gizartearen alde modernoa heterogeneoagoa da, antzinako gizartearekin zenbait lotura mantentzen baditu ere. Bigarren multzo honetan sartuko genituzke, beraz, Kairoko biztanleak.

Kairotarrek hitz egiten duten hizkuntza nagusia arabiarra da, noski; baina turismoa eta negozioak direla eta, arlo horietako langileek ingelesa eta frantsesa ere badakite kasu askotan. Orokorrean, gainera, nahiko jarraitzen dute erlijioa: biztanleen %90a islamiarra da, %9 kristaua (kopto-fedea jarraitzen dute, batez ere) eta gainerako %1ak erlijio judutar-kristauak edo ekialdeko baten bat jarraitzen dutela diote.



Klase sozialek ere badute presentzia Kairotarren artean. Maila altuko biztanleen kopurua oso txikia da, baina gutxi horiek oso aberatsak ditugu. Horiez gain, badago erdi mailako klase nahiko dirudun bat ere, baina klase zabaleneko biztanleek maila sozial eta ekonomiko azpigaratuago bat daukate, eta langabezia tasa, adibidez, %14koa da klase horretako biztanleria aktiboaren artean. Tasa hori altuagoa da unibertsitatea amaitu berri duten gazteen artean, eskaintza eskaria baina askoz ere altuagoa baita.

Oso bizitza sozial aktiboa daukate Kairon, eta gehienbat familia eta erlijioaren inguruan eratzen dute bertako biztanleek. Gainera, hirian ekintza eskaintza oso zabala dago, eta antzerki, jatetxe, klub, taberna eta polikiroldegietara joatea eskuraerraza da haientzat.





Pertsona adeitsu eta abegikorrak dira, alaiak eta izaera irekikoak eta errespetu berdina jasotzea espero izaten dute turisten aldetik. Esaldi honekin oso ondo irudikatuko genuke errealitate hori: eurek errespetuz tratatzen dituztenak errespetatzen dituzte kairotarrek. Horrexegatik, hiri islamiar bateko hiriburua baldin bada ere, nahiko “mendebalduta” dago eta liberalak dira, turismoarekiko oso harreman normalizatua baitaukate. Baina, guzti horren gainetik, hiri islamiar baten barnean daudenez, zenbait ohitura kontserbadoreren jabe dira; horietako batzuk, noski, janzkerarekin dute zerikusia. Emakumeek, adibidez, kontu handiz zaindu behar izaten dute euren janzteko era, batez ere erlijioarekin lotutako eraikinetan. Hala ere, mendebaldeko kulturako janzkera guztiz onartuta dago jatetxe, hotel, taberna eta diskoteka modernoetan.

Emakumeen janzkerak zenbait sinbolo kontserbadore ditu oraindik ere

Kairotar bat lehenengo aldiz ikusten dugunean, eskua emanez agurtu beharko dugu, hori baita euren agurtzeko ohituko modua. Hala ere, ekintza horrengatik ez genuke ondorioztatu beharko kultura hotz baten gabe diren; are gehiago, kontaktu fisiko handiagoa edukitzeko ohitura daukate: hitz egiterako orduan, adibidez, europarrek baina distantzia motzago bat erabiltzen dute eta hizketan ari direnarekin lotura sortu izan ohi dute bera ukituz.

Gehienak, arabiarren artean ohiko den bezala, familia handi baten inguruan hezitakoak dira eta hori dela eta, sarritan ez dira eroso sentitzen bakarrik daudenean. Adibide bat jar dezakegu hau hobeki ulertzeko: imajina dezagun zine huts batean gaudela Kairo erdian; ez dago gu baino inor gehiago. Bat-batean, kairotar bat zinema-salara sartzen da; bada, gure ondoan eseriko da seguruenik.

Familiaz inguraturik egotea dute ohikoena

Beste ezaugarri bat ere haien izaeran guztiz barneratuta dago: ez dira puntualak. Baliteke kairotar bat norbaitekin geldituta egonez gero berandu iristea, baita ez azaltzea ere. Oso normala da kultura arabiarrean itxaronarazte hori, baita atzerritarrekin erlazionatutako negozioetan ere.

Negozioei buruz ere beste zerbait esan dezakegu. Enpresari bat bere lana dela eta norbaitekin gelditu baldin bada, elkartze hori ez da inolaz ere pribatua izango: bisita lagun eta familiako kideen bisitek etengo dute, baita telefono deiek ere. Gainera, enpresari horiek ez dute tratua itxiko ahalik eta solaskidea ezagutu eta harekiko konfiantza duela sentitzen duen arte. Beraz, alde sozialek komertzialek bezainbesteko garrantzia daukate Kairon, eta erabakiek luze jo dezakete.

Beste ohitura bat aipatzearren, herrialde osora zabal dezakegun bat azalduko dugu. Ostirala egun santua da islamiarrentzat eta, beraz, denda eta negozio guztiak itxita egon ohi dira. Bestalde, biztanle gehienek ez dute larunbatetan (ingelesek utzitako ohitura bat genuke hauxe) edo ostegunetan lan egiten; banaketa hau gobernuak antolatu zuen trafikoa gutxitzeko asmoz.

Arazo hau konpontzea posible ote?

Guzti hau jakin ondoren, gauza garrantzitsu bat egitea falta zaigula antzeman dezakegu: bertako biztanleekin harremanetan jartzea, alegia. Bada, zertaz hitz egin ez dakigula baldin bagaude, kirolen gaia atera dezakegu inolako beldurrik gabe, oso kirolzaleak baitira kairotarrak: futbola, saskibaloia, zaldi-karrerak, tenisa eta itsas-kirol guztiak oso gustuko dituzte. Bestalde, ez da arraroa izango elkarrizketaren erdian txisteren bat kontatzen baldin badute, asko gustatzen baitzaizkie; gainera, askotan eurei egingo diete txiste horiek erreferentzia, batez ere burokraziaren gaiari. Elkarrizketa atsegin hauek luzatzea oso erraza izango da, tea edo kafea edaten dugun bitartean eta, seguruenik, tabakoak sortutako keak inguratuta gaudela.



Eta ingurugiro alai eta atsegin (kea alde batera utzita) honen erdian agurtuko zaituztegu gaurkoz. Zein izango ote da gure hurrengo aukera? Hurrengo sarrerara arte itxaron beharko dugu denok ere hori asmatzeko.

Hurrenarte!

Cesar eta Uxue

Kairoko historia

Kairo, munduko beste edozein herrialdek bezala, historia zabala eta anitza dauka. Hiri honetan jazoerak urte askoren buruan gertatu dira, beraz, urte asko dituen hiria da. Gerrak, gatazkak, edota sorrerak azalduz.
Kairo k.a 116. mendean sortu zen erromatarrak antzinako gotorleku pertsiarra Nilo ibaiaren alboan sortu zutenean. Gaur egun, orduan, Kairo Zaharra legez ezagutzen da. Hiria eraiki baino lehenago, Menfis edota beste zenbait herrialdek inperio faraonikoko hiriburu bihurtu ziren. Hala ere, gaur egun hiriaren izena fatimis hitzari zor diogu zeren eta, Al-Qahira izenarekin izendatu zuten hiria. Gainera, inbasio asko jazo ostean, esaterako: "Mamelukoak", "Otomanoak", Napoleon, eta britaniarren aldetik, azkenik, Kairo hiriburu subiranoan bihurtu zen 1952an.


Kairoko mapa

Kairo Nilo ibaiaren urbazterretan kokatuta dago, deltaren hegoaldean hain zuzen ere. Eta gaur egungo gobernaria: Abdel Azim Mussa Wazir da.

Abdel Azin Mussa Wazir gobernularia

Heliopolisen alboan eta Nilo ibaia 14 kilometrotara, Kairo hiria gotorleku erromatarrak sortu zuten. Halaber, gaur egungo Kairo 4 eraikuntza musulmanetan eraikita dago.

  • Al-Fustat: (kanpamendua arabiarrez) Lehenengo nukleo originala eta Egiptoko lehenengo hiriburua izan zen. Ibaia eta gotorleku erromatarren artean eraiki zen eta Amr ibn al-As generalaren aginduetan sortu zen. Aldi berean, 641. urtean, mezkita bat sortu zen, Egiptoko eta Afrika osoko lehenengoa izanik. Administrazio zentrua bihurtu zen arabiarra administrazioko hizkuntza bezala inposatu zutenean. Geroago, Shawar Visirrak hiria erre zuen 1168an.

  • Al-fustat

  • Ahmad Ibn Tulunek Al-Qatta´i gotorlekua eraiki zuen, kasuan kasuko mezkita eta Jauregia sortuz. Gaur egun Tulun auzoa bihurtu dena.

Al-Qatta´i


  • Bestalde, Suleiman Egiptoko gobernadoreak abasiesen eskuordetzeagatik, Al-Fustatez gain, Al-Askar, ezarkuntza militarra eraiki zuten. Hiriaren alde honetan, Gobernuko Jauregia sortu zuten.

Al-Askar

  • Al-Qahira: 969.urtean eraiki zen fatimi, Yawhar Al-Qaiden agindupean. Jauregien iparraldean eta Al-Askar eta Al-Qatta´i okupatuz, eraiki zen Al-Azhar, historiako lehen unibertsitatea.

Al-Azhar


Urte batzuk geroago, 1176an, Saladinok "La Ciudadela" sortu zuen hiria indartzeko helburuarekin. Horretarako, hiria handitu eta aldatu egin zuen, hortaz, Ciudadela hiri berria eta zaharra banatu zuen. Kairo asko handitu zen eta horren eraginez, Ciudadela zentru administratiboa bihurtu zen. 1382an mameluko emirrak, Djhaharks El-Jalili, "karabanseraia" eraiki zuen eta hiriko foku ekonomikoa bihurtu zen.


La Ciudadela

Halaber, 1348an Egipton eta batez ere, Kairon ekonomiak atzeraldi bat izan zuen eta Al-fustaten beheraldia ekarri zuen, lehen Egiptora zihoan komertzioa, mediterraneora abiatuz.

1517an, otomanoek Egipto okupatzen dute eta Al-Qahira kafearen nazioarteko gunea bihurtu zen eta beste alde batetik, Al-Azharreko unibertsitatea mundu islamiarrean erreferentea izan zen.

Napoleonek ere bere papera jokatu zuen Kairon. Napoleonek, Mehmet Aliren laguntzaz industrializazioa eraman zuen hirira. 1816an lehen ehungintza fabrika eraiki zen eta geroago, 1831an paperezko beste bat zabaldu omen zen.

Ondoren, Ismael Pashak (1863-1879) berreraketa urbanistiko totala egin zuen hirian: plano ortogonala sortuz, auzo berriak eraikiz Nilo ibaiaren alboan, kaleak garbituz, eraikin berrien zabalpenaz, adibidez: Al-Qubba eta operako antzerkia. Ondorioz, eraikin hauek sortu ostean, Al-Qahira auzoa pobreen auzoa bihurtu zen. Hortaz, 1882 eta 1937 artean biztanleria %250 hasi zen.

Azkenik, 1922an, Kairo Egiptoko hiriburu bihurtu zen; 1958 eta 1961 artean Estatu Arabeen hiriburu izan zen eta baita Estatu Arabeen ligako sedea ere.

jueves, 5 de noviembre de 2009

Piramideak, zokoak, faraoiak eta meskitak: Kairo

Iritsi zaigu, dagoeneko, nolabaiteko “lehenengo txanda” hau amaitzeko garaia: Hau da, azken lau asteotan munduko lau kontinente birtualki bisitatzeko aukera izan dugu. Bakarra gelditzen zaigu, beraz, bisitatzeke, eta horixe da aste honetan egingo duguna: Afrikarantz goaz, “kontinente beltzera”. Oraingoan, iparraldean geldituko gara, historia eta esateko ugari duen hiri batean: Kairon, Faraoien eta Piramideen herrialde den Egiptoren hiriburuan.





Kairo, beraz, Afrikaren ipar-ekialdean dago. Mundu arabiarreko hiririk handiena da, baita Afrika osokoa ere. Mediterraneoko klima dauka (uda bero eta negu epelekin). Hala ere, kontuan hartu beharko genuke oso tenperatura-aldaketa handiak jasaten dituela goizean goizetik gauerarte. Guzti hau ikusita, hiria bisitatzeko momenturik egokiena azarotik martxora doan tartea da, egunean zehar tenperatura 23-24oC ingurukoa baita. Udan joanez gero, aldiz, bero gehiegi pasa dezakegu (35-36oC egunez). Data egokiak jakinda, nola joan eta zein hotel aukeratu jakitea bakarrik falta zaigu.

Bidaiari dagokionez, argi dago hegazkinez joatea dugula aukerarik hoberena. Prezio merkeenak nahi izanez gero, Madrilen hartu beharko dugu hegaldia; eskala bat egin beharko dugu Erroman, gainera. Guztira, Ia 13 orduko bidaia izango dugu eta, kostu baxuko konpainia batekin hegan egitea aukeratuz gero, joan-etorriaren prezioa 500€ ingurukoa izango da. Hotelei dagokienez berriz, hauexek dira aukerarik hoberenak, kokalekua, prezioa eta kalitatea, dena kontuan hartuta: City View Hotel, Havan Hotel eta Windsor Hotel Cairo, besteak beste.

Windsor Hotel Cairo

Kairon gaude jada, beraz. Zer da bertan ikusteko aukera duguna? Bada, ez daukagu aspertzeko astirik: eraikinak, lekuak, auzoak, giroa, museoak… mila gauza, beraz. Hiriak dauzkan erakarleku gehienak gune historikoan daude, baina turistek bisitatzen dituzten beste zenbait leku hiritik zertxobait aldenduta daude.

Gizako piramideak dira, dakigun bezala, bai hiriak eta baita herrialdeak berak ere dituen eraikin edota leku erakargarrienak. Piramide hauek Kairotik 20 kilometrotara daude kokatuta eta Keops Piramide Handia, zutik iraun duen bakarra, Antzinako Munduko Zazpi Leku Miragarritzat hartuta dauka UNESCOk.



Hirira bueltatu ondoren, alde islamiarrera jo dezakegu, bertan dauden zenbait leku bisitatzeko. Bab Zuwaylako hegoaldeko atea bertan dugu, adibidez. Gaur egun ohitura bihurtu da ate horretan jendeak (turistek zein bertako biztanleek) ile-xerlo edota arropa zati bat itsastea, euren nahiak betetzeko. Bestalde, Bayn al-Qasryn plazara joatea ere guztiz gomendagarria da; Erdi Aroan plaza publiko nagusia zen eta bertan daude hainbat jauregi “mameluko”.

Bab Zuwaylako atea

Hiri islamiarra izanik, mendebaldeko kulturan elizak oso zabalduta dauden bezala, meskita ugari daude Kairon. Zaharrena Ahmad Ibn Tulun da, 879. urtean eraiki zena. Hala ere, zertxobait errestauratu den alde bakarra mihrab-a da, elementu orijinalak mantendu badira ere. Hasan Sultanaren meskita-madrasa ere ikustea merezi duen eraikin bat da.

Ahmad Ibn Tulun meskita

Hasan sultanaren meskita-madrasa

Baina, eraikinez gain, merkatu eta zokoak oso ezagunak dira. Hiri arabiarretan oso ohikoak diren lekuak dira, eta Kairokoak bereziki ezagunak ditugu. Merkaturik garrantzitsuena, Khan al-Khalili da; Kairo islamiarrean dago kokatua eta zeta eta espeziak dira produkturik eskatuenak. Zokoei dagokienez, aldiz, An-Nahassin da ezagunenetakoa.

Khan al-Khalili merkatua

Leku turistikoak bisitatzeaz gain, hirian zehar paseatzea gogoko badugu, Kairo auzo handietan banatuta dagoela jakin beharko genuke. Garrantzitsuenen artean, hauxe da geure aukera:

  • Midan Tahrir: hiri modernoaren gunea



  • Antzinako Kairo: auzo koptoa ere bertan da.



  • Kairo islamiarra: Kairo historikoaren gunea da eta bertan daude “Ciudadela” eta meskita nagusiak.



Oso kultura aberatsa dauka Kairok: unibertsitate, antzerki, monumentu eta museo ugari daude bertan. Azken hauen artean, Museo Egiptiarra da garrantzitsuena; Tahrir plazan dago kokatua eta Antzinako Egiptoko objektuen bildumarik zabalena bertan da.
Bizitza kulturalari dagokionez, aldiz, Gune Kultural Nazionala da kairotarrek gogokoen duten lekua. Bertan daude, antzerki, dantza, opera eta musikarekin zerikusia duten eraikin oro, besteak beste, Kairoko Opera.

Cairo Opera House

Kairotarrek oso gogoko dute dantza egitea; horixe da euren aisialdiko ekintzarik gogokoenetako bat. Herrikoienak “danza del vientre” eta dantza sufitarra dira.

Kultura ez da, ordea, dantza, musika eta antzerako ekintzen multzoa soilik. Gastronomia ere bertan sartu beharko genuke, inolako dudarik gabe. Herrialde musulman bateko hiriburua dugu Kairo, eta beraz, honek zerikusia ere badauka alderdi honekin. Bertako gastronomiaren oinarri dira gari-irina, arkumea, oilaskoa eta espeziak eta, produktu horiekin sortutako jaki goxoak dira “shwarma” (kebab antzekoa) “fatta” (saltsan bustiriko arkumea, arroz eta ogiarekin) eta “Ta’amiyya” (pita ogiaren barnean sartzen den babarrun-purea, espezia batzuk ere badituena. Mediterraneoko dietaren ezaugarri ugari ditu, beraz, Kairoko gastronomiak, baina mendebaldeko mediterranear herrialdeekiko desberdintasun nagusi bat dauka: erlijio islamiarra dela eta, ezin dute alkoholdun edaririk edan.

Shwarma jaki tipikoa

Egin dugu hiri honen sarrera moduko bat, beraz. Aurreko asteetan bezala, hurrengoan hiri honen historiari buruz mintzatuko gara. Oso historia aberatsa, inolako dudarik gabe.

Beste bat arte!

Cesar eta Uxue

martes, 3 de noviembre de 2009

Beijing: kulturen eta filosofien arteko elkartasuna

Beijingen biztanleria erabat sakabanatuta aurki dezakegu: bai auzoetan, bai barrutietan, bai periferian edo baita, hirigunean ere. Beijingen 17.400.000 biztanle daude eta kopuru horietatik, 12,4 milioi Beijingen dute ohiko etxebizitza. Hau da, betidanik bizi izan direla hirian. Baina, hala ere, beste multzo guztia inmigrante bezala ezagutu da hirian eta ez dute inolako baimenik hiri horretan bizirauteko.

Datuak aipatzeagatik, Beijingen gehiengo biztanleria "han" deiturikoa da. Baina badaude, honetaz gain, mongolak, "manchuak", "Hui" izenekoak eta hego-korearrak. Beraz, argi ikus dezakegu multikulturaltasuna puntu garrantzitsua dela metropoli honetan.



txinako biztanleri gaztea



Beijingeko edozein ohitura harritzeak normala dela uste dugu: desberdintasunaren mailagatik, arrarotasunaren kasuarengatik edo konplexutasunarengatik, hain zuzen ere. Baina batez ere ematen da gure ustez, hain normal ikusten diren gauzak, beste herrialde batean hain desberdinak azaltzen direlako.

Beijingeko hiritarren erlijioa desberdina da gurearen aldean. Gizarteari eta erlijioari dagokionez, Beikingdarrak politeista eta sinkretikoak aitortzen dira. Era berean, hiritar desberdinek hainbat erlijiotan sinisten dute eta horren arabera, gizarte beijingdarrean eta batez ere, txinatarrean budismoa eta taoismoa dira nagusi. Txinan eta Beijingen erlijio desberdinak daudenez, sinismen kontraeskorrak agertzen dira orobat.



templu budistak

Buda


Bestalde, Beijingeko filosofiari dagokionez esan beharra daukagu, puntu printzipala humanitatea izan dela beti eta taoismo (gizakiak eta natura) eta konfunsianismoan (gizakien arteko elkar harremanetan) oinarritu direla beti. Nahiz eta, beranduago budismoa heldu eta garrantzitsua izan, modu berean.




Gainera, Txinan eta Beijingen kaligrafia betidanik oso garrantzitsua izan da. Bere aspektu grafikoarengatik, pinturarekin konpara dezakegu emozioak pizten dituelako eta arte moduan ikusten badugu, esan beharra dago, erritmoa eta harmonia musikala ere baduela. Hortaz, sekulako pausua eman du kultura garatzeko eta hezitzeko.


Txinatar kaligrafia


Horretaz gain, Beijingen hainbat ohitura desberdin aurkitzea ohikoena da. Asko dira topikoak eta gezurrak. Baina oraingoan, denak argitzeko aukera izango dugu. Txinako hiriburu honetan, denetarako daude ohiturak, esate baterako: opariak egiteko, izenak ezartzeko, koloreak ipinteko, festak egiteko edo ospatzeko, erropa jartzeko, jateko, berba egiteko eta harremak edukitzeko, familiarekiko eta sinismenekiko, besteak beste.


Opariei dagokionez, Beijingeko biztanle batek opari bat eskuratzen badu, nahita nahiez, oparia egin dionari bi eskuetatik ebatzea derrigorrezkoa da. Hori bete ezean, aurreko hau hasarratzea posible da. Beste kasu batzuk aipatuz, festetan ohiturak ere oso bitxiak dira. Hainbat festa mota desberdin ospatzen dira Beijingen eta denak ohitura desberdinak dituzte. Hala ere, urte berriko festarena ospetsuna da. Oraingoan, egun hau otsailean ospatzen da eta bezperan gazteei kartaazal gorridun batekin oparia ematen zaie. Gainera, normala da afaltzen joatea eta pirotekniagaz jai egitea.





Urte berriaren festan

Erroparen aldetik ere, ohitura batzuk daude, nahiz eta, mendebaldeko kultura eta ekialdeko kulturen arteko desberdintasun hori gero eta txikiagoa den. Adibide batzuk aipatuz, esan beharra daukagu, Beijingeko hiritarrei axola zaiela, erropa zikin badago. Hots, edozein lohiune egon arren kalera irtetzen dira eta ez die itxurari garrantzi handirik ematen. Halaber, eskontza batera joanez, hobe da zuriz jantzita ez joatea. Zuria kolorea hiletekin erlazionatuta baitago. Bestalde, Txinako moda Beijingen gogor jo zuen orain dela urte batzuk eta zeharo desberdinak dira mendebaldeko moda eta ekialdeko moda.


Beijingeko pasarela batean


Txina aski ezaguna da hainbat ohitura eta ideia esportatu dutelako, hori dela eta, gizartea hainbat aspektutan monopolizatu-edo egin da eta janariaren arloan, berdina gertatu da. Gure herrialdeetan edozein txinatar jatetxeak aurkitzea erabat normala da, eta orain Mcdonaldsen bezala erakusten gaituzte, edozein lekutan eta edozein momentutan.


Ohituren aldetik, jatetxe baten janaria aukeratzeko eta eskatzeko orduan, denon artean pentsatu egin behar da. Ezin da bakoitzak berea eskatu, hori egitea txarto ikusita dago.

Azkenik, Beijinen monumentuak era askotakoak dira, hala ere, horietako askotan sarrera debekatuta dago. Horregatik esaten da, Beijingen eta Txinan ixiltasuna dela garrantzitsu.


Plaza de Tianamen

domingo, 1 de noviembre de 2009

Beijingen historia: hiriburu izan edo ez izatearen yo-yoa

Beijing, Txinako beste edozein lekuk bezala, historia zabal eta anitza dauka; kultura eta herri ezberdinetako kideak pasa dira bertatik eta, beraz, esku ezberdinen kontrolpean hazi izan da. Gertakari askoren lekuko izan da baita ere; horietako batzuk historia ofizialaren zati bihurtu dira; beste batzuk, ordea, mendebaldeko kulturak ezarritako historia ofizial horretatik at geratu dira.

Gaur egun, Txinako hiriburua 8 hiri-barrutiz osatuta dago, eta beste 8k udaletik gertu, kanpoaldean zehazki, dauden guneak hartzen dituzte. Baina horren eremu zabala ezartzeko, pausu ugari eman behar izan dira.



Eremu hartan giza kokalekuak bazeudela antzemateko lehen zantzuak gutxienez K.a 1000. urtekoak dira. “Erreinu gudularien” garaian, gaur egungo Beijing-en kokalekutik gertu zegoen Ji hiria izan zen Yan estatuaren hiriburu, garai haietako estatu txinatarretako bat izanik. Baina Ji bertan behera utzi zuten K.o VI. mendean, eta kokaleku zehatza jakitea ezinezkoa da.

Ondoren, dinastia handien kontrolpean egon zen herrialdea; haietako batzuk Tang eta Song izan ziren. Urte haietan, herrixka txikiak zeuden soilik lur-eremu horretan eta aipatutako bigarren dinastiaren garaian (X. mendean), honek Txina iparraldeko lurralde zabal bat galdu zuen, lurralde-eremu horretan Beijing ere koka dezakegularik. Lurralde horiek Liao dinastiaren esku geratu ziren konkisten ondorioz. Hiriburu berri bat sortu zuten hirian bertan: Nanjing, “hegoaldeko hiriburua”. Geroago, Jin dinastiak Liao eta iparraldeko lurraldeak berreskuratu zituenean, izen berria jarri zion bigarren hiriburu horri: Zhongdu, edo “hiriburu nagusia”.

Song dinastiaren garaia errepresentatzen duen margolana

Mongoliarrek ere izan zuten inguru hura konkistatzeko aukera. Hori gertatu zenean, Yuan dinastia eratu zuten; hala, Zhongdu txikitu egin zuten 1215ean, baina ondoren berreraikitzeko erabakia hartu zuten eta “Hiriburu Handia” bezala izendatzea hautatu zuten. Hiri berri hau Jin-en jatorrizko kokalekutik iparraldera ezarri zen, eta hau kontsideratzen da gaur egungo Beijing-en benetako sorrera. Marco Polok “Cambaluc” deitzen zion bere idazkietan; Kublai Kan izan zen garai hartako Yuan dinastiaren lehen enperadorea, eta Mongolian zeukan botere-ardatzetik gertuago zegoelako ezarri zuen Beijing-en hiriburua. Hori dela eta, iparraldeko mugatik oso gertu bazegoen ere, Beijing oso garrantzitsu bihurtu zen Txina osoan zehar.

Marco Poloren idazkietan dagoen "Cambaluc-i" buruzko irudikapena

Baina mongoliarren botereak ez zuen betiko iraun: horren ezagun dugun Ming dinastiak irabazi zuen bien arteko norgehiagoka. Boterean egon berritan, Nankinen ezarri zuen dinastia honek hiriburua, baina 1403 Yonglè enperadoreak Beijingen berrezarri zuen berriz ere.

Hongzhi, Ming dinastiako enperadoreetako bat

Hurrengo urteetan hiriaren sinbolo bihurtu diren leku eta eraikin ugari eraki ziren: 1406 eta 1420 bitartean, “Hiri Debekatua”; hau amaitu zuten urtean, “Zeruaren tenplua” eta Tiannanmeneko Atea, azkenik, 1651an, bi aldiz erre ostean.

Tiannanmengo Atea

1912an dinastien garaia amaitu zen Txinan eta Txinatar Errepublika sortu zen. Beijing-en, berriz ere, hiriburutartasuna galdu zuen eta Nankinek jaso zuen ezaugarri hura, beste behin.

II. Mundu Gerran, txinatar eta japoniarren arteko II. Gerra gertatu zen eta azken honek lehena okupatu zuen 1937ko uztailaren 29an. Izan ere, II. Mundu Gerraren barnean kokatzen badugu ere, lehenago hasi zen. Okupazioak iraun bitartean, Beijing izan zen Txina iparraldeko gobernu komitearen hiriburu. Egoera honek (okupazioarenak, hain zuzen ere) 1945eko abuztuak 15arte iraun zuen.

Ondorengo urteetan Txinak gerra zibil bat jasan zuen. Egoera horren barnean, indar komunistak Beijingen sartu ziren era baketsu batean 1949an eta urte hartako urrian, Mao Zedongek Herritarren txinatar Errepublika aldarrikatu zuen Tiannanmen Plazan, horren garrantzitsu bihurtu den horretan.



Gaur egungo egoerari erreferentzia eginez gero, herri-gunea izugarri hedatu dela esan dezakegu, azken urteetan Deng Xiaopingek egindako eraldaketa ekonomikoak direla medio: Guomao gune komertzial bihurtu da, Wangfujing eta Xidan erosketa barruti eta Zhongguancun, berriz, txinatar elektronikaren gune.

Wangfujing

Aldaketa ugari egon badira ere, hiria sortu zenetik era batera edo bestera hiriburu izan da Beijing ia beti, eta hala izanik, protesta eta gertakari politikoen lekuko izan da, eta are gehiago XX. mendean, jendea jada bere eskubideez kontziente izaten hasi zenean. Hauek dira gertakari horietako batzuk:

  • 1919ko maiatzaren 4ko protestak: hauen ondorioz, Maiatzaren Lauko Mugimendua sortu zen.

  • Herritar Errepublikaren aldarrikapena, 1949ko urriaren 1ean

  • 1976ko Tiannanmengo gertaerak: protesta ugari jazo ziren Zhou Enlai lehen ministro hila gogoratzeko.

  • 1989ko Tiannanmen Plazako protestak: protesta hauek bertan behera utzi nahi izan zituen armadak indarkeria erabiliz, eta gertakari hau bihurtu izan da Txinatar Errepublikaren historiako ekintza eztabaidatuena.





Azken urteetan, beraz, aldaketa ugari egon dira, aurretik aipatu bezala, eta horietako beste bat hirigintza-prozesu azkarra izan da- Hori dela eta, ondorio argi batzuk suma daitezke Beijingen, hala nola, gehiegizko zirkulazioaren arazoa, airearen poluzioa, ondare historikoaren suntsiketa eta etorkin ugariren etorrera Txinako beste zenbait puntutatik.



Amaitzeko, mundu mailan oso garrantzitsu eta ezaguna den gertakari baten azalpena emango dugu. Izan ere, 2008an Joko Olinpikoak ospatu ziren eta oso ezagun bilakatu ziren hauen sorreratik izandako Joko hoberenak eta egituratuenak izateagatik.

"Nido de Pájaro" deituriko estadioa, Joko Olinpikoen egoitza nagusia

Hauxe izan da gaurko sarreraren edukia. Zenbait momentutan Bejingi buruzko informazioa eman partez, herrialde mailako datuak argitaratu ditugu, baina hau hiriaren egoera hobeto ulertzeko asmoarekin egin dugu.

Beste bat arte!

Cesar eta Uxue