Gaurkoan Nairboi hiriburuaren historia hartuko dugu abiapuntutzat. Hemen garapen prozesu izugarria gertatzen ari dela badakigu, beraz zer dela eta garapen hori azaltzen saiatuko gara eta era berean, hiriaren historia 1899tik gaur egun arte aipatuko dugu. Nairobiko hiriburua nahiko gaztea da historiaren aldetik. Pobrezia jasan duen hiria da eta horri aurre eginez, hiria garapen prozesu baten isla bihurtu da egun. Hala ere, hiriburuko hainbat lekutan edo auzotan pobreziak bere lekua dauka. Guzti hau jakinda; zehatzago azaltzen abiatuko gara:

Kenia eta Nairobiren artean kontraste handiak daude. Kenia herrialde oso atzeratua den heinean, Nairobi hiri ultramodernoa da eta era berean, Afrikako hiruburu aberatsenetarikoa da. Aitzitik, Rivera auzoan, tamalez pobreziak bere presentzia dauka.

Nairobi 1899. urtean eraiki zen britaniarren eskutik. Eraikuntza leku oso paduratsu batean egin zen eta trenbide sare batean osatu zen. Mombasako portuaren -Ozeano Indikoa- eta Kampararen -Victoria aintzira- artean, hain zuzen ere. Hiriaren izena hurbileko ibai batetik dator. Nairobi hiriaren kokalekua dela eta (Gran Riften harana), bertan ezarri zen trenbideen eraikuntzarako operazioen zentrua; horren eraginez hiri txiki baten bihurtu zen.
1995ean, Afrika Ekialdeko Britaniar Babesletza bezala aitortu zuten, Mombasaren testigua hartuz. Garai hauetan, indiako inmigrante askok hurbildu ziren, aldi haietan hiri aitortutako herrira, eta bertan, "bazar" bat sortu zuten. Horren ondorioz, "bazarra" gune horretako nekazari merkatu nagusia bihurtu zen. Horretaz gain, 50. hamarkadan ere, hiri bezala aitortu zuten, 1954an hain zuzen.
II. Mundu Gerraren amairen, mugimendu independentista bat zabaldu zen hirian zehar Mau Mau deiturikoaa, non, britaniarren kontra egin nahi zuten. Jomo Kenyatta, geroago Keniako presidentea izango zena, espetxeratua izan zen baina momentu horretan ez zegoen inolako frogarik mugimendu honetaz. Halaber, hain handia izan zen herrialdeko presioak independentzia lortzeko, 1963an Kenia independientea bihurtu zela, eta Nairobi errepublika berriko hiriburu moduan. Independentzia horren ostean, hiriaren garapena bizkorra izan zen.
1998ko abuztuan, estatubatuar enbaxadak Nairobin Al-Qaidagatik erasotua izan zen. Izan ere, askok izan ziren zaurituak eta hildakoak. Datuen arabera, 200 zibil hil zituzten. Gaur egun atentatuaren lekua oroitzapenezko parkea da, biktimen aldeko omenaldia dela eta.

Cesar eta Uxue
Beste bat arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario