jueves, 10 de diciembre de 2009

Wellington: Haizearen hiria

Aste honetako bidaia birtualak Wellingtonera abiatzen gaitu. Oraingoan, Ozeanira joko dugu Zelanda Berriko hiriburuaz gosatzeko. Welligtonen desberdintasunak anitzak dira eta horretaz konturatzeko aukera izango dugu kulturaz, arteaz, biztanleriaz, historiaz eta abarrez hitz egin ostean. Honetaz gain, ingurugiro natural asko daude Zelanda Berrian eta batez ere, Wellingtonen. Ikus dezagun, beraz, nolakoa den Zelanda Berriko hiriburua.

Zelanda Berriko hiriburua izateaz gain, beste gauza gehiagorengatik ere ezagutzen da Wellington. Bere izen ofiziala Wellington bada ere, Maori hizkuntzan, Pōneke da. Hala ere, "Bentosa Wellington" edo "Haizearen hiria" izenekin ezagutzen da.




Wellington Iparraldeko irlaren hegoaldean kokatuta dago, hegoaldeko ertzean hain zuzen ere. Hori dela eta, haize bolada handiak pairatzen duen hiria da. Hiri hau portuaren inguruan kokatuta dago eta bertan, paisaje ikaragarriak daude Cook itsasartera eta Itsasora. Kokapenarekin jarraituz, Wellingtoneko altitudeari dagokionez, itsas mailan dago eta 70 metroko altuerak ikusten dira. Populazioa ez da oso altua, hala ere, 430.000 biztanleakoa da. Eta herrialdeko altuena edo altuenetarikoa izanik.
Klima ezin hobea aurkezten da egunero Wellingtonen. Irla osoan, klima epela dugu. Hotza ezta beroa egin barik. Tenperatura orokorrak neguan, 9ºC eta 13ºC artean kokatzen dira eta udako tenperaturak 17ºC eta 22ºC-koak dira. Gainera, eguzki ordu asko ematen dira urtean zehar; esate baterako: 2050 ordu urte baten hau da, bataz besteko 5 ordu egunean.
Wellington anfiteatro natural bat bezala ikusten da portua eta mendien artean kokaturik dagoela. Oso hiri trinkoa da eta beste hirietatik desberdintzen dituen ezaugarriak, ibiltzeko, disfrutatzeko eta eskursioak egiteko hiriburua dela da. Wellingtonen horretaz gain, komertzioaren hiria bihurtu da eta dendak basoen eta hordantza batzuetatik oso hurbil aurki dezakezuz.
Turista guztiek Wellingtonen ongi etorriak sentitzen dira, inolako garrantzirik eman gabe arraza edota beste kulturei. Betidanik, hiri onek ospe izugarri izan du beste herrialdetik etortzen diren pertsonei eskaintzen dioten harrerarekiko. Halaber, 46 kontsulatu baino gehiago daude eta erakunde artistikoren sede askok hiriburu honetan aurkitzen dira. Hauetaz gain, kultura nazioanalak ere arrakasta izugarria dauka mundu osoan. Izan ere, hiriburu honetan, hainbat kafe, areto, zinema, museo, jatetxe, parkeak, mendiak, ibaiak, hondartzak eta beste hainbat gauza aurkitzeko aurkera dugu. Hortaz, argi ikus dezakegu argi eta garbi estilo guztietako hiria aurkezten zaigula Wellington.
Aurrean esan dugun moduan, Wellingtonen opera garrantzi handia dauka, hori dela eta, egiten diren bisitak asko dira. Etorbide asko operarekin edo musika zuzenean aurkeztuarekin diseinatuta daude. Gainera, hainbat dira eraikinak kultur eta arte honetaz gosatzeko. Azken finean, turismo tasa izugarriak erakartzen duen hiria da.




Wellingtonen parke asko daude. Parke horietara joateko bideak edo garraio publikoak anitzak dira baina oso ezaguna dena, funikularra da. Garrai hau dela bide, Kelburn auzoa ikusten aurkera ematen da. Hiria ikusteko metodo hau merkea da, eta honetaz gain, beste atrakzio gehiago eskaintzen ditu. Era berean, Lambton quay eta lorategi botanikoa bisitatu ahal dezakezuz.




Beste leku interesagarri gehiago ere badaude Zelanda Berriko hiriburuan. Gobernuak betidanik garrantzi handia izan du hirian eta eraikinak esandakoa argi uzten du. Era berean, turistentzat ezinbesteko bisita bihurtu da. Formari dagokionez, esan beharra daukagu, kritikoek bizkotxo antzerako forma duela esaten dutela. Gobernuaren sedea da eta horren alboan parlamentuaren etxea dago, Houses of Representatives deiturikoa. Biek Bowen street auzoan daude eta egunero bisitatzeko aukera ematen dute. Alabaina, "tour" bat eskaintzen da eraikina ondo ezagutzeko eta gobernarien lana zehatz mehatz ikusteko.


Irla bat den heinean, surfista zaleak edozein lekutan daude. Hainbat dira aurkitu dezakegun honadartzak eta surffing egiteko aukera ezin hobea da. Haizearen hiria deitzen diotenela badakigu, beraz, arrazoi bategatik izango da. Hori dela eta, surfistak pozik egon daitezke.


Hondartzak eta surf-a alde batera utzita, Wellingtonen kultura eta artea garrantzitsua da. Betidanik, artezaleak izan baitira. Hortaz, museoak, monumentuak, eleizak, eskultuak, eta beste hainbat obra; esate baterako: Te Papa museoa, St Paul katedrala, "El Cenotafio", Richard John Seddonen eskultura besteak beste.






Kulturarekin jarraituz, hainbat dira liburutegiak Wellingtonen. Baina garrantzitsuena Zelanda Berriko liburutegi Nazionala da. Hau herrialde osoko liburutegirik importanteena da eta horretaz gain, biztanleekiko, geratzeko gune ezin hobea bihurtu da azken hamarkadan. Horregatik, interesgarria iruditu zaigu, bisita birtualen artean kokatzea.


Liburutegiekin jarraituz, esan beharra daukagu, parlamentariek eurena propioa dutela. Bertan, ez da arraroa egiten demokratikoki aukeratu zutelako, 1951. urtean, eta horretaz gain, 3 urteren buruan, erreferendum bat burutzen da berriz bertan jarraitu ahal duten erabakitzeko.



Hauetaz gain beste hainbat gauza bisita dezakeguz Wellingtonen, adibidez: Westpac estadioa

Courtenay place

Waterfront

Portuko igerilekua


"Oriental Bay"
Victoria mendiko ikuspegia

Harri gorriak Wellington

Terrakota Warriorsen esposizioa(maori kulturakoa)

Era guztietako gurutzontziak

Jatetxe flotantea

Eta azkenik, Wellingtonek eskaintzen duen paisaje eta bistarik hobeenetariakoarekin agurtzen zaituegu:

Cook itsasarteko ikuspegia

Hurrengora arte!

Cesar eta Uxue

No hay comentarios:

Publicar un comentario