miércoles, 2 de diciembre de 2009

Tokio: mendebaldeko ohituren eta bertako tradizioen arteko borroka

Tokio hiri oso handia da, horretaz gain, eragingarria da mundu mailan eta Asian. Japoniako eta Tokioko kultura izugarria da eta besteen ideak asko errespetatzen dituzte. Tokioko hiria Japoniako ekonomiaren, heziketaren, komunikazioaren eta kultura popularren erdigunea da. Bertan, erakunde, instituzio finantzieroak, unibertsitateak eta ikastetxeak, museaok, aretoak, eta gune komertzialak inon baino gehiago daude. Alabaina, metropoliaren heren bat suposatzen du eta bere biztanleri kopurua 8.340.000koa da. Gune hau Tokioko hiria moduan ezaguntzen da baina metropili gunean kontutan hartuz gero, biztanleria 34.500.000ra igotzen da.

Japoniako hiririk poblatuena Tokio da. Horretaz gain, lanpostuak izugarriak dira. Horren seinale, biztanle baino lanpostu gehiago aurkitzen direna da. Hori dela eta, hiria erakargarria bihurta da bertakoak ez direnentzako. Hiriaren dentsitatea oso altua da; 14.000 pertsona egonik kilometro karratuko. Gauzak horrela New York hiria baino gehiago.



Tokioko biztanleriaren %97aren arraza Japoniarra dauka. Horren ostean, lehenengo bi talde etnikoak txinatarrak eta koreanoak dira. Beraz datu hauen ondorioz, jakin dezakegu japoniarrak ez dutela, arrazaren aldetik ez dutela inongo ezta inorengo eraginik.





Hiriaren erlijioari dagokionez, Japoniako beste herrialdeek dituen antzekoak edo similarrak dira. Bertan, budismoa, sintoismoa eta beste hainbat erlijiok ere presentzia nahiko handia dute. Bizitzako alor honetan badaude bitxikeriak ere: jakin badakigu, herrialde hauetako biztanleak oso fededunak direla, baina arraroa egiten zaigu hauetako askok erlijio baten sinistu ezean, bitan edo gehiagota sinisten dutela. Aurrean aipatu dudan bezalaxe, anitzak dira fededunak eta sinisteko erlijioak, hala ere, 9.000 erlijio desberdin aurkitzen ditugu; budistek %38a, sintoistek %21a eta kristauek %13a okupatzen dute.
Migrazioari dagokionez, Tokion hainbat herrialdetako etorkinak azaltzen dira. Gehienbat, hizkuntzaren eraginez, eta herrialdeen hurbiltasuna dela eta, txinatar asko inmigratzen dute Japoniara eta batez ere, Tokiora hurbiltzeko. Hauen kopurua 120.331 biztanlekoa da. Bestalde eta bigarren postuan, korearrak daude (103.191). Halaber, eta besteekiko desberdintasun askorekin (hizkuntza erabat desberdina delako arraroa egin zaigu). Brasildar asko dira Tokion edo Japonian; 100.102 hain zuzen ere. Azkenengo postuetan eta Tokiora hurbildutako inmigrante kopuru baxuagorekin filipianakoak, estatubatuarrak eta inglesak aurkitzen dira (31.505, 18.043 eta 7.585).
Era berean, turismoaren aldetik asko erakartzen duen hiria da Tokio. Japoniako historia eta kulturaren erdigunea delako edo beste zenbait gauzaren ondorioz, urtero 2.600.000 turistak egiten dute bertara. Horren eraginez, hiri bisitatuen artean kokatuta da, munduko 6. postuan egonik; Londres, Paris, New York, Hong Kong eta Singapurren atzean dagoelarik.

Hizkuntzari dagokionez, denok dakigun moduan, hizkuntza ofiziala japoniarra da. Inmigrazioaren eraginez, beste batzuen presentzia ere badago baina ez da ohikoena kaletik entzutea.

Tokion eta Japonian etxebizitzak betidanik garrantzi izugarria jasan du. Orain dela urte asko, etxebizitzak egurrezkoak ziren, non bakoitzak bere lorategia zuen. Denborak aurrera egin ahala, Tokio hazten joan zen eta egurrezko etxe horiek apartamentu txiki batzuetan bihurtu ziren. Gainera, hori, sarrera baxuak zituztenentzako arazo bat bihurtu zen. Orduan eta biztanle gehiago gero eta hiria garestiagoa baitzen. Beraz, jende askok periferiara egin zuen. Honekin guztiarekin esan beharra daukagu Tokioko bizi-maila altua dela.

Halaber, ekonomiaren aldetik ikaragarria da. Hiriaren ekonomia mundutik ia altuena da. Barne Produktu Gordina 1.315 bilioi dolarrekoa da eta munduko bigarren potentziala mundiala da. Munduko enpresa garrantzitsuenak Japoniako hiriburuan kokatuta daude, esate baterako: Sony, Toshiba, Hitachi edo Toyota besteak beste.

Tokiako biztanleria, gure kulturaren aldean, bitxiak direla esan dezakegu. Hainbat dira desberdinatasunak mendebaldeko kultura eta ekialdeko kulturaren artean. Horien artean hauek dira garrantzitsuenak:

  • Milaka tenplo daude Tokion, hala ere, egun oso berezietan joaten dira. Adibidez: eskontzatan eta ehorzketetan. Horretaz gain, nahiago dute erlijioa etxean praktikatzea.


  • Etxebizitza gehienak japoniar estiloa daramate, nahiz eta beste batzuei mendebaldeko moda gustatu.
  • Biztanleriaren aldetik eta janzkerari dagokionez, berezia da. Egunerokotasunean, gazteak batez ere, mendebaldeko modari ekiditen diote baina badaude, zenbait heldu ohiko kimonoa daramatenak. Soineko tradizionalak, orokorrean, gertakizun berezietan, erabiltzen dira.



  • Tokio antzerkiaren, musikaren eta dramatismoaren zentru nazionala da. Bertan, Tokioko zinemaren jaialdi internazionala burutzen da. 1985etik gaur egun arte urrian ospatu da. 300 pelikula baino gehiago ikusten dira.


Japoniarren ohituren aldetik, eta kabuki ezagunenak dira. Beraientzat entretenitzeko era desberdina da. Lehenegoak aste bukaera guztietan aurkitu dezakete. Hainbat eskola daude ikasteko eta bigarrena aldiz, egunero disfrutatzeko aukera dute. Musikaren aldetik ere hainbat dira jaialdiak.

Tokion kirolak bere lekua ere badu. Joku olimpikoak 1964an izan ziren eta talka handia izan zuen gizartean. Kirolen artean garrantzitsuena, ospeena eta Japoniako isla dena: sumoa da. Tokion badago estadio bat non, urtarrileko, maiatzako eta iraileko torneoak jende asko batzen dituen. Izan ere, Japoniako gobernadorea ikusle legez joaten da.


Honetaz gain, beste kirol famatu bat ere ematen da Japoniako hiri guztietan, arte martzialak hain zuzen ere. Honetan hainbat desberdintzen dira, esate baterako: Kendo, Karatea, Kyudo, Aikido eta batez ere, Judo, kirol olimpiko moduan sartu zena 1964. urtean.



Bestalde, Beisbolak eta futbolak presentzia nahiko garrantzitsua dute Japonian eta Tokion.

Orain Tokioko biztanleak zelango ohiturez gain, nolakoak diren eta zelango bitxikerietaz inguraturik dauden ikustera abiatuko gara.

  • Oso ezaguna da mundu osoan, Espainiarrek oso zaratatsuak direla, bai hitz egiteko, baita bizitza normala eramateko ere. Japoniarrak, ordea, kontrakoa dira. Garrantzitsua da beraientzat ixiltasuna. Euren ustez, besteekiko errespetua da beraz, beste herrialdeetara bidaiatzen dutenean, beraien ustez, jendeak ozenki hitz egiten dutela dirudite. Halaber, garraio publikoetan, hala nola, metroa edo trenean, guztiz debekatuta dago telefono mugikorra erabiltzea.
  • Gure kulturarekiko beste desberdintasuna gehiago esateagatik, erretzearen legea dago. Tokion kaleko leku askotan debekatuta dago erretzea eta debekatuta dago, aldiz, jatetxe zein beste leku publikoetan erretzea. Trenetan gainera badaude bagoei espezialak erretzen dutenentzako.
  • Gainera, oso ordenatuak dira. Asko gustatzen zaie, itxaron beharra baldin badago, hilarak egitea.

  • Era berean, oso normala da katu zein txakurrak edozei tabernatan aurkitzea. Honek animaliak gustatzea ekarri du, baina ordu asko egiten dutenez lanean, ezinezkoa da animaliak etxean edukitzea.
  • Irolak ere modernoak dira erabat. Japoniako komun gehienak zulo bat besterik ez dira, baina gaur egun badaude oso konplikatuak direnak ere. Eta oso konplikatuak diodanean, gauza asko dituztelako esaten dut. Esate baterako: Komunaren tapak bakarrik igotzen direlako, txorro desberdinak garbitzeko, girotzailea eta musika bertan aurkitzea aukera dugulako... Beste batzuk, aldiz, oraindik eta modernoagoak dira: tarjeta irakurtzaileak dituztenak edo argazkiak ikusteko pantaila ekartzen dituztenak besteak beste.

  • Tokiok gauza txarrak ere baditu. 90.eko hamarkadak erromes asko utzi zituen eta ordutik gaur egun arte honelako askok egunero kaleetatik ibiltzen dira. Guean euren etxebizitza osatzen dute eta egunean, dena batuta daukate. Kasu hauetan, erromes hauek kaletik daude, baina ez dute inolako dirurik eskatzen eta erabat baketsuak dira. Askok garbitazunerako hainbat produktu dituzte eta zenbait teknologia ere.

  • Makina xahutzaileak aurkitzea normala da. Edozein kaletan honelako hamar aurkitzea ohikoa da, makina hauen hiria da eta.


Azkenik, gastronomia oso bitxia da. Niponako hiriko sukaldaritzaren ezugarriak Shogunato Tokugawa garaietan aurkitzen du bere sorburua, 1603.urtean. Guri arraro egiten zaigun janari asko jaten dira, adibidez: Chanko. Sumo kirolariek asko jaten dute tradizioa den janari hau. Gainera, metropoli guztiek bezala, Tokio beste lekuetako eta herrialdeetako janari hartzailea da. Mendebaldeko sukaldaritzak bere lekua dauka Nipona hirian. Europako eta Amerikako sukaldari on askok bertara egin dute azken moda sustatzeko eta harrera ona izan du.


Oden


Uxue eta Cesar

Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario