domingo, 13 de diciembre de 2009

Wellingtonianoa: izaera liberal eta modernoa

Wellington betidanik kokatu izan da munduko eta Zelanda Berriko hiri modernoenetariko eta garatuenetarikoen artean. Biztanleria nahiko liberala da eta pentsatzeko era guztiz aurreratuago dago Ozeaniko beste hiriekiko. Laburbilduz, esango genuke garrantzi handia ematen diotela hezkuntzari, etorkizunean pentsatzen baitute. Goazen ba welingtonianoak eta euren bitxikeriak, ohiturak, kultura, ezaugarriak, erlijioa, politika, inmigrazioa eta besteak beste ezagutzera!


Wellingtoneko biztanleria, beste hiri oso poblatuen aldean ez da altua, baina hala ere, bertan dagoen mugimendua ikaragarria da. Zelanda Berriko hiriburuan 430.000-466.000 biztanle gutxi gora-behera daudela estimatzen da. Datu honek argi uzten du, Zelanda Berriko hiri poblatuena dela. Halaber, 2001an egindako ikerketaren aldetik, frogatu zen biztanleriaren %18,5a; 15 urte baino gutxiagoko pertsonek osatzen zutela. Eta aitzitik, 65 urte baino gehiago zuten pertsonek biztanleriaren %8,6a osatzen zuten. Beraz, argi ikusten da Wellingtoneko biztanleria erabat gaztea dela. Hazkundea era bizkor eta urte gutxitan hazi denez, beste energi batzuen beharra sortu da wellingotinanoen artean eta horretarako energia eolikoa sortu dute.


Migrazioari dagokionez, gehienbat Europatik etorritako jendea da nagusitzen dena, ehunekoa 85.6 izanik. Beste origen batzuek ere presentzia daukate. Bigarren mailan garrantzitsuena, maori jatorria dutenak dira: %4.1 osatzen dute eta faltan diren beste guztiak Asiatik eta Ozeano Baretik etorritako jendea da.
Erlijioa Wellingtonen eta Zelanda Berrian berdina da. Erlijoaren historia europarren migrazioarekin lotu genezake. Bata bestearen isla da eta. Europarrak irlara heldu baino arinago, maori kultura politeista zen baina gaur egun gauzak asko aldatu dira. Hala ere, eleiza honek jende asko erakartzen du oraindik ere. Horretaz gain, wellingtonianoak kristauak dira, gehienbat anglikanoak (%25), presbiterianoak (%16) eta katolikoak (%15). Bestalde, badago maori eta protestantea aurkezten den giza-taldea. Halaber, judutarrak, hinduak eta konfuntzianoa aurkitzen dira minoria baten moduan eta azkenik, gizartearen %18ak inolako erlijiotan sinesten ez dutela aitortzen du.

Ekonomiaren aldetik, Zelanda Berrian kapitalismoa da garrantzitsuena eta merkatu librearen beharra dauka, eta batez ere, nekazaritzatik ateratzen diren produktuetatik. Esportazioak produkzioaren %24a errepresentatzen du, honek Zelanda Berria ahula dela esaten du beste herrialdeekiko. Esportasioan oinarritzen diren industria nagusiak nekazaritza, baratzezaintza, arrantza eta basogintza dira. Bazkide komertzial nagusiak: Australia (%20,5), AEB (%13,1), Japonia (%10,3), Txina (%5,4) eta Erresuma Batua (%4,9). Turismoak ere Zelanda Berriko ekonomiaren zati handi bat errepresentatzen du; 12,8 milioi dolar urtero, hau da, Barne Produktu Gordinaren %8,9a.
Wellingtonianoen kultura bi kulturen arteko fusioa da. Kultura maorik betidanik garrantzia izan duena eta britaniarren kolonietatik etorritakoa. Kultura maoriren mugimendu garrantzitsua haka deiturikoa da. Zelanda Berrian eta Wellingtonen gero eta garrantzitsuagoa dena eta turismoaren hazkundearekin erabat zabaldu dena.

Honetaz gain, kultura honetan opera, museoak, artea, karnabalak eta musika zeharo garrantzitsua da. Ekitaldi garrantzitsuenen artean ekitaldi artistikoa dugu. Baina badaude gehiago, Jazz-aren inguruan burutzen direnak, ihauteriak eta beste zenbait gehiago. Gainera, Wellington hiri zinematografikoa ere bihurtu da. Hainbat eta hainbat film plazaratuz. "El Señor de los Anillos" Zelanda Berrian grabatutako filma da, Peter Jackson wellingtonianoaren eskutik.

Zinematografia alde batera utzita, musikak ere bere lekua dauka wellingtonianoen artean. Gehienbat entzuten den musika mota hip hop-a da eta kontrako postuan musika klasikoa aurkitzen da. Maori gazteek musika mota honekin ez dira indentifikatzen eta.

Hizkuntza desberdinak entzuten dira Wellingtonen. Hiru dira garrantzitsuenak baina hala eta guztiz ere, 174 entzuten dira Zelanda Berri guztitik. Pisu gehien duenak, Ingelesa da. Honen ostean, Maori hizkuntza datorkigu eta azkenik zeinuen hizkuntza daukagu. Horretaz gain, beste herrialde batzuetako hizkuntzak ere entzuten dira, migrazioa zela eta, gaur egun ohiartzun handia dutenak; esate baterako: saomano, frantzesa... dira.

Aurrean aipatu dugun bezala, wellingtonianoak oso heziketa gogorra eta ona jasaten dute. Lehendabiziko helburutzat jotzen dute heziketa eta ez ordea, lan egitea. Bizi egiteko ezinbestekotzat hartzen dute. Wellington honelako Zelanda Berriko unibertsitario titulodun gehien daukan herrialdea da eta tradizio izugarria eta oso pisutsua dauka bere atzetik. Horretaz gain, beste hainbat erakunde daude etorkinei laguntzeko heziketa mailan.

Wellingotnianoak izaera kontutan hartuz gero, esan beharra daukagu nahiko liberalak direla pentsamenduekiko. Honetaz gain, oso anfitrioi onak dira. Turista guztien aburuz, harrera ezin hobea egin diete pertsona talde berriei zein turistei eta esku zabalak direla ere aipatzen dute. Beti aupergi on bat eskaintzeko prest daudela ziurtarazten digute eta euren xedea edozein gustora sentitzea da.

Kirol asko gustatzen zaie eta hainbat dira herrialdeko kirol ofizialak. Pisu gehien daukana rugby-a da. Nahiz eta, beste batzuk ere bere lekua izan, adibidez: kriket-a, saskibaloia, futbola eta "netball". Bigarren maila batean, golf-a, txirrindularitza, skia, snow-a, hockey eta besteak beste.
Azkenik, wellingtoniano asko ezagutzen dira munduan zehar; esate baterako:

Peter Jackson: zinemako zuzendari (El señor de los anillos)

Russel Crowe (aktorea)

Jane Campion: Zinemako zuzendaria

Alan G. Macdiarmid: kimikako nobel saria


Anna Paquin (X-men filmeko aktorea)





Karl Urban (El señor de los anilloseko aktorea)

Eta honekin amaitu dugu aste honetako bidaia birtuala.

Cesar eta Uxue

Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario