viernes, 18 de diciembre de 2009

Kolon aurreko garaitik XXI.mendera arte dihoan hiria.

Mexiko D. F-ko historia hainbat alditan bana genezake. Hiri honetan biziriko gertaerak bizitzako garai, egoera, eta politika ezberdinarekin identifikatu ohi dira. Beraz, zazpi dira desberdintzen diren garaiak Mexiko D.F-n. Izan ere, bakoitzak bere garrantzia du biztanlearekiko eta bertan dagoen kulturarekiko. Garai edo etapa bakoitzetik argitaratutako informazioa mundu mailan erabilgarria da erabat. Gainera, aldi bakoitzetan dauden jazoerak anitzak izan dira eta horrek asko eragin du gaur egungo mexikarrenetan.

Hasieratik, agertzen zaizkigun pausuak, hau da, kolon-aurreko pausuetatik, Independetziatik igaroz eta XXI. mendera arte helduz doaz. Hauen artean, gertakari askoren informazioa jasoz. Beraz, goazen ba informazio guzti honetaz gosatzen, Mexiko D. F hobeto ezagutzen eta hiri honetako sustraiak nondik datozen ulertzen:

Kolon Amerikara heldu zenean mugimenduak egon ziren kontinente osoan eta jendeek herrialde, hiri zein auzo okupatu zuten. Gizakiak Mexiko D. F okupatu zuenenan Peñon eta San Batolo Atepehuacatik hasi ziren eta K. a 9500-7000 urtean izan zen. Lehenego eraginak olmeako kulturan nabaritu ziren eta bertan poblazio nahiko handiak osatu ziren. Honetaz gain, Cuicuilico ere sortu zen. Cuicuilico herrian jende asko batu zen baina gauzak txarto joan ziren eta beste herri batera inmigratu behar izan zuten. Herri hura Teotihuacan izan zen. Urte batzuk igaro ondoren, VIII. mendean, herri honetatik beste herri batzuetara (Lago de texcoco) joan behar izan zuten poblazio berriak eraikiz: Culhuacan, Coyoacan eta Copilo. Beste gune migratoria bat Teochimecas izan zen eta honen eraginez beste kultura xelebreak sortu ziren: tolteca eta mexika. Hauek XIII. mendean ezarri ziren behin betiko Mexikoko uhartetxoan, non, hiriburua eraiki zuten.

Mexiko konkistatzeko borroka


Bigarren garaia Mexiko D. F-ko historian Konkista deiturikoa da. Honetan zelan espainiarrak hiriarekin egin ziren kontatuko dugu. Espainiarrak Mexiko D. F-ra Iztapalan herritik heldu ziren, 1519ko uztailan. Errepide bat jarraituz Moctezuma Xocoyotzin egon zen lekura arte heldu ziren. Honek harrera eman zieten Hernan Cortes esta besteei 1519ko azaroaren 8an. Hernan Cortesen ordez, Pedro de Alavaradok Toxcatleko hilketetan mexikarren kontra egin zuen eta hori zela eta, mexikarrek hainbat gatazka sortu zituzten europar eta espainiar kontra. Konkistak iraun zuen bitartean Hernan Cortesek itzultzaile baten beharra izan zuen eta komunikazio horren partaide eta laguntzailea bihurtu zena Malinche izan zen. Azteka hizkuntzaren bitartez komunikatzeko.

Espainiarrak Moctezuma hil eta gero, Cuitlahuac, Tenochtitlaneko tlatoani izendatu zuten Moctezumaren ordez, eta espainiarren kontrako mugimenduaren buru bihurtu zen. Gauzak horrela, 1520ko ekainaren 30an hainbat indigenekin amaitu egin zuen. Izan ere, garai haietan, baztanga birus bat egon zen eta Cuitlahuacen bizitzarekin amaitu zuen eta honen lekuan, Cuauhtemoc jarri zen. Honen ondorioz, izendatu berri gatazka askotan porrot egin ostean errendiarazi zen, 1521eko abuztuaren 13an.



Mexiko hiriko hondamenak

Hirugarren garaia erregeordearen aldia da. Tenochtitlaneko hiria egoera tamalgarri baten utzi zutenez, Cortesek erabaki zuen Espainiar Gobernua Coyoacan poblaziora eramatea eta handik gobernatu zuen Kapitain Generala eta Justizia Nagusi izenekin. Coyoacanetik hasi ziren lehenengo konkistak indigena berriei Espainia Berriko erreinura eramateko helburuarekin. 1528an Mexikoko Lehenego Auzitegia eraiki zen, Nuño De Guzman goiburua izanik. Geroago, 1535an, Espainia Berriko erregeordetza sortu zen, Antonio de Mendoza izanik lehenego erregeordea.

Antonio de Mendoza

Mexiko hiria auzo desberinetan banatu zen. Izan ere, lakuaren inguruan zeuden lurrak hegalpeetan zatitu ziren eta gero udalaren bihurtu ziren. Horretaz gain, indioen lurrak espainiarren lurren alboan zeuden baina geroago desberdintzen eta argi uzten joan ziren. Era berean, espainiarren jabariak zirela eta, instituzio politiko berriak sortzen joan ziren eta akulturazio puntu bat eman zen. Gainera, latinizazio kanpainia bat egon zen frantziskanoen eskutik.

Koloniaren garaian, Mexiko hiria eraikin ugarietaz osatu zen, erlijioaren aldetikoak izan edo administrazioarako bideratutakoak izanda ere. Guzak horrela, gaur egun gertatzen den bezalako kontraste bat egon zen. Batzuk, kale gorrian biziz eta beste batzuk eraberripen ugariekin biziz. Hiriko zentrua izugarria bihurtu zen


Independentziaren garaia datorkigu oraingoan. Espainia frantzesengatik okupatuta zegoen, beraz, Mexikoko udala subiranotasun junta bat sortzearen aldekoa aitortu zen Espainia Berria gobernatzeko okupazioa amaitu arte. Aldi berean, bazeuden alde erradikalak eta hauek uste zuten, Francisco Primo de Verdad eta Melchor de Talamantes, independentzia defenitiboa behar zuela izan. Izan ere, Mexikoko Juntak bazuen bere erregeordea: Jose de Iturrigarai. Aitzitik, mugimendu atzerakoi batek, udaletxeko hainbat partaidei preso utzi zituzten 1808ko irailaren 15ean. Hortaz, erregeordea kargutik bota zuten.


Jose de Iturrigaray

Iraultza indepe independentista Doloresen hasi eta gero, tropen helburua hiriburua okupatzea zen. Euren liskarrak Mexiko hiriko kanpoaldera eraman zizkioten . Geroago, Hidalgo eta bere ejerzitoak Cuajimalpan heldu ziren eta Doloreseko independentzia proklamatu ostean. Azkenik, borraka batzutan irabazi eta besteetan galdu ondoren, Bajiora bueltazea erabaki zuten hiriburua hartu gabe.


Independentziaren monumentua

Ordutik, Mexikoko hiria ez zen helburu izan independentzia militarrentzako. 1820an, iraultza popularra ia akabatuta zegoen, beraz, Mexiko hiria sede berria izan zen erregeordetzarten kontrako mugimenduentzako. Oraingoan ere, Jose de Iturrigarayrekin amaitu zuteneak izan ziren. Geroago hainbat mugimendu iraultzaile eman ziren (Igualako Plana...). Azkenik, 1821an, Agustin de Iturbide Mexiko inperioko enperadorea izendatu zuten, Mexikoko katedralean koroatuz.

Independentziaren ostean, Mexiko hiria izen beraren hiriburu bihurtu zen. 1824ko azaroaren 18an, Kongresuak distrito federal bat sortzea erabaki zuen. Izan ere, Distrito federal honek Mexiko hiriaz gain, beste herrialde batzuekaz osatu zen: Tacuba, Tacubaya, Azcapotzalco, Mixcoac eta Villa de Guadalupe-Hidalgo. 1937ko otsailean distrito federala kendu zen 1846an berriro ezartzeko.

XIX. mendearen bitartean, Distrito Federala liskar politikoen gune zentrala izan zen. Gainera, bitan hiriburu inperiala, bitan, estatu federalista eta beste bitan estuatu zentralista izan da, Estatu kolpen batzuen ondorioz. Halaber, frantziar inbasio baten helburu izan da eta baita estatu batuarren tropengaitik okupatua ere.


XIX. mendearen amaieran, Mexikoko Gobernuak lan urbanistikoekin ekiditea erabaki zuen. Izan ere, Mexikoko gune zentralean lantzea erabaki arren, Distrito Federal guztian eragina nabarituko da. Esaten baterako: Desagueko kanal handia. Mende honetan kulturarekiko aipamenak eskasak dira baina pertsonai garrantzitsuenetarikoa Jose Maria Velasco izan zen. Garai honetan, "son" eta "Jarabe" genero musikala ospetu ziren hiriburuan eta El periquillo sarniento bezalako lanak idatzi ziren.

XX.mendean jazoerak anitzak izan ziren. Iturrik askok esaten dute XX. mendean Iraultzaren hasiera dela Mexikon. Alabaina, gerra zibilak Porfiriato aldiaren amaiera suposatu zuen. Garai honetan, Distrito Federala Maderista, Zapatista, Villista eta Carrancistengatik okupatuta zegoen. Azkenengo honek, partido iraultzaile instituzionalagatik ordezkatuko zen eta azkenean, Mexikoko Gobernua menperatuko zuen. 1929an, Distrito Federalean herrialdeko erregimena kendu zuten, beraz, 13 herrialdek zuten izendapen hori desagertu ziren. Honetaz gain, Mexikoko Miraria gertatu zen ekonomiari dagokionez, non, Mexikoko hiriak plan urbanistiko izugarria zuen. Bere biztanleria bikoiztu zen eta.


1950. urtetik aurrera Mexikoko hirian Priista Gobernuaren aurkako mugimendu asko egon ziren. Gainera, 1968an, ikasleak kalera urten ziren manifestatzen Tlatelolcoren hilketen aurka. 1985eko irailaren 19an jauzien omenaldi bat egon zen.



XXI.mendean, Mexiko hiria garapen bide bat barruan sartuta dago, bai politikoki hitz eginez, bai sozialki eta bai kulturalki. 2006an, Marcelo Ebrardek irabazi zuen hauteskundeak eta gaur egun Distrito Federaleko Gobernu burua da.


Hurrengora arte !


Cesar eta Uxue

No hay comentarios:

Publicar un comentario