jueves, 31 de diciembre de 2009

Milan: aberastasunak, garapenak eta arteak bat egiten duten hiria

2009 urteari amaiera emateko ez dugu oso bidaia luzea egingo, ez aurreko asteko norakotik, ezta bizi garen lekutik ere (aurretik eginiko bidaia birtual batzuekin alderatuta, noski). Aste honetan, Milanera egingo dugu bidaia. Hiri hau Italia iparraldeko hiri nagusia dugu, baita herrialdeko bigarren populatuena ere, Erroma baita biztanle gehien dituena.



Milan izen berbera duen probintziako eta Lonbardia eskualdeko hiriburua da. Padua lautadan dago kokatuta, Italiako eskualde garatuenetako batean.

Milanen jatorri etimologikoa aspalditik dator. Zeltek Médelhan izenaz ezagutzen zuten eta, hori dela eta, erromatarrek Mediolanum izena jarri zioten latinez; hitz honek “laua denaren erdian” esan nahi du. Esanahi honekin, hiria lautada baten erdian kokatuta egoteari egiten dio erreferentzia. Izendapen honetatik eratorri zen gaur egungo Milan izena.

Hiri garatu eta aberats hau, beraz, turismoa egiteko leku aproposa dela esan dezakegu. Has dezagun bidaia birtual hau. Lehenik eta behin, hiri honen sinbolo nagusia bisitatu beharko genuke: Duomoa, Milango katedrala. Estilo gotiko eta fatxada neogotikoa duen eraikin hau oso ezaguna egin da azken egunetan, honen plastikozko kopia batekin jo baitzuten Silvio Berlusconi, Italiako lehen ministroa. Baina katedral honen jatorria askoz ere lehenagokoa da: eraikuntzak 5 mende iraun zituen, 1387 urtean hasi zutelarik. Munduko hirugarren eliza handiena da, hedapenari dagokionez; bere aurretik Erromako San Pedro eliza eta Londreseko San Pablo daude soilik.






Katedrala kokatuta dagoen plaza berdinean beste zenbait eraikuntza esanguratsu aurki ditzakegu; hala nola, Koranduriaren Jauregia (antzinako palazzo della Ragione deiturikoen adibide garbia), Broletto Nuovo, Logia de los Osii, Eskola Palatinen Jauregia eta Panigarola familiaren etxea.

Broletto Nuovo


Eskola Palatinen jauregia

Katedralaren ondoan ere Vittorio Emanuele galeriak daude. Berauek kristalezko kupulez estalirik daude eta kupula hauek gurutze latindarraren forma daukate. Galeria hauetan hiriko kafetegi eta denda ezagunenetako batzuk daude. XIX. mendeko bigarren erdialdean proiektatu zuten, Giuseppe Mengoniren eskutik.



Galerien bestaldean, Piazza della Scala dago kokatuta. Milango Erdi Aroaren proba isila da hau. Eta plaza honetan, noski, berari izena eman zion Teatro alla Scala ikus dezakegu. Munduko opera antzezleku handiena da hau, baita munduko eta Italiako lirikaren tenplua ere. Bertan herrialdeko opera musikagile nagusien antzezlanez gozatzeko aukera izan zuten: Verdi, Puccini, Rossini, Donizetti, Bellini eta Toscaniniren obrez, besteak beste. Opera hau 1778an eraiki zuten eta Antonio Salieri artistaren “L’Europa Riconosciuta” obrak estreinatu zuen.


Scalaren irudi batzuk, bai kanpotik eta bai barrutik

Eraikinez gain, badaude kale batzuk beren kabuz ezagunak eta bisitatu beharrekoak direnak. Horren adibide garbi dira via Manzoni, via Montenapoleone eta via del Gesù. Azken kale honetan Bagatti Valsecchi museoa dago, Lonbardiako Cinquecentoko jauregien errepresentazioa den etxe-museoa. Eraikin hau Italiako berpizkundeko objektu eta altzairuez dekoraturik dago.

Hasieran aipaturiko Duomoaz gain, badaude esanguratsuak diren beste eraikin erlijioso batzuk ere. Santa Maria de las Gracias eliza horietako bat dugu; 1463an hasi ziren berau eraikitzen eta 1492an eraldatu zuten. Eliza honetako pareta batean dago ezarrita Leonardo da Vinciren obra ezagunenetako bat: Azken afaria, hain zuzen ere. Eraikin honetaz gain, badago San Ambrosio basilika ere, San Ambrosio berak 386 urtean jaso zuena.

Santa Maria de las Gracias eliza


San Ambrosio basilika

Gaztelu edo jauregiren bat ere aipatu dugu aurretik, baina badaude ezagunak diren beste batzuk ere; Sforzesco gaztelua, adibidez. Visconti familia hasi zen hura eraikitzen XIV. mendeko bigarren erdian eta Francesco Sforza, Milango jauna izan zen eraikuntza honen jarraitzailea. Errege-gaztelua ere oso esanguratsua da. Mende askotan zehar hiriko gobernuaren egoitza izan zen; erregeorde asko bizi izan ziren han eta, gaur egun, kultura-gune garrantzitsua da, erakusketa eta esposizio ugariren egoitza baita.

Artearen egoitza eta sinbolo diren lekuak ere oso ugariak dira Milanen; eraikin ugari pintura obra ezagunez beterik daude: Pinacoteca di Brera, Pinakoteka anbrosiarra, Poldi Pezzoli museoa eta Musei del Castello-en galeriak, besteak beste. Pinacoteca di Brera 1809an inauguratu zuten eta eraikin berdinean Artearen akademia dago baita ere. Pinakoteka anbrosiarraren lehen nukleoa, berriz, Federico Borromeo artzapezpikuaren bilduma pribatua izan zen, XVII. mendean ezarritakoa. Azkenik, Poldi-Pezzoli museoari buruzko datuak kontatu behar ditugu: XIX. mendeko bigarren erdialdean sortu zuten eta Gian Giacomo Poldi Pezzolik nahi izanda egin zuten; honek, beranduago bere bilduma artistikoa utzi zion hiriari.

Sforzesco gaztelua


Pinacoteca di Brera

Beste museo batzuk ere aipa genitzake. Alde batetik, Bagatti Valsecchi (aurretik ere esandakoa); XIX. mendeko etxe honek garaiko itxura mantendu du eta etxe honen jabeek mende horretako erosotasunak zituzten. Bestalde, historia naturalaren museoa ere badago Milanen; bertan, mineralen, hondakin fosilen, landareen eta animalien bilduma garrantzitsuak ikus ditzakegu.

Bisita turistiko honi amaiera emateko, eta hiri hau, Italia bera bezala, erlijioan nahiko barneratuta egonik, beronekin erlazionaturiko toki bat ezagutuko dugu: Cimitero Monumentale deiturikoa. 250.000 metro karratu dituen hilerri bat da; 1863 eta 1875 bitartean eraiki zen eta Milango jende ospetsu ugari daude bertan lurperatuta. Eta zergatik bisitatu beharko genuke, bada, hilerri hori, beste hainbat ere egonda? Bere berezitasun eta ikusgarritasunagatik, alegia.





Gaurkoz nahikoa egin dugu. Amaitu da urte zaharreko bidaia txiki hau. Datorren urtean amaituko ditugu opor hauek.

Hurrenarte eta Urteberri on!

Cesar eta Uxue

domingo, 27 de diciembre de 2009

Londres = multikulturaltasuna

Londreseko bisita guneak eta historia jakin ostean, londotarren kultura desberdinak, etniak, erlijioak, eta hizkuntza desberdinak, ohiturak, bitxikeria eta tradizioak ezagutzera abiatuko gara. Londresen 2006. urtean biztanleria 7.512.400 pertsonakoa zen, gaur egun, ordea, gune metropolitarrarekin batera, populazioa 12tik 14 milioi pertsonetara igo egin da. Honekin argi ikus dezakegu biztanleriak gora egin duela nabarmen, eta hau gehienbat migrazioagatik izan da. Guzti hau ikusi ondoren, aski ezaguna da Londresen kultura, hizkuntza eta erlijioak klase eta mota askotakoak daudela eta egon behar direla.


Industrializazioa pasa ondoren, Londreseko poblazioa bizkor handitu zen eta XX. mendean munduko hiririk populatuenenan bihurtu zen, geroago, New Yorkek pasatuz. Hala ere, gaur egun, munduko hiririk handienen artean kokatzen da 1579 kilometro karratuko azalerarekin. Londreseko biztanleri guztiak Eskozioako herrialde, Galeseko herriade eta Irladako iparraldearen herrialdea baino gehiago suposatzen du. Horretaz gain, Europako hiririk populatuenen artean dago, Mosku, Paris, Roma, Madril eta Berlinen parean eta munduko 20 hiririk garrantzitsuenen artean.

Izan ere, talde etniko ugari aurki ditzakeguz bertan. 2001. urtean egindako erroldan, biztanleriaren %71a etnia zuriaren artean kokatzen zen, beraz, gehiengoa Erresuma Batuko edo Europakoa aitortzen zen. %10a India, Bengali edo Pakistaneri zegokion eta %5a afrikarrek osatzen zuten. Kopuru edo maila txikiago batean, Txina eta arraza mixtoak aurkitzen dira: %1a eta %3a izanik.

Gainera, 2005ean egindako ikerketa batean aztertu zen Londresen 300 hizkuntza baino gehiago hitz egiten zirela eta 10.000 pertsonez osatutako 50 komunitate ez-indigena aurkitzen direla. Beste datu batzuekin jarraituz, 2006an konprobatu zen Londresen ez jaiotako pertsonak eta han bizi zirenak 2.288.000 zirela. Izan ere, 1997tik %40a hazi zen. Beste herrialdeetatik migratutako jende gehiena, Erresuna Batua, India, Irlandako Errepublika, Bangladesh... besteak beste.


Erlijioak bere garantiza du Londotarrentzat. Erlijio talde nagusiena kristauena da %58,2koa izanik. Bestalde, inolako erlijioetan sinesten ez duenak %15.8 okupatzen du. Hortaz, kristau katolikoa dira nagusi Londresen eta Ingalaterran ere.


Londresen migrazio maila, erlijioa eta etnia ezberdin batzuk azaldu ostean, beraien ohiturak, tradizioak, ezaugarriak eta bitxikeriak azalduko ditugu. Betidanik esan da londotarrak serioak direla, beraien jarrera besteekiko hotza dela eta formaltasun eta dotoretasun apartekoa dutela.

Asko esaten omen da eguraldi euritsu eta hotzak londotarren izateko era izutzen duela, baina denborak aurrera egin ahala, gero eta zabalagoak dira jendearekiko. Gainera, migrazioaren tasak gora egiteak ere eta beste kulturen arteko fusioa emateak, gero eta gehiago lagundu du Erresuma Batuko biztanleriaren jarrera apaltzen eta gozatzen. Turistek asko antzeman dute eraldaketa hori, batez ere erasmuseko ikasleen artean.

Halaber, londotarrak beraien beharren erantzunkizun maila altuarekin aurrez aurre jartzen dira, lan egiteko ahalmen handia dute eta hura amaitzean beraien jarrera guztiz desberdina izaten da. Ordulanak amaitzean, hiria festa baten bihurtzen da erabat, “pub” asko zabalduz. Izan ere, Erresuma Batuko biztanleria ezaguna da jadanik, garagordoarekiko duen amoreagatik baina horretaz gain, whiskyak ere bere jarraitzaileak dauzka.


Amy Winehouse

Horretaz gain, hizkuntza ez da arazo bat aurkezten ingelesa ez dakitenentzako. Hainbat dira galduta sentitzen direnak hiri hain handi batean eta askok dira laguntza eskaintzen dutenek inolako eskaerarik egin gabe. Honek asko erakusten du, nolako jendez ari garen hitz egiten.

Bestalde, asko gustatzen zaie bakoitza datorren herrialdeetik turisteekin hitz egitea. Beti “beautiful” hitz esanez. Gauzak horrela, orain dela urte batzuk beraien zintzotasuna dela eta, sari batzuk ematen hasi dira herritarrentzako.

Londotarren ezaugarriak jakin ostean, orain, bitxikeriak eta ohiturak ezagutzera goaz. Biztanleria masiboa denez eta multikulturaltasuna hiriaren isla denez, ohiturak anitzak dira. Asko dira eta desberdinak erabat bakoitzaren artean. Normala denez, arraroak eta bitxiak, batzuen artean kontrajarriak eta harrigarriak. Goazen ba hauek ikustera!

  • Londresen garapenaren hiria dela esaten dute askok, eta minusbalioekiko estimua omen dutela baina egia ote da? Jakin badakigu Londreseko metroa lehenetarikoa izan zela eta zenbait gune erabat zaharkituta daudela. Baina eskailerak izugarriak dira eta marraskilo formakoak.

  • Portabelloko Txurroak: Portabello Roadeko merkatua aski ezaguna da londotarren artean. Zapatu goizero hainbat objektu, erropa, janari... aurki dezakegu bertan. Horretaz gain, txurroak, eta txokolatea.
  • Ozpin eta gatzdun patatak: Londresen eta Britania Handian oso ospetsuak dira mota honetako patatak. Asko gustatzen zaie era honetan prestatutakoak eta gainera, ganbekin ere.



  • Diruaren eta lurren jabea erregina da. Eta bertan irakurri dezakegu hurrengoa: siguiente “I Promise to pay the bearer on demand the sum of…” Hau da, Erreginak hitz ematen badu, lasaiago geratzen zara...
  • Fish and chips: mundu guztian ezagutzen da ingelesen ohituran arraina eta patatekiko. Edozein lekutan aurki dezakezuz horrelako kioskoak eta askok Erresuma Batuko Mcdonaldsak deitzen dizkiote.


  • Metroko geltokiak ere mundu guztian ezagunak dira eta gaur egun honelako sinboloekin ezagutzen dira. Betidanik ohitura izan da, honelako marrazkiarekin jartzea honek azken finean, prestigio antzeko bat ematen diolako. Turismorako erakargarria da hauetan argazki pare batzuk ateratzea eta sal-tokietan ere produktu ezin hobeak bihurtu dira.


  • Atarian aipatu dugun moduan, garagardoak ospe handia dauka herrialde osoan eta Londresen ere. Batzuei gehiago gustatzen zaie pitxerretan zerbitzaraztea besteei aldiz, edalontzietan. Beti liskarra sortu da Londresen honen inguruan.
  • Autobusetaz gain Londres ere gauza gehiagoz eratuta dago. Oraingoan ere, hiria gorriz margotzen duena. Mundu guztian ezagunak direnak eta mobilek lekua kendu diotenak. Hauek telefono kabinak dira. Den denak gorriak dira eta Erresuma Batua guztitik aurkitzeko aukera dugu. Bestalde, Taxiak ere den denak bardinak dira. Kotxe eta marka berekoak. New Yorken bezala oso ospetsuak bihurtu dira bere forma eta koloreagatik. Hauetaz gain, emakumeentzako soilik diren taxiak jarri dituzte, biolentzia taxak direla eta.




Heziketari ere garrantzi handia ematen diote. Hainbat dira aurkitzen diren unibertsitateak eta eskolak.
Gainera, komertziorakko ohitura izugarria da eta erosketak egitea ezinbestekoa bihurtu da Londresen. Halaber, oso garestia den hiria da. Moda ere jarraitzen duen hiria izanik.



Cesar eta Uxue

Gero arte!

sábado, 26 de diciembre de 2009

Kokapen ezberdinak izandako hiria

Londres bezalako hiri handi eta kosmopolita batek historia luze eta entzutetsua izan beharko luke: eraikinak, gizartea, pertsonaia garrantzitsuak, dinastiak… Guzti horren zergatiak nonbaiten egon beharko luke. Horixe da gaurko sarreran kontatuko duguna.




“Londres” izenaren etimologiaren nondik norakoa ezezaguna da oraindik ere.Geoffrey of Monmouth-en bere liburuan azaltzen duen teoriaren arabera, Lud erregeak sorrarazi zuen izen hau, hiria konkistatutakoan Kaerlud izena jarri baitzion; horren ondoren, izena eraldatuz joan zen, Kaerludein bihurtu arte eta, azkenean, London bihurtu omen zen. Beste teoria batzuen arabera, aldiz, galestar , britainiar, hizkuntza anglosaxoi edota hizkuntza hebreotik eratorritako izena dela diote.

Asentamendu britano sakabanatu batzuen aztarnak aurkitu badituzte ere, lehen asentamendu garrantzitsua erromatarrek sortu zuten 43 urtean eta Londinium izena jarri zioten. Asentamendu honek 17 urte soilik iraun zuen, ordea, 61. urtean Boudica erreginak zuzendutako Iceni tribuak asentamendua asaltatu baitzuen, guztia suntsituta utzi zutelarik. Hala ere, hiria berreraikitzeko planak arrakasta handia izan zuen eta hala, Britainia probintzia erromatarraren hiriburu bihurtu zen, Colchesterren ordez. Gainera, bere gune gorenean, II. mendean, 60.000 biztanle izatera iritsi zen.


Londiniumen eraketa halakoxea zela uste da


Boudica erreginaren irudikapena


600 urtean, gutxi gorabehera, anglosaxoiek Lundenwic izeneko asentamendu berria sortu zuten, gaur egun Covent Garden dagoen eremuan. Baliteke bertan portu bat egotea, arrantza eta merkataritza bultzatzeko asmotan. Merkataritza hura handituz joan zen, baina bikingoek hiria indarrez hartu zutenean, bere kokapena erromatarrek sortutako Londinium asentamenduarenera bueltatu zen, beronek zeuzkan harresiez baliatzeko.

Kokapena argi geratzen da mapa honetan

Erdi Aroan, Londresek Westminster Abadiari garrantzia izugarria ezarri zion; bertan koroatu izan dituzte Ingalaterrako errege-erregina guztiak. Gainera, aro normandiarra amaitu arte, Londresko Dorrearen gaztelua erregetzaren egoitza izan zen. Gaur egun, bertan gordetzen dira Koroaren Harribitxiak. Kokagune horretatik abiatuta, Londres erromatarra garatuz joan zen, ahalik eta gaurko City-a bihurtu zen arte.

Hurrengo pausua Londres hedatzearena izan zen; norabide guztietarantz hedatu zen gainera, inguruko baso eta herri guztiak bere baitan hartu zituelarik. XVIII. mendeaz geroztik, eta XX. mendeko lehen erdira arte, Londres Britainiar Inperioaren hiriburua izan da.

Gertakari negatibo gehiago jasan beharra izan ditu hiriak. 1666 urtean, hain zuzen, sute izugarri bat gertatu zen bertan, eta hiriaren zati handi bat suntsitu zuen. Sute horrek sortutako suntsiketaren berreraikitzeak 10 urte iraun zituen eta Christopher Wren arkitektoa izan zen berorren arduraduna. Hiriak bizkortze handia izan zuen hurrengo mendean zehar eta hala, XX. mendearen hasieran, Londres munduko hiri handiena bihurtu zen.






Tokiko administraritza hedapen hura bideratzen saiatu zen, hiriari azpiegitura bat egokitzeko asmotan. Hala, 1855ean Metropolitan Board of Works sortu zen, baina 1889an zaharkituta zegoen egitura hura eta County of London sortu zuten hura ordezkatzeko. Talde hura London County Council deiturikoak gobernatu zuen.

II. Mundu Gerran, Luftwaffe-k Londres bonbardatu zuen, “Ingalaterrako Erasoa” deituriko gudan. Bonbardaketa horretan 30.000 hiritar hil ziren eta Londreseko gune asko erabat suntsituta gelditu ziren. Hala ere, gune horiek hurrengo hamarkadetan berreraiki zituzten eta estilo arkitektoniko ezberdin erabili zituzten. Gerra horren ondorioz, Londresen hedapena geldotu egin zen, baina hala ere, lursail ezberdinak anexionatu zitzaizkion.


Bonbardaketa izugarria izan zen


Jendea asko atsekabetu zen


Luftwaffe hegazkinetako bat


1997 eta 1998ko tregoak gertatu arte, IRAk bonba ugari jarri zituen bertan. Eraso hauen xedeak gobernu britainiarra Ipar Irlandan Sinn Fein alderdiarekin negoziatzera bultzatzea zen.

IRAren bonbetako batek sortutakoa

2005eko uztailean bi ekintza nagusi gailendu ziren; bata, oso positiboa eta bestea, aldiz, guztiz penagarria. Lehena, hilaren 6an gertatu zen: Nazioarteko Komite Olinpikoak XXX. Joko Olinpikoak ospatzeko egoitza izendatu zuen Londres; hirugarren edizioa izango da hauxe.

Hilaren 7an, berriz, eraso terrorista koordinatuak gertatu ziren hiri osoan zehar. Egileak islamiar muturreko batzuk izan ziren. Eraso hauek metroko hiru ibilbidetan eta autobus batean egin zituzten: Algate-ko metroan, Picadilly ibilbidea egiten zuen tren batean, Edgware Road geltoki barneko tren batean eta autobus batean, hain zuzen ere.








Gaur egun, Londres Handia City of London eta beste 32 barrutiz osatuta dago. Hiriko bizitzaren fluxu dominatzailea Westminster Hiria da, kultura-, entretenimendu- eta kontsumo-gune nagusia baita. City of London (Square Mile edo City bezala ezagun den hura), berriz, munduko banketxe-gune nagusia da, baita Europako negozio-gune nagusia ere.




Europako 500 elkarte nagusietako 100k Londresen dute egoitza. Diru-trukeen merkatua ere munduko handiena da, Tokiokoak eta New Yorkekoak baino diru gehiago trukatzen baitu. City-ak, beraz, mugimendu handia du aste barruan zehar, jendez beteta egoten baita, baina asteburutan oso inguru lasaia izan ohi da, ez baita egoitzalde oso handia.

Datu guzti hauekin, irudika dezakegu, gutxi gorabehera, hiri honen sorrera, garapena eta gaur egungo egitura eta berezkotasunaren zergatia. Beti bezala, orain hiria osatzen duen gizartearen nolakotasuna ikertzea falta zaigu soilik.

Hurrenarte!

Cesar eta Uxue

miércoles, 23 de diciembre de 2009

Londres

Mexiko D. F.tik ozeano atlantikoa zeharkatu eta Britainia Handira goaz. Aste honetan, herrialde honetako hiririk populatuenera abitzen gara. Ingalaterrako hiriburua da eta Britainia Handiko hegoaldean kokatzen da. Tamesis ibaiak hiriaren erdialdea zeharkatzen du beraz, aste honetako bidaia birtuala Londres hiriari dagokio. Aste honetan, saiatuko gara Londreseko ekonomia, gune interesgarriak, klima, historia, kultura, erlijioa, hizkuntzak, migrazioa, ohiturak, bitxikeriak, tradizioak... aztertzen eta ezagutzen.

Izan ere, Londres Europar Batasuneko hiriburu populatuena da eta Londres Handia izenarekin ere ezagutzen da. Hiriburu hau, 32 auzoz osatuta dago eta auzo hauek Londreseko Gobernuaren lehentasunezko forma hartzen dute. Londres hiria ez dago gobernu zibil batekin zuzenduta, Corporation of London historiarekin baizik.



Londres Europako iparraldean kokatuta dago. Izan ere, klimari dagokionez, klima ozeaniko epela ematen da. Udan, tenperaturek gora egiten dute nabarmen, 18ºCtara heldu arte. Bestalde, Neguan, hotza protagonista da. Urtarrileko bataz bestekoa 6ºC izanik. Londresen tenperaturak ez dira oso altuak izaten, 2003ko udakoa izan ezik. 38,1ºCtara heldu zirenean. Horretaz gain, nahiz eta berde gune asko izan, Londres Europar Batasuneko hiri kutsatuena da.

Hiria gehiago ezagutzeko ekonomiaren alorra aztertuko dugu. Londres, nazioarteko negozioen gune importantea da eta mundu mailan 4.postuan kokatzen da, New York, Tokio eta Parisen ostean. Londresek Britania Handiko GDPko %19a sortzen du eta Barne Produktu Gordinaren, %30 da. Egoera hau ematearen arrazoiak anitzak dira: hizkuntza inglesa izatearen arrazoia, AEB harreman ondo eramateagatik, Britania Handiko hiriburu legez egoteagatik... besteak beste. Munduko ekonomian asko erabiltzen dira Londresen erabilitako legeak: multikulturaltasunaren aurrean daramaten jarrera, zerga baxuak, atzerritarrentzako harrera, negozioentzako giro egokia eta abar. Gainera, sektoreetan erreparatzen badugu, %85a zerbitzuen sektorean dihardu beste milioi erdi batek, ordea, industria lan egiten du.

Bost dira desberdintzen dire finantza barrutiak: the City, Westminster, Canary Wharf, Camden, Islington, Lamberth y Southwark. Halaber, hiri honek 480 banku baino gehiago dauzka, hau da, mundutik banku gehien dauzkan hiria da. Turismoa da diru gehien ematen duena, 27.000.000 pertsona erakarriz urtero, hots, mundutik bigarrena, Parisen atzetik.

Ingalaterrako Bankua

Ekonomia alde batera utzita, guri interesatzen zaigunarekin hasiko gara. Izan ere, prest gaude bisita turistiko birtualari ekiditeko. Milaka leku eta eraikin bisita daitezke Londresen bezalako hiri izugarri handi batean; beraz, ezin denbora galdu!


Tamesis ibaiaren bista

Londresen kulturaz eta ezagupenetaz gosatzeko aukera anitza da. Asko dira lekuak hauetaz disfrutatzeko, gainera honek asko eragin du hiriburuko bizitza moduan. Hasteko museoak aztertuko ditugu, hauek anitzak baitira. Gainera sarrera librea da, ez da inolako dirurik ordaindu behar hauetara sartzeko. Britania Handiko museo guztiak doakoak dira.

  • Lehenengo eta behin, museo garrantzitsu eta ospetsuenetariko batera joan beharra daukagu. Oraingoan British museoaz hitz egiten ari gara.

  • Museo gehiagorekin jarraituz, argizarisko museoa aipatzea ezinbestekoa da. Madame Tussauds museoa deiturikoa. Bertan, flim, musika eta beste zenbait espektakuloetako protagonistak agertzen dira argizarisko forma batean. Mundu maila ospe handiko museoa da.



  • Sherlock Holmesen museoa ere interesgarria da liburua gustoko dutenentzat. Londreseko zentruan dago eta urtero bisitari asko erakartzen ditu.


  • Londreseko museoa ere ospetsua da.


Museoetaz gain, beste eraikin, eskultura, eliza eta plaza daude ikusgai. Londresen oso ospetsuak dira gauza asko baina lehenengo postuan Parlamentuetako etxeak daude. Egunero, albiste bat eskaintzea argazki hau hartzen dute abiapuntutzat. Bertan, Big Ben erlojua aurkitzen dugu. Hau munduko erlojurik famatuena da.


Big Ben



Houses of Parliament

Aurrez aurre aurkitu dezakegun pieza ikusgarria London Eye da. Gurpil handi bat da, non, 135 metroko altuera duena.


London Eye

Tamesis ibaiari jarraituz, zubi asko igaro ondoren, Tower Bridge zubira heltzen gara. Zubi honek bitan bakarrik apurtu da edo bere errepideak ez ditu igo. Lehenegoa bere estreinaldian izan zen eta bestea Isabel II omenaldi bat egin ziotenean izan zen. Honetaz gain, zubi oso arkitektonikoa da eta lehenetarikoa Londresen.


Tower Bridge

Londreseko gune zentrikoan jarraituz, gauza asko daude ikusteko baina Tower Bridgen parean dagoena Londreseko dorrea da. Londreseko lehenego gaztelua izan zen eta bisitari asko jasan egiten duena da.



Tower of London

Eguna pasa ostean, gabean ere gauza asko daude ikusteko Londresen. Garrantzitsuenetarikoa Picadilly Circus da. Hainbat mito eta esakera daude, plaza honetaz. Adibidez: 5 minutu egonda leku berean, nonor ezaguna ikusiko duzula esaten da. Baita Picadilly deitzen dela lehen leku oso aberatsa zelako. Gune jendetsuena da Londres guztitik.

Picadilly Circus

Picadilly Circus ikusi ostean, eta gauarekin jarraituz, Chinatown auzora joatea beharrezkoa dugu bidaia birtual honetan.


China Town

Hurrengo egunean, goizean goiz Hyde Parkera joatea gomendagarria da. Londres Handian hiru parke handi daude, baina hala ere, ikusgarriena eta handiena Hyde Park da. 1.4 km karratuko zabalera dauka, beraz, argi ikusten da pakeraren dimentsiaoak.



Hyde Park

Londreseko plaza oso ezaguna Trafalgar Square da. Honetan hainbat ekitaldi ospatzen dira eta autobus gorridunen geltoki ezinbestekoa da. British museumaren pare parean dago eta Londreseko zentrua aurkitzen da.


Trafalgar Square

Honetaz gain, erosketak egin nahi ezkero, Oxford Streetera joatea derrigorrezkoa da. Londreseko gune ospetsuena da honelako plana egin nahi baduzu. Marka goreneko dendak aurkitzen dira eta esaten da munduko kalerik populatuena dela, Paris, New York, Tokio, Pekin eta abarreko hiriei superatuz. Bertan gabonetako argiak oso garrantzitsuak dira. Jende ospetsua erabiltzen da akitaldi honi sarrera emateko, esate baterako: Leona Lewis, Enrique Iglesias, Spice Girls taldea... besteak beste. Izan ere, 2000 metroko luzerako kalea da.


Oxford Street

Bestalde, auzo asko daude Londresen. Izan ere, flim bat egin zen Londreseko auzo bati buruz, Notting Hill deiturikoa. Julia Robertsek eta Hugh Grantek antzeztu zuten. Oso arrakasta handia izan zuen eta hortik aurrera auzo hori balio handia hartu du. Urtero liburu azoka bat aurkezten da.

Notting Hill

Merkatuekin jarraituz, oso ospetsua da aste bururo ospatzen dena Candem Townen. Leku guztietatik joaten da jendea ekitaldi hura ikusteko. Izan ere, munduko merkaturik famatuenetarikoa da, famatuena ez ezategatik.


Candem Town

Britania Handian monarkia ere aski ezaguna da mundu guztiarentzako. Isabel II erregina denok ezagutzen dugu. Erregina Londresen bizi da Buckingham Palacen. Arkitektoniko oso aberatsa da eraikina. Estruktura ezin hobea da profesionalentzako eta gainera, gune turistiko derrigorrezkoa bihurtu da turistentzako. Egunero zaintza aldaketak egiten dira, non, erreginaren langileak izugarrizko ekitaldia burutzen dute. Erregina askotan irten egiten da.


Buckingham Palace

Bestalde, gune historiko, erlijioso eta sozial bihurtu dena Wensminster da.

Bisita beharreko beste zenbait eraikin: Norman Fosterrek eraikitako luzkartxoa eta San Pauleko Katedrala:

Norman Fosterren "cucumber"

St Paul Cathedral

Azkenik, Londreseko hain bereizgarri diren autobusak aipatzekoak dira.

Cesar eta Uxue

Beste bat arte!